Patrice Chereau
Frantzia - Erresuma Batua - Alemania - Espainia
119 min.
Neskak asteazkenero bixitatzen du eta sexua besterik ez du nahi. Taxia zain dauka. Ez dute ezer berezirik elkarri esateko. Datorren astean ordu berean, neska atean agertuko da berriro. Berehalaxe biluztu eta elkar maitatzen hasiko dira. Gizonak ez daki neska nondik datorren; iritsi orduko, zoruko moketa manta eta edredoiez estali duen sotora eramaten du zuzenean. Gela horretan dena da zilegi. Sexua beste pertsonak ezagutzeko modu bat baldin bada, zer daki berak neskari buruz? Egun batez, neskaren atzetik joatea erabakiko du; ea zeozer jakiten duen, baina honek euren arteko elkartzeak kinka larrian jarriko ditu.
Manoel de Oliveira
Frantzia - Portugal
90 min.
Gilbert Valence antzerkiko aktorea da. Bere talentua eta karrera luzea direla medio, pertsonaia garrantzitsuenak haragitu ahal izan ditu. Arratsalde batez, emanaldia bukatutakoan, tragedia bere bizitzan sartuko da ordea: Georges bere aspaldiko lagun eta agenteak istripu batean bere emaztea, alaba eta suhia hil berri zaizkiola jakinarazten dio. Aurrerantzean, Gilbertek bere denbora biziki maite duen bilobaren eta antzerkiaren artean banatu beharko du. Harekin lan egiten duen emakumezko antzezle gaztea liluratuta dauka, baina bere bihotza ez dago abentura baterako prest. Zuzendari amerikar batek egiten dion proposamenari ordea, Joyceren Ulisesen egokitzapen batean lan egiteari, baiezkoa emango dio. Testua laburra da, baina bere zatia ingelesez buruz ikasteko epea, berriz, motzagoa.
Giuseppe Bertolucci
Sofia antzerti-ikaslea bere irakasleetako batek esandako hitzekin kezkatuta dabil, zeinaren arabera antzeztu ahal izateko gezurra esaten jakin behar den. Beraz, bizitza errealean gezurrak esatea erabakiko du. Haatik, gezurrek egi mingots bat agerian utziko diote: bere senargaia eta bere lagunik onena maitaleak dira. Une horretatik aurrera, egia besterik ez esatea erabakiko du. Treneko begiratzaile heldu batekin amodiozko afer bat izango du eta, egi bidean segiz, gertatutakoa haren emazteari kontatzen dio. Damututa, Sofia Erromara doa casting baterako. Bertan, aktoresa batek dioenez antzeztea ez da ez gezurra, ez egia esatea, ilusio bat sortzea baizik; eta ilusio hori egi bihurtuko zaio Sofiari Gerard ezagutzen duenean, halabeharrak bere bizitzara ekarri duenzine-zuzendari frantses gazte bat.
Laurent Cantet
Itxuraz dena primeran doakio Vincenti: negozio-bidaiak, bilerak, emaztea eta hiru seme-alaba ditu. Baina egia esan, bere bizitza profesionala gezur hutsa besterik ez da. Lanetik kaleratu berri dutela bere familiari eta lagunei aitortzeko ez da gauza, eta beraz, Genevan lanpostu berri bat duela asmatzea beste erremediorik ez du izango. Bere bizimoduari eusteko, euren dirua bere esku utzi duten lagun batzuei iruzur egingo die. Vincenten betiko ametsa bere bizitza profesional itogarriari agur esatea izan da, baina bere familiari kalterik egin gabe betiere. Alabaina, egungo egoeraren tentsio geroz eta larriagoaren eraginez, hesia estutuz doa arintasun arriskutsu batez.
François Dupeyron
1914ko abuztuko lehen egunetan, Adrien, teniente gazte eta erakargarria, ikuskapen bat egitera zaldiz ateratzen da. Obus batek eztanda egiten du... Une horretatik aurrera, gerrak berarentzat beste eszenatoki bat izango du: Val de Grâceko ospitala, ofizialen logela, ispilurik gabeko leku bat, non gaixoek euren buruak hurkoaren begietan islatuta ikusiko dituzten. Bost urte parentesi artean. Bost urte hautsi ezineko adiskidetasunak egiteko. Bost urte etorkizunari begira, bizitzarako prestatzen...
