72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Montxo Armendariz
Espainia 
81 min.
Egun odeitsua. Itsasoa bare dago. Goizeko 7ak jo dute. Jon, esnatu egin da. Kaialderantz abiatuz, Patxirekin topo egin du. Patxi eta Jon 18 urte besterik ez dute. arrain kaxa bat lapurtzen dute eta gero Jonekprezio merkean salduko du. Maitearen etxeak itsasora ematen du. Jon, neskakaren logelan norbait dagoela konturatzen da. Rafa da. Maiteren ustez, 17 urte, nahita ezinezko egoera da. Gero, Jon eta Maitek, elkarrekin, eguneroko lehen "pikoa" prestatuko dute.
Ferenc András
Hungaria 
109 min.
Réb, Makay eta Nikita lagun minak dira. 1968eko udan aberria abandonatu asmo eginten dute. Réb-ek pasaporterik ez badauka ere, Makayrenari argazkia aldatu eta bere lagun María denarekin muga igarotzen du. Nikitak Makay-ri arazoa azaldu orduko beranduegi da jadanik.18 urteren buruan, Makay disc-jockey eta irratisaio musikal baten erredaktore moduan ikini ondoren morroi ezaguna bihurtu da gazteriaren aurrean. Nikitak dirutza ederra egin du boutique batekin. María ordea AEBetatik itzuli da hango "American Way of Life" delakoaz nazkaturik.
James Cameron
AEB 
137 min.
Agintariek Ripley ofizialaren bertsioari muzin egiten diote. Honek dioenez, kolonizatutako planeta batetan arraza ikaragarri bat bizi omen da, Alien delakoa. Haatik, aipatu koloniarekin komunikapen harremanak galtzerakoan, marine konpania batekin bidaltzen dute Ripley, kasua iker dezan. Hara iristerakoan, neskato bat besterik ez dute bizirik aurkitzen. Gainontzeko jendea desagertu egin da.
Lehiaketatik kanpo
David Lynch
AEB 
120 min.
Lehiaketatik kanpo
Roberto Faenza
AEB- Italia 
100 min.
Emanaldi Bereziak Lehiaketatik kanpo
King Vidor
AEB 
146 min.
Lehiaketatik kanpo
Arturo Ripstein
Mexiko 
Dionisio Pinzón herriko pregolaria dugu, pertsona ilun eta mespreziatua bere herrikideen ustez. Egun batez, borroka-olilar bat oparitzen diote, eta zaurituta suertatu arren harbi irabazten du konbatea. Erabat jota geratu zaion oilarra maitekiro zaintzen du. Inork ez dakielarik nola oilarra sendatzen den bitartean -bere zorte onaren truk- ama hiltzen zaio. Horrez gero Pinzón-ek bere jaioterria abandonatzen du eta ingurutako perietara joaten da iolarrarekin. Oilarrak ez du sekula galtzen, zortearekin duen paktua izango ote? Han hemenka dabiela, La Caponera ezagutzen du, abeslari liluragarri bat. Abeslari honek iraganeko fantasiaz eta bere buruaz maiteminduril dagoela, gizonetik ibil daiteke, amodioaren dolua sentitu gabe.
Fernando Fernán Gómez
Espainia 
134 min.
Inorako bidean, "cómicos de la legua" deritzan gizon-emakume taldearen historia kondatzen du. Duela bi edo hiru hamarkada Espainian zehar izandako gorabeherak gai direla. Heuren arteko amodio, diru eta bestelako arazoak azalduz, arrakasta-amets gosea ardatz delarik. 
Vladimir Vasiliev, Boris Ermolaiev
SESB 
100 min.
Elena Kniázeva dantzari famatuaren bizitza azaltzen zaigu, zeregin artistiko konplexu eta sutsua bete bait zuen. Zalantzaa, buruhauste eta inspirazio mundu batetan murgildurik beti aurrerakuntza kreatibo berrien bila. Mijail Bulgakov idazlearen bobela batetan oinarritutako obran dantzatzera doa Elena. Bere senarra, legegizona, eta lagun zahar bat, Nóvikov korografilaria, adinean sartuta (50 urte) dagoela eta papera errefusatzeko indarra izan behar duela esaten diote. 
