KARTELAK
Donostia Zinemaldiaren 63. ediziorako irudi berriaren aurkezpena Donostiako Eureka! Zientzia Museoko Newton auditoriumean egin dute. Aurkezpen-ekitaldi horretan, Donostia Zinemaldiak antolaturiko kartel-lehiaketaren irabazleak zein izan diren jakinarazi du. Kartel irabazleak Sail Ofizialekoa, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak, Zabaltegi eta Culinary Zinema sailetakoak izan dira. Mundu osoko diseinatzaileek parte hartu ahal izan dute laugarren urtez deitu den lehiaketan. Aurtengo deialdia, gainera, denetan jendetsuena izan da eta 415 egileren 1.726 proposamen jaso ditu.
Hauexek izan dira irabazleak:
|
Kartel ofizialaren kategorian El espectador, Matías Francolino diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile uruguaiarrarena eta Blanka Barrio Uruguain bizi den Gasteizko diseinatzailearena.
Kartelaren asmoa «zinemak ikusleen zentzumenei eragiten dien gozamena irudikatzea da. Errealizatzaileen eta ikusleen arteko sinbiosiari eginiko omenaldi bat».
|
|
Zuzendari Berriak kategorian Mateusz Marek diseinatzaile poloniarraren Family.
Hauxe diosku bere kartelaz: “Zuzendari berriek ematen duten freskotasun irudia eta etorkizunean metatu ahal izango duten jakintza atzematen saiatu naiz. Errotuladoreak, boligrafoak eta pintzelak A4an”.
|
|
Horizontes Latinos kategorian Maite Rosende ilustratzaile donostiar gaztearen Mi horizonte:
“Kolore primarioak bakarrik erabilita eta lurra gogoraraziko digun testura erantsita hamaika esanahi eta irakurketa izan ditzakeen irudi sinplea sortu nahi izan dut. Horizontea, alegia, itxuraz zerua eta lurra bereizten dituen lerro hori irudikatzeko begirada infinituko emakume baten aurpegiaren soslaia erabili dut”.
|
|
Perlak kategorian Perlas que brillan como estrellas izan da irabazlea, Andoni Tebar Gaztambide diseinatzaile donostiarrarena.
“Zinemak hainbat istorio oparitzen dizkigu urtero: errealitate imajinaezinei buruzkoak, erromantikoak, akziozkoak, fikziozkoak... Mundu osoko zinema-jaialdietan proiektatzen diren film handiak, gaur gure zinemaldiko perla direnak...”.
|
|
Tuberias 3 kartela aukeratua izan da aurtengo Zabaltegi atalaren irudia izateko. Haren egilea Marco Tóxico artista grafiko boliviarra da. Hainbat herrialdetan erakutsi eta argitaratu du bere lana, eta Ukrainan egiten den COW International Design Festival jaialdiko 2012ko 10 diseinatzaile onenetako bat izan zen. 2014an bere kartel bat aukeratu zuten Kanadako Montreal International Film Festival zinema-jaialdiko irudi ofiziala izateko.
“Zabaltegi muga formalik edo tematikorik gabeko zinemari eskainitako gunea izanik, kartelak bilaketa bat islatzea iruditu zitzaidan egokiena; amaierako helmugara inoiz ez iristera kondenaturiko bilaketa bat, bidea eginez ikastera eta, batez ere, bide-aukera guztiekin gozatzera zuzendutako abentura bat. Oinetakoa hodi-labirinto arraro batean galdu duen pertsonaia bat erabiltzea erabaki nuen, Zinema-erakusketa sailkaezin honetara hurbiltzen diren ikusleak bezala”.
|
|
Azkenik, zinemari eta gastronomiari eskainitako Culinary Zinema sailari dagokionez, hautatutako kartela Noemí Gómez Lobo asturiarrak eta Diego Martín Sánchez salamancarrak osaturiko taldeak eginiko Marilyn izan da. Taldea 2012tik ari da lanean artearen, arkitekturaren eta diseinuaren arteko muga lausoak arakatzen dituzten hainbat proiektutan.
“Egilearen, zinemagilearen, sukaldariaren eta aktorearen ikuspegia eta haien ikono bilakatzeko prozesua ardatz izanik, mokadu batek, film batek edo musu batek eragiten digun sentimendu bizi bezain iragankorra izan da gure abiapuntua. Marrubi baten sekzioaren eta txokolate-tanta baten bitartez Marilynen ahoko orin bat irudikatu nahi izan dugu, kartela bera joko bilakatuta. Bestalde, marrubiaren kolorearen intentsitateak kontrastea egiten du atzealde neutroarekin, goi-sukaldaritzako mokadu batek mugarik gabeko plater batean bezalaxe”.
|
63. edizioko irudia beste hiru kartelekin osatzen da:
Lehiketaren irabazleez gain, aurtengo edizioko sailetako irudi izango diren beste kartelak ere aurkeztu dira:
|
Savage Cinema
C´est pas grave c´est la famille kartelak komunitatea irudikatzen du, eta baita edozein kirol edo bizimodu pasioz bizitzen dituztenen arteko loturak ere. Iker Basterretxearen erretratu honetan, Danger Dave filmaren protagonista den David Martelleur skaterlariak transmititzen duen elkartasun sentimendu bat. Danger Dave filma Donostia Zinemaldiko 62. edizioko Savage Cinema saileko parte izan zen. Diseinua Federico Yankelevichena da.
|
Eta Roberto Cuetok eta Erosistesisek prestatutako atzera begirako ataletakoak:
Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsack
|
Japoniako zinema independente berria 2000-2015
|
|
Halaber aurkeztu dira ATZERA BEGIRAKOEN KLIP PROMOZIONALAK, Morgan Creativos estudioko Carlos Rodríguezek eginak.
