Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak


65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Filmen izen-ematea > Izen-emate orokorra
Izen-emate orokorra
65. edizioa - 2017
 

Donostia Zinemaldiako 66. edizioan parte hartzeko izen-emateko gunea da hau. Zuzendaritzak ezarritako arauak onartzen dituzten eta sail bakoitzari dagozkion epeetan izena emateko formulario hau behar bezala bete duten filmek soilik parte hartu ahalko dute Donostia Zinemaldiako Sail orokorretan, Culinary Zineman, Zinema Eraikitzen-en, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan, edo Koproduzio Foroan.

Sail honetan sartzeko izen-emanda egon behar duzu
 

FAQ - Filmen izen-ematea

Zinemaldiaren datak

Donostia Zinemaldiaren 66. edizioa 2018ko irailaren 21etik 29ra bitartean izango da.


Izena emateko datak
  • Orokorra 2018/01/15 – 2018/06/29
  • Culinary Zinema 2018/01/15 – 2018/06/29
  • Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa 2018/06/01 – 2018/07/02
  • Zinema eraikitzen 2018/04/26 – 2018/06/30
  • Glocal in Progress 2018/04/25 – 2018/06/30
  • Koprodukzio Foroa 2018/04/16 – 2018/06/15
  • Ikusmira Berriak 2018/02/05 – 2018/04/05 (ikusmiraberriak.eu)

Dokumental bat inskriba dezaket?
Zinemaldiak ez du bereizketarik egiten fikzioaren eta ez-fikzioaren artean; bi aukera horietako lanak aurkez daitezke sail guztietan.

Film labur edo ertain bat inskriba dezaket?

Zabaltegi – Tabakalera sailean bakarrik inskriba daitezke.

  • Film luzeak 60’-tik aurrera
  • Film ertainak 30’ eta 59’ bitartean
  • Film laburrak 30’-ra arte

Horrez gain, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan parte har dezakezu.


Film bat edo film labur bat inskriba dezaket sail batean baino gehiagotan?
Goian azaldutako sail zehatz batzuez, film laburrez eta ertainez gain, gainerako filmak Zinemaldiko edozein sailetan inskribatzen dira, eta gero zuzendaritza-batzordeak erabakiko du zein sailetan aurkeztuko diren.

Zer formatu onartzen dituzue lehen hautaketan?
  • Link/Screener, pasahitzarekin
  • DVD
  • BluRay
  • DCP

Azpitituluekin aurkeztu behar dira?
Jatorrizko bertsioan gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez dauden filmek ez dute azpititulurik behar. Gainerakoek bai.

Work in progress bat bidal dezaket?
Bai.

Trailer bat bidal dezaket?
Ez. Ez dugu trailerrik onartzen lehen hautaketarako.

Zeintzuk dira estreinaldi motak?
  • Munduko estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi inoiz.
  • Nazioarteko estreinaldia
    Filma zinema-aretoetan estreinatu da edo zinema-jaialdi batean aurkeztu da jatorrizko herrialdean, baina ez beste inon.
  • Europako estreinaldia
    Filma Europatik kanpoko zinema-aretoetan erakutsi edo estreinatu da, baina ez da inoiz aurkeztu Europako herrialde batean.
  • Espainiako estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi Espainian.
  • Jada estreinatuta
    Filma zinema-aretoetan aurkeztu eta/edo erakutsi da, Espainian barne. Kasu horretan, Made in Spain edo Zinemira Panorama sailetan baino ezin izango da sartu.

Parte har al dezaket nire filmarekin DVDn edo BluRayn estreinatu bada?
Made in Spain eta Zinemira Panorama sailetan bakarrik (eta azken horretan euskal produkzio bat bada bakarrik).

Parte har al dezaket nire filmarekin VOD formatuan estreinatu bada?
Filmak Zinemaldiko Sailetan parte hartu ahal izango du, horietako bakoitzak estreinaldiaren alorrean dituen irizpideen arabera.

Zein da izena ematearen kostua?

Film, film labur eta film ertainen izen-ematearen kostua 70 eurokoa da. Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa, Zinema eraikitzen, Glocal in Progress eta Ikusmira Berriak sailetako izen-emateak doakoak dira.


Dirua itzuliko didazue nire filma hautatzen ez baduzue?
Ez.

Egin daiteke ordainketa paypal bidez?
Bai.

Nola ordain dezaket kreditu-txartelik ez badut?

Kreditu-txartelik ez baduzu bankuko transferentzia bidez ordain dezakezu. Horrela bada, jar zaitez harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita ordainketa koordinatzeko.


Ikaslea naiz, deskonturen bat al dut?
Ez, ez dago deskonturik izena emateko kuotan ikaslea izateagatik. Alabaina, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, doan inskriba dezakezu Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan.

Nola jakinarazten da filma hautatua izan dela?
Filmen inguruko informazioa lehen hautaketaren prozesu guztian zehar ematen da. Hautatu ez diren filmen arduradunei 2-3 asteko epean jakinaraziko zaie erabakia posta elektronikoz, filma jaso denetik zenbatzen hasita.

Feedbacka jaso dezaket?
Ez. Zinemaldiak 2.500 film baino gehiago jasotzen ditu urtean eta ez ditu erabakiak hartzeko arrazoiak azaltzen.

Noiz jakinaraziko da publikoki filma hautatua izan dela?
Filmen berri emateko egutegia komunikazio-sailak ezartzen du, eta izen-ematea egin duen pertsonari jakinaraziko dio aldez aurretik.

Zein da DCPa bidaltzeko azken eguna?
Behin betiko DCPa jasotzeko azken eguna 2018ko irailaren 1a da.

Formularioan hasiera batean eman nuen informazioa zuzendu nahi dut, nola egin dezaket?

Daturen bat zuzendu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita, aldatu nahi duzuna zer den adieraziz.



Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea