"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Edgard Tenembaum Rosarion jaio zen (Argentina) eta Parisen bizi da; han hasi zen lanean, sormenezko dokumentalak ekoizten, eta ondoren fikziozko ekoizle gisa jarraitu zuen bere lanbidea. Tu Vas Voir konpainia sortu zuen, Gèrard Lacroix bazkidearekin batera, eta harekin ekoitzi ditu, besteak beste, Assi Dayan-en The 92 Minutes of Mr. Baum; Dover Kosashvili-ren Late Marriage (Canneseko nazioarteko zinema-jaialdia, 2001); Damien Odoul-en Le Souffle (Veneziako nazioarteko zinema-jaialdia, 2001) eta Walter Salles-en Diarios de Motocicleta (Canneseko zinema-jaialdia, 2004).
Haren film berrienen artean, nabarmentzekoak dira Sport (2015) eta Water (Veneziako nazioarteko zinema-jaialdiko Kritikaren Asteko inaugurazioa, 2012an, Palestina-Israel arteko koprodukzioa, Yael Perloven eta Ahmad Barghoutiren ekimenez); Damien Odoulen La Peur (Frantzia, 2015eko Jean Vigo saria); Pavel Girouden El acompañante (Kuba – Kolonbia – Venezuela - Frantzia, 2015); Hugo Santiagoren El Cielo del Centauro (Argentina - Frantzia, 2015) eta Jayro Bustamanteren Ixcanul (Guatemala - Frantzia, Zilarrezko Hartza-Alfred Bauer saria 2015eko Berlineko zinema-jaialdian).
Lotura estua mantentzen du Latinoamerikarekin –sarri kolaboratu du han–; horrez gain, Frantziako, Palestinako eta Israeleko proiektuak ere ekoizten ditu.