Gaur aurkeztu da 63. Donostia Zinemaldia, irailaren 18tik 26ra izango dena. José Luis Rebordinos zuzendariak eta Zuzendaritza Batzordeko bi kidek, Maialen Belokik eta Joxean Fernándezek, edukien berri eman dute eta zenbait epaimahaien osaera eta edizio honetako bertaratzeak jakinarazi dituzte.
Emily Watson aktoreak Donostia Saria jasoko du, bere lan-ibilbidearen aitorpen gisa, irailaren 25ean. Beste aktore nabarmen batzuk ere izango dira Donostian, Zinemaldian aurkeztuko diren filmei lagunduz: Sienna Miller, Tom Hiddleston eta Luke Evans (High Rise), Ellen Page (Freeheld), Emily Blunt eta Benicio del Toro (Sicario), Tim Roth (600 millas eta Chronic), Louise Bourgoin (Les chevaliers blancs) eta Karin Viard eta Isabelle Carré (21 nuits avec Pattie), besteak beste.
Ohikoa den moduan, nazioarteko agertokiko zinemagile garrantzitsuenetakoak bilduko ditu Zinemaldiak. Besteren artean: Pablo Agüero (Eva no duerme), Laurie Anderson (Heart of a Dog), Scott Cooper (Black Mass), Terence Davies (Sunset Song), Michel Franco (Chronic), Lucile Hadzihalilovic (Evolution), Hou Hsiao-Hsien (Nie yinniana / The Assassin), Charlie Kaufman y Duke Johnson (Anomalisa), Hirokazu Koreeda (Umimachi Diary / Our Little Sister), Joachim Lafosse (Les chevaliers blancs), Pablo Larraín (El club), Jean-Marie eta Arnaud Larrieu (21 nuits avec Pattie), George Miller (Mad Max: Fury Road), Rufus Norris (London Road), Corneliu Porumboiu (Comoara / The Treasure), Gabriel Ripstein (600 millas), Walter Salles (Jia Zhang-ke, un homem de Fenyang / Jia Zhang-ke, A Guy from Fenyang) Peter Sollett (Freeheld), Pablo Trapero (El clan), Federico Veiroj (El apóstata), Denis Villeneuve (Sicario) eta Jia Zhangke (Shan he gu ren / Mountains May Depart).
Espainiako zinemagintzak ere ordezkaritza zabala izango du aurten. Etorriko direla baieztatu duten aktore eta zuzendariren artean: Alejandro Amenábar (Regression / Regresión), Ricardo Darín eta Javier Cámara (Truman), Álvaro Ogalla, Bárbara Lennie, Marta Larralde eta Vicky Peña (El apóstata), Agustí Villaronga (El rey de La Habana), Imanol Arias (Eva no duerme), Marc Recha eta Sergi López (Un dia perfecte per volar), Pere Joan Ventura, Pere Portabella eta El Gran Wyoming (No estamos solos), Imanol Uribe, Elena Anaya, Eduard Fernández eta José Luis García Pérez (Lejos del mar), Paula Ortiz, Inma Cuesta, Álex García, Leticia Dolera, Asier Etxeandía eta Manuela Vellés (La novia), Fernando Colomo (Isla bonita) eta Dani de la Torre zuzendaria, El desconocido filmeko aktore taldearekin: Luis Tosar, Goya Toledo, Paula del Río eta Javier Gutiérrez.
Álex de la Iglesia Mi gran noche filmeko aktoreekin etorriko da: Raphael, Carlos Areces, Carolina Bang, Mario Casas, Carmen Machi, Santiago Segura, Hugo Silva eta Blanca Suárez. Eta bertan izango da, halaber, Hotel Transylvania 2 filmaren gaztelaniazko bertsioa bikoiztu duen aktore taldea: Alaska, Clara Lago, Dani Martínez, Santiago Segura eta Mario Vaquerizo.
EPAMAHAIAK
KUTXABANK ZUZENDARI BERRIAK SARIAREN EPAIMAHAIA
Diego Lerer (Presidentea) | Francine Brücher | Desirée de Fez | Olivia Stewart | Edgard Tenembaum |
HORIZONTES SARIAREN EPAIMAHAIA
Agustina Chiarino (Presidentea) | Fran Gayo | Rubén Ochandiano |
EUSKAL ZINEMAREN IRIZAR SARIAREN EPAIMAHAIA
Jose Mari Goenaga (Presidentea) | María Elorza | Dolores Meijomín |
ZINEMA IKASLEEN NAZIOARTEKO TOPAKETETAKO EPAIMAHAIBURUA
Benedikt Erlingsson (Presidentea) |
Kutxatitilategi birtuala dagoeneko irekita dago
Dagoeneko Zinemaldiko webgunean 63. edizioan hautatutako filmen sustapenerako materiala eskura dago. Kutxatilategi birtualean film parte-hartzaileek erregistratutako erabiltzaileen eskura jarri nahi dituzten argazki, bideo, audio, pressbook eta bestelako sustapenerako dokumentu guztiak aurkitu daitezke.