"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
California 1908. John McTeague gazteak urre mehategi batetan diharduela haginlari ibiltari laguntzaile egiten da. Urteren buruan, San Franciscon bizi dela marcus Schouler menturazalaren lagun egiten da, albaitari dena. Egun batez Marcus-ek bere lehengusina eramaten du Mac-ena, honek hortzak konpon diezazkion, hagina sendatu baino maitemindu egiten da. Jeloak eta dirutza ederra medio, Trinak zozketa bat irabazi baitu, beraldiko egoera larria sotaraziko du.