Roberto Russo
Italia 
92 min.
Francesca bakarrik eta beste emakume batekin dabilen senarraz anandurik bizi da. Ez dio bizitzari inongo irtenbiderik aurkitzen, halako batean, "footing"ean zebilen gazte bat aurkitzen du larriki zauritutik errepide ertzean. Stefano bere onera datorrenean orpitalean, obsesiboki gogoratzen du biziki maitatzen hasi den emakumearen aurpegia. 
Erich von Stroheim
AEB 
140 min.
California 1908. John McTeague gazteak urre mehategi batetan diharduela haginlari ibiltari laguntzaile egiten da. Urteren buruan, San Franciscon bizi dela marcus Schouler menturazalaren lagun egiten da, albaitari dena. Egun batez Marcus-ek bere lehengusina eramaten du Mac-ena, honek hortzak konpon diezazkion, hagina sendatu baino maitemindu egiten da. Jeloak eta dirutza ederra medio, Trinak zozketa bat irabazi baitu, beraldiko egoera larria sotaraziko du. 
Lehiaketatik kanpo
Dan Bessie
AEB 
30 urtetako depresioa eta II. Gerra Mundialeko atariaren bitartean koka genezake istorio hunkigarri bezain sentibera hau. Gorpu bat aurkitzen dute bide ertzetik pasatzen den errekatzoan murgildurik. Ed Sloan, nekazari ibiltari bat da: Nora Gilbert-ekin ezkonberri da, alarguna berau eta bi semeren ama. Ed, atxilotu egiten dute eta itaunketa gogor baten ondorioz aitorpen bat sinatzen du. Ed al da benetako hiltzailea? Zeintzu izan dira hilketaren arrazoiak?
Eliseo Subiela
Argentina 
105 min.
Historioa mediko psikiatra eta gazte baten arteko harremanaren inguruan suertatzen da. Rantes, zerutik bezala erorita azaltzen zaio medikuari eta misio sekretu bat burutera etorri den extralutarra dela ziurtatzen dio. 
Claude Chabrol
Frantzia 
100 min.
Ille-et Vilaine-ko, Frantzia, hondartza txiki batetan Raoul Mons idazlearen gorpua aurkitzen dute. Lavardin inspektorea bere alargunarekin, Hélène, hitzegitera joaten da zuzenean. Idazlearen alarguna orain hogei urte ikusten ez zuen lagun zaharra da. Hélène anaiarekin bizi da, Claude, ere Lavardin-en ezagun zaharra dugu. Hélènek bere bigarren alarguntza jasan du. orain bost urte , bere lehen senarra, Pierre Manguin, itsasoan desagertu sen Claude-n emaztearekin. desagerketa misteriotsu bezain ulergaitza, txalupa oso-osorik azaldu bait zen.
Manuel Gutiérrez Aragón
Espainia 
127 min.
Rosa Neska polit eta behargina da. Aizpak itsusi eta leloak ordea. Rosa aitaren kuttuna da. Horregatio, su bizian jartzen zaio aita afilatzaile seduzitzaile batekin ezkontzen denean. Afilatzailea Rosaz maiteminduta dago baina iruzurtzaile galanta da. Amonak egia aurresan omen zion, jakituri berezi baten jabe baita. Senarra hiltzen zaionean, Rosa Madridrantz abiatzen da bere alabatzoarekin, Olvido deritzana, amona bezala. Rosak abileziaz lortzen du postu txikii bat hiriburuko merkatuan, inortzok ere ez ordurarte ikusitako tartetxoa, eskailera azpian. Gogorra da oso merkatzuan bizitza, eta Rosari ez zaio etsairik falta... Itxura apalaren azpian odol beroko emakumea da ordea.
Trevor Nunn
Erresuma Batua 
136 min.
Jane, erreforma ingelesaren alaba eta biktima dugu, erabilia, deuseztua, difamatua eta hila izan bait zen. Irabazle eta berekoia izatez, eritzi gatazkatsuak plazaratu zituen etsai asko irabaziz. Dena dela, bere hartan jarraitu zuen sekula amore eman gabe. Guildford Dudley, Lady Jane Grey-en senarra, bederatzi eginez ingalaterrako gobernuaren buru izan zen 1533. urtean. Jane eta Guildford-en arteko ezteiak aurrez "prestatuak" izan ziren, maryk agintea eskuratu ez zezan. Bazirudien Guildford, oso pertsona bitala, eta Jane, askoze pertsona lasaigoa, ez zirela ondo ulertuko, baina hasiera gatazkatsu horrek amodio sakon bati leku utzi zion. Jane hamasei urte pasatzo zuen, Guildford-ek hemezortzi besterik ez. 
Stavros Tsiolis
Grezia 
84 min.
Emakume gazte batek ez du bere aizpa psikopara eroetzean sartu nahi. Honela jokatuz, familia eta inguruko auzokideen nahiari aurre egiten dio. Nolanahiko gatazka sortzen da ulermen eza eta komunikatu ezinagatik, nolanahi ere irmoki egingo dio aurre gizartearen bazterketari. Egoera hau dela medio, bakardadean eta isiltasunean murgilduko dira aizpa eta biak. 
Yoshishige Yoshida
Japonia 
123 min.
Tokyo-ko hiriguruan familia baten hiru belaunaldi desberdin bizi dira. Goiz batetan amona hilik aurkitzen dute. Polisiak seoser susmatzen du. Senarrak esaten du bere emazte zaharra hil duela., luzaroan gaisorik zebilelako. agure zaharra zaintzea ez zen gauza erraza, ezta bere semearentzat ama sufritzen ikustea. Gau hartan, semeak ama ur pitxar batean burua sartzen ikusi zuen, bere burua hil nahian edo, eta orduan semeak...
John Badham
AEB 
98 min.
Bost Zenbakiak, planetako robotik aurretatuena, arma estrategikoak erabiltzeko azkartasun artifizialeko sistema batekin diseinatua, saiotegitik ihes egin du. Sortu zuen zientzilariak atzetik doakio funtzionamendu akatsa aurkitu nahiean. Nova Roboticseko Presidenteak, ere harrapatu nahi du barnean daramazkin armak milioika pertsona hil ez ditzan. Segurtasun Buruak mila pusketetan txikitu nahi du afaltzera joan aurretik. Stephaniek aurkitzen du ordea Bost Zenbakia, zeinak gizaki bizi bat dela ulertarazi nahi dio.
Alex Cox
Erresuma Batua 
112 min.
1977. urtean Sid Vicious, Ingalaterrako punk-rock ospe txarreko musika taldean baxujole bezala sartzen da. Taldearen deitura, Sex Pistols. Bestetik, Nancy Spungen dugu, Filadelfiatik Londonera etorritako taldearen jarraitzailea berau. Elkar ezagutu eta maitemindu egin ziren. 1978. urteko urriak 12zen nancyren gorputza New York-eko Chelsea Hotelean aurkitu zutenean. Sid Vicious atxilotua izan zen eta hilketa leporatu zitzaion.
Stole Popov
Jugoslavia 
125 min.
Familia baten ezbeharrak maitasun historio baten inguruan suertatzen dira, gorabehera politikoak medio. Zailtasun handiko garaian, bizitza beste ikuspegi batez begiratzeko eskubidean datza filmea.
Axel Corti
Austria 
127 min.
Austria eta alemaniatik Hirugarren Reich-aren hatzaparretatik ihes egin ondoren, 1945ean, Austriako lurretara itzultzen dira amerikanoekin, azkatzaile direlakoan. Austria, nazismoak jota, Hitler-ek sortutako hondamendiaren biktima hitsa bilakatu da. Etxera itzultzearen samintasuna agertzen du filmeak, izan ere, austriarrek beraien historia korapilotsuari aurre egiten dioten bakarrenetakoa dugu aipatu zeluloide pusketa.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: