"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Isona Admetlla (Bartzelona) soziologoa eta kultur kudeatzailea da, 2001az geroztik Berlinen bizi dena. Berlinale-World Cinema Fund delakoaren koordinatzailea da, TorinoFilmLabeko aholkulariaz eta Novos Cinemaseko #LABen koordinatzaileaz gainera. 2017tik, hautespen-batzordeko kide da, baita Málagako zinema-jaialdiko MAFF ekimeneko tutorea ere.
Autonomo gisa, tailerrak, mintzaldiak eta aholkularitza-atazak barne hartzen dituzten prestakuntza-programak diseinatzen ditu, hala nola finantzaketa eta ikus-entzuleen diseinua, nola esparru akademikoan hala industria zinematografikoaren alorrean. Gainera, Espainian, Latinoamerikan eta mundu osoan epaimahaikide eta proiektu-ebaluatzaile gisa ere parte hartzen du.
EAVEn eta TFLn egin zituen ikasketak eta proiektu zinematografikoetarako aholkularitza-saioak zuzentzen ditu, ikus-entzuleen etorkizuneko diseinatzaileak trebatzen ditu eta taldeekin lan egiten du nazioarteko hainbat programatako ikus-entzuleekin konektatzeko eta horiek finkatzeko.
Bere aholkularitza-lanen artean nabarmentzekoak dira Brief History of a Family (2024, Txina; mundu-estreinaldia Sundancen izan zuen eta Berlinale 2024an estreinatu zen Europan) eta All We Imagine as Light (Perlak, 2024, India; Epaimahaiaren Sari Nagusia 2024ko Cannesen).