Lucrecia Martel
Otsaila Argentinako iparmendebaldean. Lurra kixkaltzen duen eguzkia eta euri tropikalak. Urak lur batzuk hartzen ditu, ihizi piloaz betetako zingira bihurtuz. ?La Mandrágora? lursailean igarotzen du uda berrogeita hamar urtetik gorako Mechak, lau seme-alaba eta ilea tindatzen duen senarra dituenak. Zurrutada bat edo besterekin aise ahaztu daitezkeen gauzak dira. Baina, Taliren hitzetan, alkohola ate batetik sartu eta bestetik ateratzen da. Tali Mecharen lehengusina da eta La Ciénagan bizi da, etxaldetik hurbilen dagoen hirian. Lau seme-alaben ama, halaber, eta etxea eta ehiza maite dituen senarra duena. Bi istripuk bi familia hauek elkartuko dituzte landa giroan, non infernuaren pareko udan bizirik irauten saiatuko diren.
Michael Haneke
Erika Kohut piano-irakaslea da Vienako kontserbatorioan. Berrogei urte bete berri ditu eta bere amarekin bizi da, zeinaren eragin itogarritik ihes egiten duen zine-areto eta ikuskizun pornoetara joateko. Bere sexualitatea ?voyeurismo? bigun batean oinarritzen da eta autoebaketa masokistarako joera du. Erika eta bizitza oso bide desberdinetatik doaz. Harik eta, bere ikasleetako bati hura seduzitzea bururatzen zaion arte.
Nanni Moretti
Giovanni, Paola eta horien bi seme-alaba nerabeak, Irene zaharrenak, eta Andrea gazteenak, Italiako iparraldeko hiri txiki batean bizi den familia elkartu bat osatzen dute. Giovanni psikoanalista da. Bere apartamentuaren ondoan duen kontsultan, bere pazienteek euren neurosiak aitortzen dizkiote, irakurtzea, musika entzutea edo hirian zehar korrika egitea bezalako ohiturak dituenaren bizitza lasaiarekin kontrajartzen direnak. Igande goiz batez, paziente batek premiaz deitzen dio Giovanniri eta hau honen laguntzan abiatzen da, eta beraz, ezin du aurrez geratu bezala, Andrea semearekin korrika egitera atera. Andrea orduan bere lagunekin urpean igeri egitera joango da, baina ez da sekula itzuliko.
Jean-Pierre Jeunet
Amelie ez da gainerako neskak bezalakoa. Bere koloretako arraina estoldan barrena ihes egiten eta ama Notre-Dameko plazan hiltzen ikusi ditu eta aita, berriz, bere maitasun guztia lorategiko gnomo bati ematen. Hazi ahala, Montmartreko taberna batean zerbitzari moduan hasi zen. Amelieren bizitza oso xumea da: Senako St. Martin kanaleko uretara harriak botatzea atsegin du, jendeari so egitea eta bere irudimenaz hegan egitea. Bat-batean, hogeita bi urterekin, bere bizi-xedea aurkitu du: inor konturatu gabe besteen bizitzak konpontzea. Haatik, Nino mutil oinutsaren etorrerak asmoak aldaraziko dizkio. Amelie Ninorekin liluratuta dago, baina nahiago du honekin ezkutaketan jolastea egia aitortzea baino. Zorionez, ?kristalezko gizonak? -Ameliek lagun nahi izan duen bizilagun batek- merezi duen ordaina emango dio, neska Ninoren besoetara bultzatuz.
Ferzan Ozpetek
Antoniak eta Massimok hamar urte daramatzate ezkonduta. Erromako hiringuruko bizitegi-auzo bateko etxe polit batean zoriontsu bizi dira. Bat-batean, Massimo auto-istripuz hiltzen da. Antonia lur jota geratzen da eta ez da bere sufrimendua gainditzeko gauza izango: ez doa lanera, lagunak uzten ditu eta bere baitan ixten da. Massimok duela zazpi urte beste pertsona batekin harremanak zituela jakiten duen arte. Antonia bere itxialditik irtengo da pertsona hori aurkitzeko eta azkenik jabetuko da ez dela beste emakume bat, gizon bat baizik. Bien arteko liskarra ezinbestekoa izango da, baina baita elkarren arteko erakarpena ere: azken finean, biak gizon berberaz maiteminduta zeuden.
