Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultura Ministerioak hainbana osatzen dute DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA elkartea, beronen lehendakaria Donostiako alkatea.
JOSÉ LUIS REBORDINOS
(Errenteria, 1961)
European Film Academy-ko (EFA) kidea eta Argentinako Arte eta Zientzietako Akademiako ohorezko kidea. Espainiako Ministroen Kontseiluak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion 2015ean. 2021ean, Frantziako Kultura Ministerioak Chevalier de l 'ordre des arts et des lettres (Frantziako Errepublikako Arteen eta Letren Ordenako Zalduna) izendatu zuen. Pedagogia Berezian lizentziatua. Donostia Kulturako Zinema Unitateko zuzendaria 22 urteotan. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko zuzendaria 21 urtez eta Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendaria 8 urtez. Nosferatu liburu bilduma zuzendu du 22 urtez. Beste egile batzuekin batera, hainbat liburu idatzi ditu euskal zinemagileei buruz: Elias Querejeta, Montxo Armendariz, Antxon Eceiza, Julio Medem, Javier Aguirresarobe eta abar. Asiako zinemaz (Shinya Tsukamoto, poeta y guerrillero del cinematógrafo) edo beste zenbait gairi buruz ere (El dolor, los nervios culturales del sufrimiento - Breve historia del cortometraje vasco) idatzi du. 2011ko urtarrilaren 1ean Donostia Zinemaldiko zuzendari izendatu aurretik, zuzendaritza batzordeko kide izan zen hamabost urtez. 2017ko urrian Asian Future sailaren epaimahaikidea izan zen 30. edizioaren Tokioko Nazioarteko Zinema Jaialdian. 2018ko abuztuan, Locarnoko zinema jaialdiko First Look Jury epaimahaiko kidea izan zen. BWIP (Bloody Work in Progress) saileko hautatzailea, 2013an Blood Windowren lehen ediziotik (Ventana Sur, Argentina). Casa Asiako Kulturako Aholku Kontseiluko kidea. 2024ko azaroan Entre Rios probintziako gobernuak eta FICER jaialdiak "Tilda Thamar" saria eman zion bere ibilbideari, zinemarekiko konpromisoagatik eta egindako lanarengatik.
LUCÍA OLACIREGUI
(Donostia, 1972)
Informazio Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean eta Baliabide Kulturalen Kudeaketako graduondokoa egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Donostia Kulturako Zinema Unitatean, erdi mailako teknikaria izan zen 2000. urtetik 2010era arte. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko zuzendariordea izan da hamar urtez eta Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendariordea zortzi urtez. Nosferatu aldizkariko erredakzio batzordeko kide ere izan zen urte horietan. 2004. urteaz geroztik, film laburren hautaketa batzordeko kide izan da euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren Kimuak programan. Donostia Zinemaldiko hautespen batzordeko kidea da 2006tik, 2011ko urtarrilaren 1ean zuzendari laguntzaile izendatu dute eta 2016tik Zinemaldiaren zuzendariordea da.
MAIALEN BELOKI BERASATEGUI
(Donostia, 1983)
Donostia Zinemaldiaren zuzendariordea 2016tik. Urte Osoko Zinemaldiaren kontzeptuaren koordinatzailea. Hori da, hain zuzen, erakundearen apustu estrategikoetako bat, eta Zinemaldiak XXI. mendean dituen funtsezko jarduketa-ildoak bateratzen ditu: talentu berriak bilatzea eta garatzea eta horiei lagun egitea (Ikusmira Berriak, Nest), prestakuntza eta zinemari buruzko ezagutzak transmititzea (Elías Querejeta Zine Eskola eta Zinemaldia +) eta ikerketa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua eta Zine argitalpena). Ikus-entzunezko Komunizazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (Iruña, 2002-2005). Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktorea Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (Leioa, 2006-2010). Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Antxon Eceiza, cine, existencialismo y dialéctica (Jesús Angulo, Maialen Beloki, José Luis Rebordinos, Antonio Santamarina, Euskadiko Filmategia, 2010) liburuaren egileetako bat da eta Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi (Euskadiko Filmategia 2015) liburuan parte hartu du. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak martxan jarritako Luis Garcia Berlanga izeneko zinema ikerketen proiektuen hautaketan parte hartu du (2020). Film laburren aukeraketan parte hartu du Kimuak-en, euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren programan (2012, 2013). Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea izan zen.
AMAIA ELIZONDO
(Donostia, 1975)
Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Hamabi urte baino gehiago egin ditu lanean Finantza eta Kontabilitate Zuzendaritzaren arloan. KPMG nazioarteko auditoria enpresan izan zuen bere lehen esperientzia profesionala, kudeatzaile karguan lan eginez.. 2010eko maiatzean Donostia Zinemaldiko kide bihurtu baino lehen, Vodafoneko Finantza Departamentuko kide izan zen, nazioarteko zein tokiko kontabilitate araudia betetzeko zuzendari modura; Erresuma Batuan kokatutako enpresaren egoitzarekin zuzeneko elkarrizketak izatearen, Kontabilitate Plan Orokor berria ezartzearen eta kanpoko auditoriaren kudeaketarekin zerikusia zuten proiektuen buru izateaz gain, Kontabilitate Departamentuko ordezkari ere izan zen batzorde eragilean eta kudeaketa batzordeetan.
QUIM CASAS
(Bartzelona, 1959)
Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean. Ikastaroak eman ditu UOC (Universitat Oberta de Catalunya) eta Blanquerna-Ramon Llull unibertsitateetan eta ESCAC-ean. Artikuluak idazten ditu Dirigido por, Imágenes de Actualidad, El Periódico de Catalunya eta Rockdelux argitalpenetan. Liburuak ere idatzi ditu honako zinemagile hauei buruz: John Ford, Fritz Lang, Raoul Walsh, Howard Hawks, Sam Fuller, John Carpenter, Clint Eastwood, David Lynch eta Jesús Garay eta baita superheroien inguruko zinemari eta telebistako telesailen ingurukoak (La vida va en serie). Gai musikal eta zinematografikoetan oinarritutako hainbat talde lanetan parte hartu du, besteak beste Alain Resnais zuzendariaren ibilbidea edota zinemaren eta musika elektronikoaren arteko harremana aztertuz. Donostia Zinemaldiko argitalpenen barruan, Abel Ferrarari, Barbet Schroederri, Philippe Garreli, Terence Daviesi, Henry Kingi, Mario Monicelliri, Richard Brooksi, Don Siegeli eta Frantziako zinema berriari, Jacques Demyri, Georges Franjuri, Nagisa Oshimari, Merian C. Cooper-Ernest B. Schoedsack-ri, Jacques Beckerri eta Joseph Loseyri eskainitako liburuak koordinatu ditu.
ROBERTO CUETO
(Madrid, 1965)
Roberto Cueto Filologia Hispanikoan lizentziaduna da (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Donostia Zinemaldiko hautapen-batzordeko kide izateaz gain, Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle elkartua da Karlos III.a Unibertsitatean. Madrilgo Matadero kultur zentroko Cinetecaren programazioa koordinatu du. Eskolak, ikastaroak eta mintegiak eskaini ditu Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM) zein Espainiako hainbat unibertsitatetan. Hainbat liburu idatzi ditu, eta artikulu ugari, zinema-gaiei buruzko liburu kolektibo askotan, tartean Asiako zinema landuta. Artikulu ugari idazteaz gain, Nosferatu aldizkariaren Nuevo cine coreano ale berezia koordinatu zuen. Halaber, Las Palmaseko Zinema Jaialdiak argitaratutako Seúl Express: La renovación del cine coreano liburuan kolaboratu zuen. 2007ko ARCO - Arte Garaikidearen Azokan Koreako zinemari buruzko erakusketaren aholkulari aritu zen, hainbat testu idatziz. Gainera, Espainiako Kultura Korearraren Zentroak Korean Culture Supporter izendatu zuen 2016an, eta zentro horrekin elkarlanean jardun ohi da. Bestalde, kolaboratzaile aritu da Poloniako Kultura Erakundearen eta Errumaniako Kultura Erakundearen jardueretan.
DESIRÉE DE FEZ
(Bartzelona, 1977)
Zinema-kritikaria, kazetaria eta irakaslea. Kazetaritzan lizentziatua (Ramon Llull Unibertsitatea) eta El Periódico de Catalunyako zutabegilea da, eta kritikari gisa kolaboratzen du Fotogramas eta Rockdelux aldizkarietan, Catalunya Ràdioren La finestra indiscreta saioan eta RTVEren Página dos eta Punts de Vista programetan. Eskolak ematen ditu bai Kataluniako Unibertsitate Irekian (UOC) bai zenbait zinema-eskolatan, eta esperientzia du fikziozko gidoilari eta gidoi-aholkulari gisa. Kataluniako Nazioarteko Fantasiazko Zinema Jaialdiko (Sitges) taldeko kide izan da hamar urtez baino gehiagoz. Bertan, liburuen koordinazio-lanak eta programazio-aholkularitzakoak egin ditu, eta bi podcast zuzentzen ditu: Marea Nocturna (Radio Primavera Sound), fantasiazko zineman eta izu-zineman espezializatua, eta Reina del grito (Blackie Books), non elkarrizketak egiten baitizkie izuaren inguruko hainbat diziplinatako sortzaileei. Liburuki kolektibo askotan parte hartu du –horietako asko, Donostiako eta Sitgeseko jaialdietan argitaratuak–, eta Películas clave del cine de terror moderno eta Pantalla Rasgada: Quince conversaciones con cineastas y escritores sobre sueños y cine (Jordi Sánchez-Navarrorekin batera idatzia) liburuak ez ezik, J. A. Bayonaren filmografiari buruzko hainbat liburuki ere idatzi ditu. Bere azken argitalpena Reina del grito da, saiakeraren eta autofikzioaren arteko liburua. Bertan, emakumeen beldurrak aztertzen ditu, izu-zinemarekin duen harreman pertsonaletik abiatuta; izan ere, genero horretan dago espezializatua.
JOXEAN FERNÁNDEZ
(Donostia, 1973)
Euskadiko Filmategiko zuzendaria 2010eko abenduaz geroztik eta Donostia Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea 2011ko urtarriletik. Nantesko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian badago ere. Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian aditua da. Zaragozako eta Nantesko unibertsitateetan doktore da tutorekidetzan eginiko Cine y Guerra Civil en el País Vasco (1936-2006) doktore tesiari esker. Nantesko Festival du Cinéma Espagnol zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea da 2001. urteaz geroztik. 2008an, A las puertas de París dokumentala zuzendu zuen Marta Hornorekin batera. Artikulu ugari idatzi ditu Euskal Herriko historia garaikideari eta zinemari buruz eta ondorengo liburuen koordinatzailea ere bada: Federico Fellini (Jesús Angulorekin batera), Cine y Guerra Civil en el País Vasco (Santiago de Pablorekin batera), Conservación audiovisual en la era digital (Alfonso del Amorekin batera), De Lumière a Kaurismäki. La clase obrera en el cine (Carlos F. Herederorekin batera). Gainera, Cine vasco: tres generaciones de cineastas-en editorea da eta baita Euskal Zinema-Cine Vasco-Basque Cinema liburuaren egilea ere. Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da.
JUAN G. ANDRÉS
(Donostia, 1977)
Kazetaritzan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2019an Donostia Zinemaldiko Komunikazio Taldean sartu aurretik, Radio Nacional de Españan, Vasco Press eta France Presse agentzietan eta Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco egunkarietan lan egin zuen. Azken komunikabide horietan, hain zuzen, kultur informazioa eta zinema eta jazz jaialdiei buruzkoa ematen zuen, erreportaje, elkarrizketa, kronika eta kritika moduan. Zineman eta musikan espezializatua dago, baina argazkilari eta kolaboratzaile ere aritu da Caimán Cuadernos de Cine, Rockdelux eta MondoSonoro aldizkarietan, Nosferatu bilduman eta Donostia Zinemaldiko egunkarian. Halaber, Artxipelagoa (2021) soinu fikzioa zuzendu eta ekoitzi du EiTBrentzat, eta Estamos dentro elkarrizketa-podcastaren egilea da.
IONE HERNÁNDEZ SÁENZ
(Donostia, 1970)
Kazetaritzan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Komunikazioa ikasi zuen Michel-de-Montaigne Unibertsitatean (Bordele). La Nación egunkarian –Washingtonen– kazetari aritu ondoren, Kaliforniara joan zen, eta zuzendaritza-masterra egin zuen Chapman Unibertsitatean. Horrez gain, gidoi-ikastaro bat egin zuen San Antonio de los Bañoseko (Kuba) Zinema eta Telebistaren Nazioarteko Eskolan. Zinemagile gisa, nazioartean ezagunak diren hainbat film labur eta dokumental zuzendu eta idatzi ditu. Kimuak egitasmoak eta Madrid en corto programak, adibidez, bere film laburrak hautatu dituzte. Cahiers du cinéma aldizkariak, bestalde, urteko film labur onenaren izendapena eman dio El palacio de la luna lanari, eta 1 % esquizofrenia film luze dokumentala –Julio Medemek ekoitzia– zinema-aretoetan estreinatu da. Azken bost urteetan, Madrilgo EFTI (Argazkigintza eta Zinemaren Nazioarteko Zentroa) eskolako zinema-zuzendaritzako masterraren koordinatzailea eta tutorea izan da, eta, Donostia Zinemaldiaren Gipuzkoa Coopera programaren barruan, zinema-tailerrak ematen dizkie Latinoamerikako eremu behartsuetako ikasleei. Bere Hermanas proiektua, garapen fasean, finalista izan da Zinema Akademiaren egonaldi-programan, eta Ventana CineMad foroaren 2021eko edizioko fikziozko proiektu onenaren saria irabazi du. Espainiako Arteen eta Zinema Zientzien Akademiako kidea da.
VICTOR IRIARTE
(Bilbo, 1976)
Kazetaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, Euskal Arte Garaikideko graduondoa egin zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Zinema Dokumental Sortzaileari buruzko masterra Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Gaur egun ikus-entzunezko programen arduraduna da Donostiako Tabakalera Nazioarteko Kultur Zentroan, eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren koordinazio-taldeko kide, 2013tik.
Bilboko Arte Ederretako Zinematekan hasi zen programatzaile lanetan, eta ikus-entzunezko lengoaiaren irakasle izan da UM unibertsitatean, Uruguain. Horrez gain, artista egoiliar eta ikus-entzunezkoen programatzaile izan da Donostiako Artelekun. 2001ean Isaki Lacuestaren bigarren zuzendari-laguntzaile izan zen Cravan versus Cravan film luzean, eta 2010ean argazkilaritzako zuzendari Raya Martin zuzendari filipinarraren Buenas noches, España film luzean. 2005etik programazioa eta berezko sormena uztartzen ditu eta hainbat film labur zuzendu ditu (Decir adiós, 2007ko Kimuak katalogoa), baita film luze bat ere Invisible (Marseillako FID jaialdian estreinatu zen, 2012an).
Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da.
