"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Agintariek Ripley ofizialaren bertsioari muzin egiten diote. Honek dioenez, kolonizatutako planeta batetan arraza ikaragarri bat bizi omen da, Alien delakoa. Haatik, aipatu koloniarekin komunikapen harremanak galtzerakoan, marine konpania batekin bidaltzen dute Ripley, kasua iker dezan. Hara iristerakoan, neskato bat besterik ez dute bizirik aurkitzen. Gainontzeko jendea desagertu egin da.