"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Austria eta alemaniatik Hirugarren Reich-aren hatzaparretatik ihes egin ondoren, 1945ean, Austriako lurretara itzultzen dira amerikanoekin, azkatzaile direlakoan. Austria, nazismoak jota, Hitler-ek sortutako hondamendiaren biktima hitsa bilakatu da. Etxera itzultzearen samintasuna agertzen du filmeak, izan ere, austriarrek beraien historia korapilotsuari aurre egiten dioten bakarrenetakoa dugu aipatu zeluloide pusketa.