Jack Conway, Jacques Tourneur
Jack Conway-k abilki gainditu zituen haibeste ataletan zatituriko akziozko elaberria pantailaratzeak barne zituen zailtasun ugariak. Ikusleak atalez atal jarraikiz dihardu Dickensen errelatua, haria galdu gabe gainera. Conwayk etzuen literatur obra bat zinematzarakoan erabili ohi den baliabiderik errazena saiatu, hau da itzulpen zinematografikoarentzat ezeroso dena ezabatzea.
Jacques Tourneur
Anne Procidence, bihotz gogorreko pirata emakumea, salatu egin dion frantsez ofizial batekin maitemintzen da. Hasiera batean mengantza krudela saiatzen badu ere, ber emaitalea salbatzearren erabakitzen du bizitza ematea.
Jacques Tourneur
Americako ikaragaitz bat itsasuntzi baten jabe egin eta bolara baterako behintzat, trafikari talde batekin elkartuko da, guztiau Honduras alderantz mogimendu iraultzaile batentzako diru mordoska daramalarik.
Jacques Tourneur
Gerraoste berehalakoan Germania birrindurik dago, eta lau gizonek: amerikano bat, ingles bat, sobietar bat eta frantses bat, azarearen poderioz Berlin-Express delakoan bilduak, beren ahaleginak bateratzen dituzte talde neonazi batek mehatxaturiko zientzilari germaniar bat salbatzearren. Lau gizon hauen artean, salatari bat dago, baina Aliatuek berriz ere irabaziko dute, Mendebal Europa eta arestiko Ekialdear aliatuak banatuz "altzairuzko teloi" ospetsua eraiki bide aurretik, hain juxtu.
Jacques Tourneur
19856 urtea, Portland (Oregon), urre biltzaileek euren artean eta indiarren aurkako gatazkan dihardute. Bolara batez berauekin elkar bizi den abenturazalea, bizimodu hartarako egina ez dagoena, bere lagun neskarekin etengabe han hemenka ibiltzeko baizik, western epiko bat dugu honakoa.
Jacques Tourneur
Balkaniar arbaso batzuengandik bereganatu botere malefiko batne eraginez, moda diseinatzaile gaztea pantera bihurtzeko gain izango da.
Jacques Tourneur
Americak baten anaiaaren hilketa ikertsen du, zeina gerra bitartean britaniar talde berezien kide izanik, bala ingeles batez akabatua suertatu da.
Jacques Tourneur
Errusiar partisauek etengabe erasotzen dituzte germaniar gudalosteak. Partisauekin neska gazte bat dabil, zeintzu sakabanatze taktika baten bitartez, sobietar ejerzitu nagusiari garaipena errazten bait diote.
Jacques Tourneur
Mediku gazteek gorriak eta bi ikusten dituzte bezero finkoak lortzeko. Hoietako batek, gau-klub bateko abeslariarekin ezkondu ahal izateko dirua irabazi beharrean dabil, eta gangster baten sendagile bihurtzen da. Gangsterra hilketa batetan inplikturik da, medikuak aurpegi berria egiten dio, baina bere burua izkutatzea beharturik halaber.
Jacques Tourneur
Furbol jokalari zelebre batek bihotzekoa sufri duela jakiten du. Haatik, bere emaztearen maitasuna berreskuratzeko nahi du jolasean jarraiki, hortarako bere gaitza disimulatu egiten du. Emazteak egoeraren berri izan bezain laister bere ondora itzuliko da.
Jacques Tourneur
Filmaren haria New Yorken kokatzen da, 1900 urtean. Allida Bedereaux bera baino askoz zaharrago batekin ezkonduta dago, agureak erotu arazi nahi dio. Allidak mediku gazte bat maite du, Huntington Bailey doktorea, zeina berehala konturatzen da burutik joanda dagoen bakarra Allidaren senarra dena.
Jacques Tourneur
Sezesiosko gerra basi aurretik, hegotar estraino batek, Owen Pentecostek, nahiago izango du bere betebeharra gauzatu (urrezko konboia konfederatuen aldekoengana desbideratu) abenturazale bikote batek eskaintzen dioten maitasuna baino.
Jacques Tourneur
Betsy, kanadiar erizana da, eta Haithi alderantz abiatzen da Jessica holland zaintzera, elbarriak buruko peralisi estrainua nozi duela dirudi. Betsy Pauelkin maitemintzen da, Jessicaren senarra izan ere, aldi berean Wesley Rand, Paulen anaia, erizainaren atzetik hasten da. Paul bere emazteaz maitemindurik jarraitzen duela ustetan, Betsyk zeremonia vudú batetara eramaten du Jessica, ea hau behingoz sendatzen den.
Jacques Tourneur
Italia - Frantzia
92 min.
Philippides, Joku Olimpikoetan txapeldun, eta goardia Sakratuko gerlari gazteek, Miltiades lagunduko dute Marathonen pertsak gainditzen.
Jacques Tourneur
Itsas barruan leher egin duten untzien auzi misteriotsua, diru kopuru handiz aseguratuak zeuden, argitzen du Nick Carterrek. Bizitza salbatzearren aitortu egingo du errudunak.
Jacques Tourneur
"The Twilight Zone" telesailaren atala.
Jacques Tourneur
AEB - Erresuma Batua
83 min.
Sorginkeria kongresu batetan parte hartu asmoz Ingalaterrarantz abiatzen da zientzilari amerikar bat. Gertakari ilun batzu direla medio, deabruaren adoratzaileen ekintzez ikertzen hasten delarik. Poliziaren laguntzaz deabru gurtzaile sekta honen buruzagia gaindituko du azkenean, baina honen egintzen egiazko errealitatea guztiz egiaztu ezinik.
