"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Islandian azken hamarkadan izandako eszena-zuzendari arrakastatsuenetakoa da eta hainbatetan saritu dute zuzendari, egile eta interprete moduan egin duen lanagatik. Aktore gisa, askotariko rolak jokatu ditu Islandiako antzerkiko agertokietan. Islandiako telebistako Blood Brothers telesail komikoan idatzi eta antzezteagatik ere oso ezaguna da. Hainbat filmetan antzeztu du, halaber; nabarmentzekoa da, esaterako, Lars Von Trier-en Direktøren for det hele (2006). Haren bi lan arrakastatsu, berak bakarka antzeztutako Wormstongue–A Love Story eta Mr. Sallagrímsson, sei urtez jarraian egon ziren Islandiako agertokietan: gertaera benetan gogoangarria Islandiako antzerkiaren historian.
Haren lehen film luzeak, Hross í Oss-ek (Of Horses and Men, 2013), Kutxabank–Zuzendari Berriak saria jaso zuen 61. Donostia Zinemaldian, 2013an. Ordutik, zinema-jaialdien zirkuitua ibili, eta sari ugari jaso ditu. Bere film berria, The Show of Shows: 100 years of Vaudeville, Circuses and Carnivals, Zabaltegi sailean aurkezten da. Benedikt Reikiaviken bizi da eta gaur egun hurrengo filma prestatzen ari da: A Woman at War. 2016ko udan filmatuko da, eta Marianne Slot-ek ekoitziko du.