"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
GEHITUK, Euskal Herriko lesbiana, gay transexual et bisexualen elkarteak eta bere izenean elkarte honetako bazkide diren Igor Blanco, Joaquín Garrido, Joseba Errekalde, Juanjo Arin, Lander Bergés eta Nicolás Subiránek eratutako Sebastiane Sariaren Epaimahaiak, erabaki du XVIII. SEBASTIANE saria, Robin Campilla zuzendariaren
“120 BATTEMENTS PAR MINUTE (120BPM) / BATTEMENTS PAR MINUTE” (2017) filmari ematea honako arrazoi hauek dira-eta:
Gayen eta hiesaren oroitzapena gizarte osoarentzat berreskuratzeaz gain balore gisa berreskuratzen dituelako konpromisoa, bidegabekeriaren aurkako borroka, ausardia, norberak bere burua gainditzea eta alaitasuna. Eta, aldi berean, intimitateari eta maitasunari buruz hitz egiten duelako, etiketak apurtzen dituen indar horri buruz, alegia.
Ikusgaitasun historikoa ematen diolako laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetako gazteek egin zuten borrokari, hau da, gaixotasuna gainditzearen aldeko, elkar hartzearen aldeko eta gazte haiek babestu eta zaindu behar zituzten botereen eta gizartearen aurka kontzientziatzearen aldeko borrokari. Konpromiso horretan bizitzak salbatu baitzituzten.
Robin Campillok eta bere taldeak frogatu dutelako maila tekniko, narratibo, plastiko eta ideologiko handiko zinema eginez publiko guztiengana irits daitekeela.
Horren guztiaren bidez erakusten da maitasuna sortzen dela film zoragarri honetan flotatzen duten hauts-molekula guztien bidez, eta belaunaldi berriei deiadar egiten zaie GIBaren eta hiesaren aurrean guardia jaits ez dezaten, berriro ere egiten ari diren bezala, gizartearen eta botearen indiferentziaren aurrean.
18. Sebastiane Sariaren epaimahaiak erabaki du aipamen berezia egitea Ivana Mladenovic zuzendariaren Soldatii. Poveste din Ferentari (Soldiers. Story from Ferentari) filmari, ikusezintasun bikoitza pairatzen duen eta bere kontraesanekin denok bakarrik uzten dugun gutxiengoa, alegia, ijitoa eta homosexuala, ikusgai egiteagatik.