"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Rosa Neska polit eta behargina da. Aizpak itsusi eta leloak ordea. Rosa aitaren kuttuna da. Horregatio, su bizian jartzen zaio aita afilatzaile seduzitzaile batekin ezkontzen denean. Afilatzailea Rosaz maiteminduta dago baina iruzurtzaile galanta da. Amonak egia aurresan omen zion, jakituri berezi baten jabe baita.
Senarra hiltzen zaionean, Rosa Madridrantz abiatzen da bere alabatzoarekin, Olvido deritzana, amona bezala. Rosak abileziaz lortzen du postu txikii bat hiriburuko merkatuan, inortzok ere ez ordurarte ikusitako tartetxoa, eskailera azpian. Gogorra da oso merkatzuan bizitza, eta Rosari ez zaio etsairik falta... Itxura apalaren azpian odol beroko emakumea da ordea.