"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Buenos Airesko Zinema Unibertsitatean (FUC) egin zituen ikasketak Florencia Schapiro (Buenos Aires) ikus-entzunezkoen profesionalak, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du sormen-industrien arloan.
2003tik 2009ra, Coproduction Officeko Nazioarteko Banaketaren zuzendaria izan zen. Carlos Reygadas, Ruben Östlund, Roy Andersson, Ulrich Seidl eta beste hainbat egileren film ausart eta sarituen ekoizlea da. Gaur egun 5 urte darama sormen-aholkulari gisa lanean Parisko eta Berlingo egoitzetarako.
Sei urtez, edukien saileko buru izan da KOLAPSE izeneko streaming-plataforma bat, zinema-, musika-, arte- eta literatura-alorretako artista esperimentatuen eta sortu berrien arteko elkarrizketa paregabeak sustatzen dituena ekoizpen propioen bidez (Patti Smith, Ernesto Neto, J. M. Coetzee, Fabián Casas edo Adan Jodorowsky).
2010ean, LAT-E egile-filmak sustatzen dituen zinema-banatzailea sortu zuen, ikus-entzunezko esperientziak Argentinako, Uruguaiko eta Txileko hainbat kultur diziplinarekin uztartzen dituena. LAT-E Mexikora iritsi da 2024an, Alain Guiraudieren Misericordia lanaren estreinaldiarekin.