Donostia Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko Sail Ofizialean lehiatuko diren nazioarteko zuzendari entzutetsuen film berriak ekarriko ditu Gipuzkoako hiriburura, irailaren 19tik 27ra bitartean. Urrezko Maskorra lortzeko Sail Ofizialean lehiatuko diren. Hurrengo astean ezagutaraziko dira Sail Ofizialean lehiatuko diren gainontzeko zuzendariak.
John Malkovichek antzeztuko du inoiz inon izan den seduktorerik handienaren mitoa: Casanovarena. Giacomo Casanovaren Mémoires de Casanova liburuan oinarriturik, eta W.A. Mozart eta Lorenzo da Ponteren ariekin. Fikzioaren bidez ez ezik, antzezpenekin ere kontatzen dute protagonistaren istorioa: Casanovaren abenturak, pasioak eta, batez ere, heriotzari zion beldurra.
Hollywooden egindako debutean, Michaël R. Roskam (Bullhead) zinemagile belgikarrak Dennis Lehane idazlearen eleberri bat egokitu du, eta Tom Hardy, Noomi Rapace eta James Gandolfini ditu protagonista, zinemarako egindako azken lanean. Krimen antolatuak New Yorkeko auzoetako tabernak dirua zuritzeko «postontzi» gisa nola erabiltzen dituen sakonki behatzen du The Drop filmak. Bob Saginowski, Brooklyngo tabernari bat, tipo batek pitbullkume kolpatu bat entregatu duela ohartuko da, eta txakurra heriotza ziurretik salbatzean, Nadia emakume misteriotsuarekin harremanetan jarriko da. Nadiak iragan iluna ezkutatzen du.
Mia Hansen-Løve zinemagileak french house musikaren istorioa kontatuko digu bere azken lanean. Musika elektronikoa abiadura bizian garatu zen 1990eko hamarkadan. Parisko gau bizietan, Paul DJ lanetan hasiko da.
Shim Sung-bo egileak zuzendutako lehen filma (Memories of Murder filmaren gidoigilea da). Bong Joon-ho da obraren koidazlea eta ekoizlea. Benetako itsas abenturak oinarri dituen kontakizuna. Legez kanpoko etorkinak garraiatzen dituen arrantza-ontzi baten ahaleginek sekulako hondamendia eragingo dute, tripulazioa erotzerainoko hondamendia, hain zuzen.
François Ozon zinemagilearen film berria (2012an Urrezko Maskorraren irabazlea). Bi emakumeren arteko istorioa kontatzen du, txikitako lagunak. Biak ezkondu egingo dira, eta batek haurtxo bat izango du. Handik denbora laburrera, amak gaixotasun larria izango du, eta lagunari agintaraziko dio haurra eta senarra zainduko dizkiola. Heriotzaren ostean, lagunak erabakiko du senarra eta haurra ikustera joatea. Baina sekulako ezustekoa hartuko du.
Christian Petzold zinemagileak (Berlineko zinema-jaialdiko zuzendari onena Barbara lanarekin) bere azken filma aurkeztuko du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta Nina Hoss izango du oraingoan ere protagonista. Traizioa egin ostean, kontzentrazio-eremu batera eraman zuten emakume abeslari bat. Aurpegia erabat desitxuratuta itzuliko da eta maila goreneko zirujau bati aurpegia atzera itxuratzeko eskatuko dio, ahal den neurrian lehengo tankera bera izateko. Ebakuntzatik osatu ondoren, bere senar piano-jotzailearen bila hasiko da. Baina ez du espero zuena topatuko.
Bille August zinemagile daniar sonatua, Oscar baten eta Canneseko Urrezko bi Palmorrien irabazlea, drama intimista batekin itzuli da. Familia bateko hiru belaunaldi asteburu batean elkartu dira. Sanne eta Hedidi ahizpek onartu dute hilzorian den beren amak bizitzari adio esatea, egoerak okerrera egin aurretik. Baina, asteburua igaro ahala, gero eta zailago egingo zaie amaren erabakia onartzea, eta garai bateko gaztazkak azalera agertuko dira.