Danis Tanovic
Bosnia Hertzegobina - Frantzia - Eslobenia - Italia - Erresuma Batua - Belgika
98 min.
Bi soldaduen istorioa kontatzen du, Ciki eta Ninorena, bata bosniarra, bestea, serbiarra, 1993ko Bosniako gerran arerioen lerroan, ?inorren lurraldean? harrapatuta daudenak. Ciki eta Nino euren arazo konplexuari irtenbide bat aurkitzen saiatzen diren bitartean, Nazio Batuetako Kasko Urdinen sarjentu bat haiei laguntzera dator, bere nagusien aginduei muzin eginaz. Hedabideek pasadizo hutsa dena nazioarte mailako ikuskizun mediatiko bihurtuko dute. Alde ezberdinen arteko tirabira teinkatuz doa, prentsa albiste berrien zain dago lasai asko, bienbitartean, Nino eta Cikik gerraren zoramenaren erdian euren bizitzen prezioa negoziatzen saiatu beharko dute.
Wang Xiaoshuai
Guei bere jaioterritik Pekinera joan da itxaropenez beterik. Haatik, ez zaio erraza gertatuko bizikleta-mezulari gisa lana aurkitzea, irteera bakoitzeko hamar yuan irabaziz. 600 yuan aurreztea lortzen badu, hain harro darabilen zilar-koloreko ?mountain bike? preziatuaren jabe bihurtuko da. Egun batez, 600 yuanak biltzeko zorian dagoela, izututa bizikleta desagertu dela konturatuko da. Guei hirian aldenik-alde ibiliko da haren bila eta, amore ematera doanean, gazte bat bere bizikleta gainean ikusten du kalean behera. Gueik geldiarazi egiten du eta Jian izeneko bizikletaren jabe berriak azoka txiki batean erosi duela jakingo du. Gueik nahitaez behar du bizikleta, eta hau konpartitzea beste irtenbiderik ez du izango.
Todd Solondz
Bi istorio desberdinetan banatuta dagoen Storytelling pelikula institutu eta unibertsitate munduan gertatzen da. Filmeko pertsonaia gazteek hartutako ildoei jarraituz, sexua, arraza eta esplotazioa bezalako gaiak aztertzen ditu pelikulak. Lehen zatiak, Fiction izenekoak, hiru ikasle eta hauen sormenezko idazketako irakaslearen arteko harreman korapilatsuak azaltzen ditu, zeina Pulitzer saria irabazi arren, ez dago bere lanbidearekin batere gustura. Bigarren zatian, Non-Fiction, dokumentalgile batek lan bila dabilen lizentziatu berri bat konbentzitu nahi du bera eta bere familia erreportaje bateko protagonista bihur daitezen.
Joel Coen
1949an girotutako pasio, krimen eta zigor-istorio bat da. Ed Crane, Ipar Kaliforniako hiri txiki bateko ile-apaintzailea, ez dago bere bizimoduarekin konforme. Hala eta guztiz ere, bere emazte Dorisen fildetasun ezak bere bizitzaren norantza aldatzen lagunduko dion txantaje bat egiteko aukera emango dio. Nolanahi ere, Eden asmoak isilean gordetako sekretuak azaleratuko ditu, azken batean, hilketa bat ekarriko dutenak.
Clare Peploe
Italia - Erresuma Batua - Alemania
107 min.
Zaldi-gurdi batean doazela, bi emakume gizonez mozorrotzen dira. Printzesa eta Corine bere ohorezko dama dira. Printzesak bere aitak usurpatutako tronua oinordetzaz hartu du, baina tronua berak maite duen Agis printzeari dagokio legezko eskubidez. Bere asmoa Printzearen maitasuna lortzea da, berarekin ezkontzea eta tronua hari itzultzea. Jakin badaki hori lortzeko argia izan beharko duela, Agis txikitatik Printzesa gorrotatzeko hezi baitute. Jaio zenetik, Agis, Hermocrates filosofoaren eta bere arreba Leontine neskazaharraren babespean egon da. Maite duen gizona lortzeko, Printzesak lehenik filosofoa eta arreba seduzitu beharko ditu Printzesak, eta horretarako behin eta berriz nortasunez aldatu beharko du.