"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gerraoste berehalakoan Germania birrindurik dago, eta lau gizonek: amerikano bat, ingles bat, sobietar bat eta frantses bat, azarearen poderioz Berlin-Express delakoan bilduak, beren ahaleginak bateratzen dituzte talde neonazi batek mehatxaturiko zientzilari germaniar bat salbatzearren. Lau gizon hauen artean, salatari bat dago, baina Aliatuek berriz ere irabaziko dute, Mendebal Europa eta arestiko Ekialdear aliatuak banatuz "altzairuzko teloi" ospetsua eraiki bide aurretik, hain juxtu.