"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ander, droga trafikoan ibiliagatik kartzela-zigorra bete ondoren, gurasoen etxera itzultzen da beste nonbaitera joan ezinean. Garai bateko gomutak buruan kolpatzen zaizkio eta droga salmentara bihurtu beharko du aurrera atera ahal izateko. Egoera, aitzitik, zeharo aldatu da. Bere lagunik minena, Yul, mendi ibilaldi eta ikasketa adiskidea, erakunde armatuak droga trafikalarien aurka hasi berri duen borrokan sarturik dabil. Bi lagunen arteko gatazka ekidingaitza suertatuko delarik.