Jacques Tourneur
Banku batetik lapurturiko diru kopuru handia amerikano baten eskuetara iristen da, bat-batean. Protagonistak, ezjakitun, polizia eta bankuaren atrakatzaileak izango ditu atzetik aldi berean. Azkenik, sekulako komeriak parte, bere errueza frogatu ahal izango du.
Jacques Tourneur
Gaizkile ezagun batek detektibe bat kontratatzen du, berau hil saio ondoren hanka egin dion andregaia aurki dezan. Deteltibeak neska aurkitzen du eta baita berarekin amoratu ere.
Jacques Tourneur
Nick Carterrek entrepresa aeronautiko batetan lapurtutiko planuen auzia argitzen du. Hegazkin jazarpenak, metraileta tiroketak, bahiketak.
Jacques Tourneur
United States Army Cadet Nurse Corps delakoari eskainitako dokumentale honetan, erizaintza ikasleak azaltzen dira, anatomia ikastetik seregin praktikoak burutzen dituzten arte. Eraberean, ospitaleko gaizoekin eta kirofanoko praktiketan dihardutelarik. Filmaren amaieran diploma partitze zeremonia erakusten da.
Jacques Tourneur
Episode of the series "Follow the sun".
Jacques Tourneur
Artzain gazte bat emaztea eta beren seme txikiarekin herriska isolatu batetara doaz bizitzera, bertan arazo ainitzei egin beharko diete aurre: Izurrite bat, gaizkile familia bat, Ku-Klux-Klanekoen zitalkeriak. Semeak lehen pertsonan kondatzen du filma.
Jacques Tourneur
Bannerman seinitartearen borondatera erabat makurturik dagoen herrian ordena berrezartzen du epaile ausart batek.
Jacques Tourneur
Erabateko molokotean den, ehorztetxe bateko jabeak, adizkide ihardutsu baten laguntzaz, "bezeroz" hornitzen du bere negozioa hilzorikoei herioren bidea hartzem erraztuz.
Jacques Tourneur
Estatu batuetara itzulian, Koreako gerra-hibilitako soldadu zahar batek eritzi azterketak eta berauen emaitzak irauliz ekintza politiko zenbait gauzatzearren beldurgiroa sortuz diharduen erakunde ultra baten institutoari aurre egiten dio.
Jacques Tourneur
Ertaroan gaude, Lombardian hain zuzen, erreboltari talde batek, Hesseko Ulrich dukearen eta honen morroi nagusi den Federich bizargorriaren aurka irmo borrokatuz dihardu. Dardo, matxinatuen buruzagia, bere emazteak saldua eta abandonatua izan da, zeinak Ulrichekin joateko utzi egin baitu. Dardo aitzitik, zapaltzailaren ilobarekin, Hesseko Annerekin, amoratzen da. Azkenean, erreboltariek, titiritero mozorroturik, duke maltzurraren gazteluan barnetu eta Ulriche gudalosteak gaindituko dituzte bertan, herri xehea germaniar zapalkuntzaz eske utziz.
Jacques Tourneur
New Mexikoko herriska batetan katagorri batek ihes egiten du kaiolatik, ihesarekin batera krimen mordoa gertatzen delarik.
Jacques Tourneur
Episode of the series "General Electric Theater".
Jacques Tourneur
Poliziak banketze atrakatzaile talde bat atxilotu du. Beronen kideek espetxe desberdinetan egokituak izango dira. Presondegi hauetan ematen duten bizimodua deskribatzen zaigu. Filmea Justizia Saileko kolaborapenaz eta Homer S. Cummings, fiskale nagusi nola James V. Bennet, Presondegietarako Bulego Federaleko zuzendariaren partehartze zuzenaz burutu zen.
Jacques Tourneur
1940an, Sudango frantziar barrutian, amerikar arma trafikari batek eta Lejioko koronel batek askatzen dute, emirraren eskuetan preso zirauen erlijio buruzagia. sobera ere sekta honetako buruzagia bera eta honen jarratzaileak bait dira tuareg leinu arteko gatazka ankerrean bakea lor dezaketen gizaseme bakarrak.
Jacques Tourneur
AEB - Erresuma Batua
85 min.
Ingalaterran, Cornualles mendebal kostako ertzan, urperaturako hiri bat badela esan ohi da. Ekinozioko itsasbehera bitartean, bi gizon eta makume bat, urpeko hiri batetara daramatzan tunelan harrapaturik geratzen dira, kasualitatez. Bertan, Nemo Kapitaina gogoratzen gaituen gizona batek agintzen du. Protagonistek hiru ordu besterik ez dute-urazalera itzultzeko, itsasgora hasi aurretik hain zuzen.
Jacques Tourneur
Gaucho batek ez du bere panpa maitea amerikanoek kolonizatua ikusi naahi, zeintzu trenbidea lekutu asmo bait dute bertan. Partisau talde baten buru bihurturik, legez kanpo kokatzen du berea. Baina, berarekin maiteminduta dagoen neska aristokrata batek, borroka horren baliogabetasunaz ohertarazi eta poliziari bere burua entregatuz gatazka bertan behera utz dezan konbenzitzen du.
Jacques Tourneur
Wyatt Earp sheriffaren bizitzako pasadizu bat da: whichitako hirian legea berrezarri zuenekoan, hirian bortizkeria nagusi eta justizia baino diruak garrantzi handiagoa zuelarik.