Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiko Industria Sailaren ekimena da, Europaren eta Latinoamerikaren arteko zinema-proiektuak bultzatzeko, eta kontinente arteko koprodukzio eta banaketa sareak indartzeko.
Ekimen hau gauzatzeko, Donostia Zinemaldiak garapen bidean diren proiektu zinematografikoen izena emateko deialdi publikoa egin du industriako profesionalen datu-basearen, hedabideen eta Zinemaldiaren webgune ofizialaren bidez.
Zinemaldiak gehienez 20 proiektu hautatuko ditu Koprodukzio Foroan parte hartzeko, Nazioarteko hiru adituk idatzitako txostenetan oinarrituta. Proiektuen arduradunek kolaboratzaile estrategikoak, industrialak eta finantzarioak topatu ahal izango dituzte Zinemaldira bertaraturiko gonbidatu profesionalen artean, beren proiektuak haiekin batera produzitzeko. Era berean, industriako kideei aurkeztu ahal izango dizkiete beren egitasmoak pitching saioan, eta horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute beren lanetan interesa duten profesionalekin biltzeko.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiaren 66. edizioan gauzatuko da, 2018ko irailaren 23an, 24an, 25ean eta 26an.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aurkeztutako proiektuek ondoko araudi hau bete beharko dute:
Ondoko baldintza hauek betetzen dituzten eta proiektuak garapen fasean dituzten Europako eta Latinoamerikako ekoizpen-etxeek eman ahalko dute izena:
Kontuan hartuko da proiektua foro batean aurkezten den lehen aldia izatea, ekoizpen-etxeak aurrez nazioarteko koprodukzio bat gutxienez egin izana, formatuei dagokienez berritzaileak izatea, banatzeko eta finantzatzeko formula berriak proposatzea eta zuzendariak aurrez amaitutako lanak biltzen dituen dokumentazio osagarria aurkeztea.
Interesdunek doan eman ahal izango dute izena, online formularioa behar bezala beteta, eta erregelamendu honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.
Edozer irudi-material osagarri aurkezteko, materiala ikusteko esteka bat eman beharko du interesdunak. Ez da euskarri fisikoan dagoen irudi-materialik jasoko.
Koprodukzio Foroan parte hartzen duen proiektuarekin lotutako alderdi guztietarako, izen-emate formularioaren sinatzailea hartuko du Zinemaldiak hizketakide bakartzat, baita proiektu horretan parte hartzen duten bestelako enpresen edo pertsonen arduradun moduan ere.
Proiektuak aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.
Zinemaldiak hautatutako proiektuei egindako gonbidapena konfidentziala izango da erabat, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki jakinaraztea erabakitzen duen arte.
Hautatutako proiektuen ekoizleek ondoko konpromisoak hartuko dituzte:
Zinemaldiak 10.000 euroko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria emango dio hautatutako proiektuetako baten ekoizle nagusiari, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.
Iberoamerikako Zinematografiako Konferentziak (CACI) eta Europako Zinema Agentzietako Zuzendariek (EFAD), Europa-Latinoamerika EFADs-CACI Koprodukzio Saria sortzea erabaki baitute, 20.000 eurokoa, Koprodukzio Foroan hautatutako proiektuetako baten ekoizlearentzat.
Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, 20.000 euroko saria, film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.
Gainera, Arte France Cinemak ARTE International Prize banatuko du. Honekin, 6.000 euroko saria emango zaio Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroan hautatutako proiektutako baten gehiengoa duen ekoizleari.
Proiektuak ekoizten amaitutakoan, horien arduradunek Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren logoa agerrarazi beharko dute behin betiko kopiako kredituetan. Logotipoa hainbat hizkuntzatan egongo da eskuragarri Zinemaldiaren webgune ofizialean.
Erregelamendu honen interpretazioan egon daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak konponduko du.
Erregelamendu honen interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.