Iberoamerikako Ikusentzunezko eta Zinematografiako Agintarien Konferentzia (CAACI) ikus-entzunezko eta zinemako ekoizpenean espezializatutako nazioarteko agentzia bat da, Iberoamerika eskualdera zuzendutakoa. CAACIren helburua honakoa da: Iberoamerikako herrialdeetako ikus-entzunezkoen esparruan zinematografiaren arloa garatzea, eta bidezko partaidetza baten bitartez, eskualdeko jarduera zinematografikoan integratzea.
Beste alde batetik, Europako Zinema Agentzietako Zuzendarien Elkarteak (EFADs) Europako 31 herrialdeetako (EB, Islandia, Norvegia eta Suitza) zinema-agentzietako zuzendariak biltzen ditu. EFADs elkarteak Europan ikus-entzunezko eta zinematografiako sorkuntzaren aldeko politika bat edukitzea eta Europako lanak Europan eta nazioartean modu eraginkorrean zabaltzea ziurtatzen laguntzen du.
2016ko martxoan Toulousen egin zen EFADs-CAACI batzarreko bukaerako adierazpenean, besteak beste, elkarrekin kogarapenerako sari bat sortzea proposatu zen, hasierako fasean elkarlana bultzatzeko, benetako koprodukzio artistikoen kopurua handitzeko eta Europaren eta Latinoamerikaren artean elkarlan egituratu bat eraikitzeko asmoz. Sari hori zinema-jaialdi handi batzuetako foro profesionalen eremuan eman behar zela erabaki zen.
Donostia Zinemaldia Europako zinema-ekitaldi handienetako bat dela eta bere Industry Clubak, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa antolatuz, dagoeneko gure bi kontinenteen arteko gune gisa jarduten duela kontuan hartuz, EFADs-CAACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria aurkezteko leku ezin hobea dela dirudi.
Ondorioz, EFADs-CAACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria 65. Donostia Zinemaldiaren barruan, 2017ko irailaren 24, 25, 26 eta 27an, egingo den Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroan emango da. EFADs-CAACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria nazioarteko epaimahai batek emango dio Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroan aukeratutako proiektu bati.
EFADs-CAACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria arautuko duten baldintzak honako araudi honetan zehaztuta daude:
1. ARTIKULUA - Araudiaren helburua
EFADs-CAACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio sariaren bidez, zinema-industriaren arloan Europaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza bultzatzeko ekarpen bat egin nahi da. Ekarpena koprodukzio sari baten bidez gauzatuko da eta sari hori honako baldintzen arabera emango da.
2. ARTIKULUA - Hautapen-irizpideak
EFADs-CAACI Koprodukzio Saria Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroan parte hartzeko aukeratutako proiektuetara zuzenduta dago.
EFADs-CAACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria aukeratutako proiektuaren garapen-gastuak ordaintzen laguntzeko da.
Proiektuak koprodukzio bat izateko diseinatuta egon behar du, gutxienez Europako eta Latinoamerikako herrialde bana tartean sartuta.
Koprodukzio-bazkide «berrien» arteko koprodukzio bat izateko diseinatuta dauden proiektuetan arreta berezia jarriko da; hau da, normalean elkarlanean aritzen ez diren Europako eta Latinoamerikako herrialdeetako bazkideen arteko proiektuetan.
Proiektuak lotura berezi bat eduki behar du honekin:
Lotura horren oinarria edozein elementu esanguratsu izan daiteke: gidoiaren eduki kulturala, errodatzeko aurreikusitako kokalekuak, aktore-zerrenda edo talde teknikoa, etab.
3. ARTIKULUA - Onuradunaren konpromisoa
Proiektuaren produkzioa burututakoan, sariaren onuradunak behin betiko kopiako kredituetan honako hau barne hartu behar du:
Logotipoak erakunde horien webgune ofizialetan eskuratu ahal izango dira.
4. ARTIKULUA - Hautapen-prozedura
EFADs-CAACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria emango duen ad hoc epaimahaia honakoek osatuko dute: CAACIko ordezkari batek, EFADs elkarteko ordezkari batek eta Donostia Zinemaldiak izendatutako ordezkari batek.
Epaimahaiaren erabakia behin betikoa izango da.
EFADs-CAACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria norentzat izango den 2017ko irailaren 27an iragarriko da, Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren barruan antolatutako ekitaldi batean.
5. ARTIKULUA - Saria eta ordaintzeko irizpideak
EFADs-CAACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria 20.000 eurokoa da. Baliteke benetan jasoko den zenbatekoa ezberdina izatea, banku-kosturik izanez gero horiek deskontatu egingo baitira.
Saria diru-laguntza ez itzulgarri bat izango da. Bi epetan ordainduko da:
EFADs-CAACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria, 20.000 euroko zenbateko gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari –partaidetza handiena duenari– entregatuko zaio, banku-txeke, nazioarteko txeke edo banku-transferentzia baten bidez. Eurotan bakarrik ordainduko da.
6. ARTIKULUA - Estatu-laguntzei buruzko arauak
Europako estatu-laguntzei buruzko arauak betetzeko, Europako agintaritzetatik etorriko den sariaren zenbatekoa de minimis laguntzatzat joko da*. Onuradunak jasotako de minimis laguntzaren aitorpena egin beharko du.
7. ARTIKULUA - Gatazken ebazpena
Arau eta araudi hauen interpretazioarekin lotuta sortzen diren zalantza guztiak EFADs elkarteak eta CAACIk batera ebatziko dituzte.
* 1407/2013 EE Erregelamendua (de minimis laguntzari buruzko erregelamendua), 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu bezala