Eurimages Europako Kontseiluak zinemako eta ikus-entzunezko lanen koprodukzioa eta banaketa laguntzeko duen funts bat da. Haren jarduera nagusia nazioarteko koprodukzio bezala egituratuta dauden fikziozko film eta dokumental luzeen produkzioa laguntzea da.
Eurimagesek Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria ematea erabaki du, Europako hainbat koprodukzio-merkaturekin elkarlanean: CineMart (Rotterdam), Berlinale Co-Production Market (Berlin), CPH:FORUM (Kopenhage), Cartoon Movie (Bordele) Transilvania Pitch Stop (Cluj), Cinelink (Sarajevo), Cinekid (Amsterdam), MIA | Cinema Co-Production Market (Erroma) eta Baltic Event (Tallinn).
Saria 20.000 eurokoa da (15.000 eurokoa, CPH:DOXeko dokumentalen kasuan), eta haren bidez Funtsaren egiteko bat indartu nahi da, proiektuen hasierako faseetatik nazioarteko koprodukzioak sustatzea, hain zuzen.
Kontuan izanik Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren helburu direla ikus-entzuneko proiektuak sustatzea, profesionalen arteko lankidetza indartzea eta Europatik haratago dauden nazioarteko merkatuetarako leiho bat irekitzea, Eurimagesen administrazio-kontseiluak erabaki zuen Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria ekitaldi horren esparruan ezartzea.
Ondorioz, Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria VII. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan emango da. Ekitaldi hori 2018ko irailaren 23tik 26ra bitartean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioaren barruan.
Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria Eurimagesen ordezkari batek edo gehiagok osatutako nazioarteko epaimahai batek emango dio VII. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatutako proiektuetako bati.
Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria jarraian azaltzen diren baldintzen arabera arautuko da:
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartzen duten proiektuen artean, Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria jasotzeko hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Epaimahaiak hautapen-irizpide hauen arabera emango du Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria:
Garapenean laguntzeko hitzarmen bat sinatu beharko dute Eurimagesek eta sariaren onuradunak. Ordainketa bi zatitan egingo da:
Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria diru-laguntza ez-itzulgarri bat izango da, eta koprodukzio-proiektuaren garapen-gastuak ordaintzeko baino ezingo da erabili.
Onuradunak saria itzuli beharko dio Eurimagesi dirua proiektuaren garapeneko gastuak ordaintzera bideratu beharrean beste edozertarako erabili duela jakiten bada. Dirua itzuli beharko du, halaber, agerikoa bada informazio faltsua edo datu engainagarriak eman zizkiela Koprodukzio Foroari eta/edo Eurimagesi, eta informazio horregatik izango ez balitz saria jasotzerik izango ez balu.
Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria emateak ez dio inolako obligaziorik sortuko Eurimagesi aurrerago proiektuari laguntza emateko, Eurimagesen koprodukziorako laguntza-planaren esparruan.