72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
Ramón Salazar
Espainia - Frantzia 
112 min.
Piedras ia sailkaezina bazen, Salazarren dibertimendu berri hau are arriskatuagoa da. Pertsonaia marjinal baten erretratua egiten du, Mónica Cerverak antzeztua. Pertsonaia ezin ezohikoago hori prostituta transexual narkoleptiko bat da. Filmak haren bizitzako eta laneko eguneroko giro arrunta deskribatzen du, narkolepsia krisiak dituenero bizi dituen amets musikalen estilizazioa tartekatuz.
Ventura Pons
Espainia - Andorra 
104 min.
Cayetana Guillén Cuervok eta Santi Millánek Lluís-Anton Baulenasen komedia dibertigarri hau antzezten dute, Ventura Ponsek freskotasun eta alaitasun nabarmenez egokitua. Bartzelona gautar bat, benetakoa dirudiena, krisian dagoen mutil baten eta gauez kartelak ipintzen dituen neska baten arteko harremanaren kokagunea da. Amodio tuntun bat, hizkuntz-anitzekoa eta sexualki oso irekia.
Chus Gutiérrez
Espainia 
92 min.
70eko hamarkadako madrildar Mugidak bere filma dauka, jadanik. Chus Gutiérrezek garaia gezurrezko nostalgiarik gabe gogoratzen du. Espainiako historia berriko unerik sortzaileetakoa, 1981eko otsailaren 23an ia bertan behera gelditu zena, hain zuzen Siux taldeak El Calentito aretoan kontzertu bat eskaini behar zuen egun berean. Verónica Sánchez, Ruth Díaz eta Macarena Gómezek istorio honen hiru protagonistak gogo handiz antzezten dituzte.
Adán Aliaga
Espainia 
80 min.
Alacanteko San Vicente del Raspeig herriskako etxe xume batean bizi diren amona eta iloba baten erretratua. Enpresa batek inguruko lurrak erosi ditu. Orain, amonaren etxea eraitsiko dute, etxebizitza berriak eraikitzekotan. Amonak eta ilobak, ordea, nahitaezko etxe-aldaketa ez dute berdin biziko. Bikain filmatutako dokumentala da, ikusentzuleak erraz hunkituko dituen amona anonimo horren nortasunean zentratua.
Mercedes Álvarez
Espainia 
110 min.
Sormeneko dokumental hau urteko lan arrakastatsuetakoa izan da. Desagertzear dagoen Soriako herrixka baten erretratua egiten badu ere, ez da joandako iragan baten film nostalgikoa. Aitzitik, istorio honek adierazten duena paisaia baten eta gizarte baten eraldatzeko gaitasuna da, eta erakusten duena, berriz, nola errealitate bat beste gauza batean bihur daitekeen: koadro bat, film bat, bizitza berri bat...
Álex de la Iglesia
Espainia - Italia 
106 min.
Alex de la Iglesia komedia beltzera itzuli da, saltoki handi batzuetan lan egiten duten Rafaelen (Guillermo Toledo) eta Lourdesen (Mónica Cervera) istorioa kontatzeko. Rafael andrezale dotore eta seduktorea da. Lourdes, berriz, saltzaile itsusiena. Ustekabeko hilketa batek elkartuko dituenez geroztik, txantaia sexuala, maltzurkeria eta zonbiak batu egingo dira, Rafaelek krimen ferpektua burutu dezan.
Juanma Bajo Ulloa
Espainia 
110 min.
Bajo Ulloaren apostu berria askatasun osoz filmatutako pelikula da, non musikaren garrantzia ezinbestekoa den errealitate itsusi bat gordetzen duen inuzentziaren eta Erdi Aroko abenturazko filmen ikus-liluraren artean zabunkatzen den istorioa ulertzeko. Venusen istorioa kontatzen du, hau da printze urdinaren bila dabilen neska bakartia, hartarako oso elkarrizketa gutxiz eta maitagarrien ipuinen imajinez baliatuz.
Benito Zambrano
Espainia - Kuba - Frantzia 
115 min.
Solas egin eta sei urtetara, Benito Zambranok bigarren filma zuzendu du. Habana hiriaren omenaldi argitsu, koloretsu eta bizia egiten du, kubatar underground musika taldeekin filmatua. Hain zuzen, musikaren bitartez, Ruy eta Titoren istorioa erakusten du: lagunok euren abestiekin arrakasta izatea amesten dute, kritikatu gabe jasaten duten gizarte batean ahal bezala bizitzen saiatzen diren bitartean.
