62. Donostia Zinemaldiak hainbat jatetxe eta sukaldari ospetsurekin lankidetzan jarraituko du aurten ere, Culinary Zinema sailaren laugarren edizioa den honetan. Jatetxe edota sukaldari horietako bakoitzak egun horretan proiektatuko duten filmarekin loturiko menua osatuko du.
Filma eta afaria batera biltzen dituzten sarrerak irailaren 1ean jarriko dira salgai, honako salmenta-kanal hauen bitartez:
www.sansebastianfestival.com
www.kutxabank.es
Saio bakoitzerako sarrera + afaria paketeak 57,20 € balio du.
Bestetik, zinema-emanaldietarako bakarrik diren sarrerak Zinemaldiko gainerako sarrerak bezalaxe salduko dira. Irailaren 14an, igandean, ipiniko dira salgai, ohiko kanalen bitartez.
Culinary Zinema sailaren egitaraua Donostia Zinemaldiaren bulegoetan, turismo-bulegoetan eta Basque Culinary Centerren egoitzan egongo da eskuragarri irailaren 13tik aurrera.
Irailak 20:
|
Jatetxea: Basque Culinary Center
Sukaldariak: Philippe Arrambide, Xavier Isabal, Gorka Txapartegi |
Zaporez betetako komedia hau Lasse Hallström zinemagile ospetsuak zuzendua da, eta Helen Mirren Oscar sariduna du protagonista. Hassan Kadam sukaldaritzako profesional sineskorra da, eta gustu ezin hobea du. Frantzia hegoaldeko Saint-Antonin-Noble-Val herri txikian jatetxe indiar bat irekiko du, Madame Malloryk zuzendutako eta Michelin izar bat duen jatetxe frantziarretik hamar metro eskasera. Eta halaxe hasiko da bien arteko gerra.
Irailak 21:
|
Jatetxea: ni neu
Sukaldariak: Mikel Gallo, Kenji Takahashi |
Bizitzeko jaten du. Jateko egiten du sukaldean. Ichiko lurretik elikatzen da, eta bertatik hartzen du energia. Bizitza-estilo horretan, gauza guztiak elkarrekin lotuta daude. Film honek Japoniako lau urtaroak deskribatzen ditu. Errezeta soilak, baina irudimenez eginak, aho-gozagarri bikainak.
Irailak 22:
|
Jatetxea: Basque Culinary Center
Sukaldaria: Jakob Mielcke |
Xabier Gutiérrez sukaldariaren, Juan Vich margolariaren, Gonzalo Busto musikariaren eta Pello Gutiérrez errealizadorearen arteko zentzumen-elkarrizketa. Laurek interpretatu dute platera, bakoitzak bere ikuspegitik. Lauretako inork ez zuen besteen lanaren dimentsioa ezagutzen. Plater biribil baten inguruko lau begirada.
Goi mailako sukaldaritzarekiko interesa izugarri hazi da. Gastronomiaren arloan eragin handiena duten pertsonen munduan sartuko gara: foodienean. Sukaldaritzako blogetako kritikarien subkultura osatzen dute, eta munduko jatetxerik onenetan jatea dute helburu. Azterketa zehatz honen bidez, munduko jatetxerik esklusiboenetan sartuko gara eta janariarekin maniatikoak diren pertsona berezi eta atseginen talde bat ezagutuko dugu.
Irailak 23:
|
Jatetxea: Restaurante Tenis Ondarreta
Sukaldariak: Aitor Arregui, Kevin Patricio |
Urtero, Irango herri txiki batean, hirugarren imam xiitaren alde egiten duten zazpi eguneko doluan, abgusht izeneko jaki berezia ematen dute 5.000 lagunentzat baino gehiagorentzat. Jendeak abesti erlijiosoak xuxurlatzen ditu, janaria eta ogia prestatzen duten bitartean.
Wayne Wang zuzendariak Amerikara benetako janari txinatarra eraman zuen Cecilia Chiang-en mundua azalduko digu. Film hau gastronomiaren erakusgarri atsegina ez ezik, Chiangen erretratu hunkigarria ere bada.
Irailak 24:
|
Jatetxea: Basque Culinary Center
Sukaldariak: Francis Paniego, Nacho Manzano |
Beren buruari «Brooklyn Grange» deitzen dioten New Yorkeko nekazari batzuek teilatu baten gainean inoiz sortutako baratzerik handiena eraiki dute.
Eric Khoo zuzendari ospetsuaren (Be With Me eta Tatsumi) film berriak emakume baten eta haren ama adinekoaren arteko harremana azaltzen du, sukaldaritzarekiko sentitzen duten maitasunaren bitartez.
Irailak 25:
|
Jatetxea: Mirador de Ulía
Sukaldaria: Rubén Trincado |
Munduko xerra onenen bila errepidez egindako bidaia gastronomikoa. Mundu zabaleko (Frantzia, Italia, Espainia, Suedia, Belgika, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Argentina eta Brasil) hazleek, nekazariek, harakinek, sukaldariek, historialariek eta enpresariek beren sekretuak azalduko dituzte.
Irailak 26:
|
Jatetxea: Basque Culinary Center
Sukaldaria: Gastón Acurio, Mitsuharu Tsumura, Hector Solis |
Dokumental honek Bilboko Guggenheim museoko Nerua jatetxeko chefaren proiektuaren xehetasunak eta erroak biltzen ditu. Gastronomiaz harago doan proposamena.
Peruko gastronomian barrena egindako bidaia, Gaston Acurio chefak gidatuta. Acuriok sukaldaritza erabili nahi du bere herrialdean aldaketa eragiteko. Sukaldaritzaren boterearen egunerokoa bizi duen herrialde baten istorioak, ametsak eta gazi-gozoak.
Donibane Garaziko etxe historikoa den Pyrénées jatetxearekin Michelin gidako izar bat lortu du. Beti urtaroko produktu ezin hobeekin lan egiten du, harridura sortzeko helburuarekin. Horretarako, egitura finak, uztarketa perfektuak eta prestakuntzarako teknika garaikideak erabiltzen ditu platerak egiteko. Aitak, Firmin Arrambidek, finkatutako bideari jarraitzen dio chefak. Hark cuisine de terroir-eko erreferente bihurtu zuen Pyrénées jatetxea, hain zuzen. Philippek modernotasuna eta sormena eman dizkio, baina zapore garbien garrantzia eta berezko produktuen defentsa alde batera utzi gabe. Gainera, bertako ekoizleen artean bilatzen ditu produktuak.
Aitor Arregui etxe historiko baten burua da, Getariako Elkano jatetxekoa (Gipuzkoa). 1964an, bere aitak, Pedro Arregik, Elkano jatetxea produktuetan oinarritutako lehen mailako erreferentziazko jatetxe bihurtuko zuen ibilbide bati ekin zion. Produktua eta prestatzen dituzten osagaien urtarokotasuna erabat errespetatzea da oraindik ere beraien filosofia. Elkano abangoardiako sukaldaritzako chef handiek miretsitako paregabeko helmuga bihurtu duten teknikak erabiliz, beren ingurune naturalean, parrillan, berritzen jarraitzen dute.