Kartel-lehiaketako epaimahaiak, orobat,sei kategorietan aipamen bereziak egitea erabaki du.
Sail Ofizialeko aipamen bereziak
|
|
Colorful San Sebastián, Manuel Bu Domínguez |
Totem, Juan Carlos Galarza Aguirresarobe |
Aipamen bereziak – Zuzendari berriak
|
|
|
|
Dawn of the Directors, Diego Martín Sánchez |
Pushovers, Daukante Subaciute |
Cat, Timea Koncz |
Anónimos, David Óliver Téllez Rosado |
Aipamen bereziak – Horizontes Latinos
|
|
|
|
Purolatino, Iñigo Beldarrain |
Power Line, Beatriz Galván de la Rosa |
El Azteca, Matías Francolino Gracía eta Blanka Barrio |
hl, Seyed Abbas Mirqeisari |
Aipamen bereziak – Perlak
|
|
|
|
Geometría Elemental, Daniel Camino |
Lunares, Javier Medina Suárez-Pumariega |
De profundis, Eloísa Bielsa Gutiérrez |
Esferas, Ángel Martínez Varela |
Aipamen bereziak – Zabaltegi
|
|
|
|
Explosión poligonal, Andoni Tebar Gaztambide |
Pájaro volando, Maite Rosende Gutiérrez |
ZBTG_3, TGA+Asociados |
La indígena, Matías Francolino Gracía eta Blanka Barrio |
Aipamen bereziak – Culinary Zinema
|
|
|
|
Tuna_4, TGA+Asociados |
Spaghetti Western, Julia eta Miguel |
Corten!, Luis García Gimeno |
Cz, Jessica + noa Nieves Vieira + gonzález |
BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK
Zinemaldia pertsona eta enpresa askoren lankidetzari eta grinari esker da posible. Besteak beste, hauek:
- TVE, GAS NATURAL FENOSA eta MOVISTAR TV, Zinemaldiaren babesle ofizialak.
- KUTXABANK, kolaboratzaile ofiziala eta Kutxa-Zuzendari Berriak sariaren babeslea.
- AUDI, kolaboratzaile ofiziala eta ibilgailu ofiziala.
- EUSKO JAURLARITZAREN EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA, INDUSTRY CLUBARI eta EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROARI emandako babesagatik.
- EUROPA CREATIVA PROGRAMA, EUROPAR BATASUNAREN MEDIA AZPIPROGRAMA, Industry Clubari eskainitako babesagatik.
- IBERMEDIA PROGRAMA, ZINEMA ERAIKITZEN sailari laguntzeagatik.
- EGEDA, IKUS-ENTZUNEZKOEN EKOIZLEEN ESKUBIDEAK KUDEATZEKO ELKARTEA, EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROKO proiekturik onenaren sariaren babesle gisa.
- BASQUE CULINARY CENTER, Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren antolatzaile laguntzailea.
- Berlineko jaialdiko CULINARY CINEMA, Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren laguntzailea.
- TOKYO GOHAN FILM FESTIVAL, Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren babeslea.
- RED BULL MEDIA HOUSE, Savage Cinema sail berriaren antolatzaile laguntzailea.
- TABAKALERA-KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO GUNEA, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren antolatzaile laguntzailea.
- AECID-LANKIDETZARAKO ESPAINIAKO AGENTZIA, Zinemaldiaren laguntzailea.
- IRIZAR, Zinemira sailaren eta Euskal Zinemaren Irizar sariaren babeslea.
- TCM, TCM Zinemaldia Topaketen babeslea.
- EL DIARIO VASCO, belodromoko emanaldietan parte hartuko baitu.
- JAEGER-LeCOULTRE, Zinemaldiaren inaugurazio-festaren babeslea.
- KELER, garagardo ofiziala.
- PERRIER JOUËT, Zinemaldiko xanpain ofiziala.
- EITB, Zinemira ataleko eta Euskal Zinemaren galako laguntzailea.
- IBAIA eta EPE-APV, Zinemira saileko laguntzaileak.
- VALENTZIAKO ZINEMATEKA, EUSKADIKO FILMATEGIA, SAN TELMO MUSEOA eta DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN EUROPAKO KULTUR HIRIBURUA 2016, Japoniako Zinema Independente Berria 2000-2015 zikloaren laguntzaileak.
- ESPAINIAKO ZINEMATEKA, Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsack zikloaren laguntzailea.
- SGAE FUNDAZIOA, Made in Spain sailaren laguntzailea.
- ORONA FUNDAZIOA, Zinemaldiaren babeslea.
- NESPRESSO, Zinemaldiaren babeslea.
- Honako hauei ere eskerrak eman nahi dizkiegu beren laguntzagatik: GRUPO SADE, MAC, RAMIRO MATA, DISDIRA, KELONIK eta DOREMI.
- DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN EUROPAKO KULTUR HIRIBURUA 2016, Zinemaldiaren laguntzailea.
Eskerrak, halaber, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia Sozietate Anonimoaren Administrazio kontseiluko kideei: Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.