Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:
DONOSTIA ZINEMALDIA
Victoria Eugenia antzokia
Okendo plaza 1
20004 Donostia
Tel.: +34 943 481212
Faxa: +34 943 481218
ssiff@sansebastianfestival.com
Webgune Ofizialak, www.sansebastianfestival.com, informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA, SA elkartea Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuaren Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate Eneko Goia du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.
Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF, www.fiapf.org) onartuta dago, «espezializatu gabeko lehiazko zinema-jaialdien» kategorian.
Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.
Donostia Zinemaldiaren 63. edizioa Donostian egingo da, 2015ko irailaren 18tik 26ra bitartean.
Donostia Zinemaldiaren 63. edizioan aurkeztuko dituzten film guztiak hautaketa batzordeak aukeratuko ditu. Batzorde horretako buru zuzendaritza izango da, eta zinemaren munduan eta zinema-jaialdietan adituak diren profesionalez osatutako nazioarteko ordezkarien sare baten laguntza izango du.
63. edizioan hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.
Euskal Zinemaren Irizar Saria 20.000 € gordinekoa izango da, eta filmaren ekoizleak edo ekoizleek jasoko dute.
Euskal Zinemaren Irizar Sariaren helburua euskal kulturaren eta zinema industriaren garapenari ekarpena egitea da.
Euskal Zinemaren Irizar Saria jasotzeko hautagai izango dira Donostia Zinemaldiaren edozein ataletan emandako film luze argitaragabe guztiak, baldin eta haien ekoizpenaren %20, gutxienez, Euskadin eginikoa bada, eta honako baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:
Zinemaldiak aukeratutako film guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira.
Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz bada, Zinemaldiak bere kargura jarriko ditu azpititulu elektroniko osagarriak, gaztelaniazkoez gain.
Ale horren azpitituluak filmaren ekoizleen edo ordezkarien kargura izango dira.
Zinemaldiak bere kargura egingo du ingelesezkoaren osagarri izango den azpititulazio elektronikoa, gaztelaniaz azpititulatuta dauden eta jatorrizko bertsioa ingelesezkoa ez den filmentzat. Horretarako, ingelesezko azpitituluak dituen filmaren behin betiko jatorrizko bertsioaren DVD bat eta ingelesezko azpitituluen zerrenda eman beharko zaizkio; online eta deskargatu daitekeena (Zinemaldiaren barne erabilerarako eta dokumentu konfidentziala izango dena).
Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.
Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagai izateak honako hauek dakartza berekin:
Zinemaldiaren zuzendariak filma ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmaren ekoizleek edo ordezkariek izen-emateko formularioa berretsi beharko dute eta, behar bezala beteta, Zinemaldiaren aurretik bidali, gehienez, 2015ko abuztuaren 1a baino lehen.
Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte hartu duten beste enpresen edo pertsonen gainetik.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek eginiko baieztapenak berekin dakar Zinemaldiko zuzendaritzak exijituriko arau guztiak onartzea, eta horren arabera, ezingo dute, inola ere, gonbidaturiko filma Zinemaldiaren programaziotik kendu.
Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki azaltzen duen arte.
Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.
Prentsa buletinak, Zinemaldiko katalogoa eta webgune ofiziala dokumentatzeko beharrezko materiala (sinopsia, fitxa tekniko-artistikoa, zuzendari(ar)en biofilmografia eta argazkia, filmaren argazkia eta trailerra) izena emateko sareko formulariotik hartuko da. Horretarako, formularioa behar bezala beteta egon beharko da, 2015ko abuztuaren 1a baino lehen.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldiko sailek eskatzen dieten hautatutako filmen sustapen-materiala bidali beharko dute unean-unean.
Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen aleak jaialdia hasi baino 15 egun lehenago bidali beharko dizkiote filmen sailari, Zinemaldiaren egoitza nagusira:
DONOSTIA ZINEMALDIA
Filmen Saila
Victoria Eugenia antzokia
Okendo plaza 1
20004 Donostia
Tel.: +34 943 481212
Faxa: +34 943 481218
films@sansebastianfestival.com
Filmen ekoizleek edo ordezkariek erabakiko dute gehienez zenbat ale bidali Zinemaldiari.
Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen aleak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopietan arazoak aurkitzen baditu.
Hautatutako filmen aleen garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira edo haren aduanako agentearengana iristen diren arte.
Bestalde, Donostia Zinemaldiaren antolakuntza arduratuko da filmen aseguruaz, haiek egoitza nagusira edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionetik itzultzen dituen arte.
Euskarria DCP izanez gero, KDMak egitearen kostua filmaren ekoizleen edo ordezkarien kargura izango da.
Zinemaldiak hautaturiko filmen itzulketa parte-hartzaileak ordainduko du, eta ez da klausuraren aurretik egingo.
Zinemaldian zehar filma hondatuko balitz, horren erantzukizunak ez du gaindituko ale berri bat prestatzearen kostua, ale estandarrak inprimatzeko laborategien indarreko tarifen arabera.
Euskal Zinemaren Irizar Saria Donostia Zinemaldiak hori erabakitzeko berariaz osatutako eta aukeratutako epaimahai batek erabakiko du.
Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Epaimahaiak ondoko baldintza hauek bete beharko ditu:
Euskal Zinemaren Irizar Saria ezingo da eman gabe utzi, ezta film bati baino gehiagori eman ere.
Euskal Zinemaren Irizar Saria Zinemaldiaren amaierako galan jakinarazi eta banatuko da.
Filmaren jatorrizko bertsioa ez bada euskaraz, Euskal Zinemaren Irizar Saria jasotzeko eskubideen titularrak baldintza bakarra onartu beharko du: filma hizkuntza horretara bikoiztea.
Itzulpen eta bikoizketa gastuak saridunak hartuko ditu bere gain.
Prozesu hori, gehienez, sei hilekoa izango da, Donostia Zinemaldiaren 63. edizioa amaitzen denetik zenbatzen hasita.
Euskal Zinemaren Irizar Saria onartzeak ez dakar berekin saritutako lanaren ustiapen eskubideak lagatzea, ezta aurkezturiko edota sarituriko lanaren gainean aukera-lehentasun eskubiderik ematea ere.
Sari bat jaso duten filmen ekoizleek film horiei buruzko publizitate eta prentsarako material denetan saria aipatzeko, epaimahaiak erabakian idatzitakoa hitzez hitz errespetatzeko eta Zinemaldiaren logotipoa erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Logotipoa eskuragarri egongo da hainbat hizkuntzatan Zinemaldiaren webgune ofizialean: www.sansebastianfestival.com.
Zinemaldiaren The Industry Club arduratuko da berariaz akreditazioa duten zinemako industriaren profesionalez. Adierazitako saila koordinatzeaz arduratzen den profesional-taldeak akreditaziodun horien eskura jarriko ditu haien lana errazteko bitarteko guztiak. Eskainitako zerbitzuen artean, filmak bideotekan ikusteko aukera izango dute, ekoizleek horretarako baimen idatzia eman duten kasuetan.
Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiaren zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez FIAPFek ezarritako arauei jarraiki.
Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.
Araudi hau interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.