ESPERANZA LUFFIEGO
(Donostia, 1963)
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 2012tik 2020ra, Donostia Zinemaldiaren Industria Sailaren arduradunetako bat izan da, eta Argentinako Ventana Sur azokaren esparruan antolatutako Proyecta ekimenaren azken bi edizioetako komisarioa. Aurretik, 2008tik 2012ra, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko ikus-entzunezkoen koordinatzailea izan zen; 2010ean, Kimuak Programaren hautaketa-batzordeko kidea izan zen; eta 2009an, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren garapen- eta ekoizpen-bidean dauden film laburren proiektuetarako laguntzen hautaketa-taldean parte hartu zuen. 1990ean eta 1991n, Andaluziako Zinematekako programazioko arduraduna izan zen. Prestakuntzaren arloan, 1999tik 2003ra, zinemaren eta bestelako ikus-entzunezko hedabideen historiako irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean; Sarobe Arte Eszeniko Guneko zinema-ikasgelako koordinatzailea eta irakaslea izan zen; eta 1988tik 1990ra, Andoaingo ESCIVI (zine- eta bideo-eskola) Lanbide Heziketako Zentroko errealizazio, gidoi eta ikus-entzunezko hizkuntzako irakaslea izan zen.
JAVIER MARTÍN
(Valladolid, 1970)
Ekonomia-zientzietako lizentziaduna. 1995ean Parisen bizitzen jarri zen, eta Colifilms Distribution banaketa-enpresarentzat eta Albares Productions ekoiztetxearentzat lan egiten hasi zen. 2002 eta 2019 bitartean, Pariseko Udalaren mendeko Forum des Images zinema-erakundearen programazioan lan egin du. Aldi berean, Latinoamerikarako ordezkari lanetan aritu da, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian (2006tik 2011ra) eta Berlinalen (2013tik 2019ra). Hautaketa-batzordeko kide izan da Errealizadoreen Hamabostaldian (2010etik 2011ra) eta Cinéma du Réel sailean (2014tik 2018ra). Gaur egun, Marrakexeko zinema-jaialdiko ordezkaria da, eta BIFF-Bogota International Film Festivaleko programatzailea.
Urteak dira Donostia Zinemaldiarekin lotura duela, eta Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketak koordinatu zituen 2005 eta 2007 artean. 2014tik, Europa - Latinoamerika Koprodukzio Foroko aditu ebaluatzailea da. 2019an Ikusmira Berriak programako aditu-batzordeko kide izan da, eta irakasle bezala aritu da Elías Querejeta Zine Eskolan.
RUTH PÉREZ DE ANUCITA
(Errenteria, 1979)
Kazetaritzan lizentziatua eta Literatura konparatuaren eta Literatur Ikasketen Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Hamar urte baino gehiago eman ditu hainbat hedabideetan lanean, El Mundo, Deia, Diario de Noticias de Álava eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan kasu. Azken horretan, kulturari buruzko atalaren arduradun izan zen, eta zazpi urtez Zinemaldiari buruzko informazioa emateaz arduratu zen. Halaber, Zinemaldia aldizkarian idazten lan egin du. Lanpostu honetan hasi aurretik, Europako Kultur Hiriburutzaren Donostia 2016 Fundazioko kultura-egitarauaren zuzendariaren alboko zen. Lagun liburudendaren 50. urteurrenari buruzko antzezlanaren gidoia egin du, film laburren aukeraketan parte hartu du Kimuak-en (2018 eta 2019) eta FICLO (Olhãoko Nazioarteko Zinema eta Literatura Jaialdia) zinema-jaialdiko epaimahaikide izan zen 2020an.
ANA ESPERANZA REDONDO
(Andoain, 1963)
Artearen Historian lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean 1986an, eta, hain zuzen ere, Donostia Zinemaldiaz egin zuen lizentziaturako tesia. 1989. eta 1991. urteen artean Donostiako San Telmo museoan goi mailako teknikari modura lan egin ondoren, 1991n Donostia Zinemaldiak kontratatu zuen artxibo eta dokumentazio lanak egiteko. 2000. urtean Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko laguntzaile bihurtu zen eta 2001. urtean zuzendaritza eta hautaketako batzordeko kide bihurtu zen. Zuzendaritza batzordean 2013ra arte egon da. Horrekin batera, Dokumentazio eta Film Departamentuan dokumentalista lanak egin ditu.