Miguel Ángel Cárcano
Espainia 
95 min.
Leiho bakoitzaren eta argi bakoitzaren atzean istorio bat dago, munduaren begiengandik urrun eta gaueko intimitateak babestua. Harremanen eta gorabeheren istorio bat, non dirudiena baino lo gutxiago egiten den. Udako gau batez Madrilen, horietako zazpi istorio elkargurutzatuko dira. Aktore talde zabalak antzezten du, Críspulo Cabezasek eta Marta Larraldek osatutako bikote protagonistarekin.
Miguel Courtois
Espainia 
125 min.
Miguel Courtois benetako Loboren pertsonaian oinarritu da, ezizen horrekin espainiar zerbitzu sekretuen aginduz ETAn infiltratu eta goi-karguenganaino iritsi zen gaztean, alegia. Emaitza Costa Gavrasen modura burututako thriller politikoa da. Pertsonaia nagusia Eduardo Noriegak antzezten du eta José Coronado zerbitzu sekretuetako buru zorrotza da.
Brad Anderson
Espainia 
102 min.
Christian Balek 29 kilo jeitsi behar izan zituen Trevor Rezniken rola antzezteko. Reznik urtebetez lorik egin ez duen gizona da, iraganeko sekretu beldurgarri bat barnean daramana. Brad Andersonek thriller psikologiko hau girotzeko dekoratu aproposenak Bartzelonan eta inguruetan aurkitu zituen. Aktoreen artean, Jennifer Jason Leigh eta Aitana Sánchez-Gijón.
Laura Mañá
Espainia 
95 min.
Laura Mañák Sexo por compasión, bere lehen filmaren errealismo magikoa berreskuratu du, amodio eta heriotz istorio bat komedia batean bihurtzeko. Oso lurperatze ospetsuak antolatu izanagatik ezaguna den San Hilario herri txikian girotua dago. Lluís Homar herritarrek bezeroa izango dela uste duten iheslaria da, Ana Fernández maiteminduko duena.
Roberto Santiago
Espainia 
101 min.
Fernando Tejerok lehen mailako rola antzezten du, aktore talde zabala biltzen duen espainiar sainete klasikoen moduko komedia honetan. Madrildar hiri-inguruko auzune batean girotua dago. Hantxe, bizitzan poztasun handirik ez duten biztanle batzuen amets bakarra futbola izango da. Istorio tragikomiko honen emakumezko aktore nagusiak Marta Larralde, María Botto eta Cristina Alcázar dira.
Manuel Gómez Pereira
Espainia - Italia 
107 min.
Gómez Pereirak komedia batentzat gai aproposak bilatzeko gaitasun handia du. Oraingo honetan, bost ama erreginen eta euren semeen gorabeherak biltzen ditu. Sei seme homosexual, Espainiako taldeko lehen gay-ezkontza ospatzeko prest daudenak. Hiru egunetan zehar, euren bizitzak elkargurutzatuko dira. Batez ere tolerantziaz eta aldez aurretik hartutako pentsamoldeak baztertzearen beharraz mintzo da.
Daniela Fejerman, Inés París
Espainia - Britainia Handia 
89 min.
Parísek eta Fejermanek, A mi madre le gustan las mujeres filmarekin, zuzendari eta gidoigile trebeak direla erakutsi zuten. Semen Ernesto Alterio isil baten eta Leticia Dolera bikoiztu baten arteko amodiozko istorio bitxia da. Aitatasunaren gaia oinarritzat duen komedia honen erakargarritasunetako bat, Héctor eta Ernesto Alterio aita-seme xelebre batzuen roletan ikustean datza.
Juan Cruz, José Corbacho
Espainia - Argentina - Mexiko 
87 min.
José Corbachoren eta Juan Cruzen opera primak Bartzelonako auzune ezagun batean kokatzen du akzioa. Pintxoak ematen dituzten taberna baten inguruan murgiltzen diren bizilagun batzuen istorio korapilotsua biltzen du. Amodiozko hiru istorio, bizitzaren une ezberdinetan, Fernán-Gómezen La vida por delante eta El mundo sigue bezalako klasikoak gogoratzen dituzten pertsonaia xarmangarriekin gurutzatuko dira.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: