Isabel Coixet
Espainia - Frantzia
97 min.
Maitasunaren ahalmen ikaragarria, hilgarria, ekartzen du Isabel Coixetek pantailara, moldez eta trazaz Cosas que nunca te dije hartatik hain urrun dirudien lan honetan, kutsu erromantikoak harrapatua dena, kamera mugimendu zabalez adierazia dagoena. Ezpataz armaturik datorren amodioa gurera dakar, paisaje lanbrotsuetan abandonatzen gaituena.
VENTURA PONS
1999a ez da urte txarra izan Ponsentzat. Ziklo zabala eskaini zioten Londonen eta Amic/Amat -ek Berlingo Zinemaldian parte hartu zuen. Bizitza baten amaiera dakarkigu begietara Caricies egin zuen zuzendariak. Besteengan luzapena izan nahi duen bizitza baten istorioa. Irudi garratz eta eder baten bitartez iragarritako bizitza amaiera baten inguruko filma.
Santiago Aguilar (La Cuadrilla), Luís Guridi (La Cuadrilla)
La Cuadrilla zine taldearen hirugarren luzemetraia amorrazioz betea. Fabula/satira politika ausarta, ez du inor pakean edo salbo uzten eta urrezko aukera ematen dion Airbag en topo-estropozo egin genuen Manuel Manquiña aktore bikainari.
JOSE LUIS GARCI
Oskarretan finalista izateaz gain, El abuelo-k zinemara ekarri zituen aspaldian zinemara joateari utzi zioten ikusleak, benetako melodrama handi eta mamitsuen egarriz ziren horiek, bizitza bera baino handiagoak diren aktoreak, Fernando Fernán Gómez, Rafael Alonso, miresten zituzten horiek, zineman hitzen maiestatea eta kameraren baretasuna bilatzen duten horiek...
JUAN BAUTISTA STAGNARO
Stagnaro, El amateur honen ekoizle, gidoigile eta zuzendaria, ez da hasiberria zinema kontuetan. Mª Luisa Bemberg zuzendari famtuarekin askotan lan egin zuen gidoigile. Baita Beda Docamporekin ere. Bost filme daude bere filmografian, denetan zuzendari ibilia. El camino del sur harekin Rio de Janeiron eskuratu zuen zilarra. Casas de fuego Shangain saritu zuten.
GUSTAVO CORRADO
Gustavo Corradok oraindik ez ditu 30 urte bete. Argentinako Zine Unibertsitatean lizentziaturik, egun bertako irakaslea da. Zinema eskolak bukatu bezain pronto Unibertsitatean egin zuen Rita, la pasión 16 mmtako laburrak San Petersburgo eta Santiago de Chileko Zinemaldietan hartu zuen parte. El armario bere lehendabiziko luzemetraia dugu.
ARTURO RIPSTEIN
Mexiko - Frantzia - Espainia
120 min.
Zinemari berariegiten diote omenaldi bero beroa Arturo Ripsteinek eta Paz Alicia Garciadiegok pelikula honetan. Momentu batean, Marisa Paredesek, Espainiako alaba harroskoak, laguntza eskatzen dio herriko apaizari elkarrekin ikusi dituzten filmeen izenean. Apaizak ezingo dio laguntza uko berarekin batera hamaika film ikusi dituen horri.
ANDRES WOOD
Adapted from a novel by Chilean poet Roberto Parra Sandoval, Violeta Parra's youngest brother and one of the authors of the well-known Cuecas Choras songs. Being well acquainted with the rural world of the beginning of the century, Parra tells a devastating story of love and revenge, as sweeping as an overflowing river.
RICARDO LARRAÍN
Txile - Espainia - Frantzia
110 min.
Cannesen gustoz eta konplizitate epelaz jaso zuten etsipen baten kronika den Txilek, Espainiak eta Frantziak ekoizturiko lan hori. 15 urtetan barrena abiatzen da film engaiatu hori non argazkiak kasik existitzen ez den mundu baten testigantza ematen digun.
JAVIER FESSER
Sundancen parte hartu zuen film estraino honek, non pertsonaiek ez diruditen mundu honetakoak, ez dakite haurrak nola egiten diren eta trenetako burdinbideetara ateratzen dira aldetara begiratu gabe. Xelebrea zuri-beltzean hasten den kontakizuna, gero kolore biziz tindatuko dena. Arraroa aktore finek eta ipotx kementsuek antzezturiko film primerakoa.
MANUEL GÓMEZ PEREIRA
Espainia - Frantzia
115 min.
Pereira ventures into a new field, a film noir. It's a mystery story tinged with wild, romantic love. Sex and crime intertwine the lives of three obsessive characters, doomed from the start. Great acting. The lighting turns Madrid into a dark rainy town, as oppressive as the story itself.
IMANOL URIBE
Film hau egiterakoan, Uribek ez zion indarrean dagoen zine modari, ez honi ez beste horri, heldu. Oso saio berezi eta baitakoa egin zuen Carmelo Gómez, María Casal, Ingrid Rubio eta Asunción Balaguer antzezleen konplizitateaz. Benetakoa izan arren, gezurrezkoa izan daitekeen munduan dabilen ikerlariaren istorioak ustekabean harrapatu zituen krtikariak eta ikusleak.
XAVIER VILLAVERDE
Galizian egiten den edo egin litekeen zinemaren eredu dotorea. Xavier Villaverde zinemagintzaren hainbat mailatan ibilia, ikasia, aditua da eta bertako zinemaren alde borroka handia egin du. Jende finaren konplizitate jatorra lortu zuen oraingoan: Nancho Novo, Elena Anaya, Manuel Manquiña, Geraldine Chaplin pantailan, eta Gerardo Herrero, ekoizle afanetan.
Icíar Bollaín
A bunch of women arrive in a small village in Castille. Three of them start relationships with local men. The stories of these "flowers from another world" are told by Iciar Bollain in her second regular feature, a prize-winner at the International Critics· Week in Cannes.
ANTONIO MERCERO
Guda zelaietan egiten ez zen gerraren kronika. Francoren soldaduak Madril setiatu zuten garaiaren inguruko kontakizuna. Jende arrunta baina hondratuaren erretratua. Goya eta Pradoko Museoari eginiko omenaldia. Aktore onez gainezka den filma ( Paco Sagarzazu gurea agertzen da anarkistarena eginez), hegazkinen lehergailuen pean "chotis" bat nola dantzatu behar den lekzio barnerakoia.
FERNANDO TRUEBA
A movie within a movie, Fernando Trueba tells of the vicissitudes lived by a group of Spaniards who travel to Hitler's Berlin in the middle of the war to shoot a film in German studios. An amusing, sentimental recreation of a time, acted by an exceptional cast.
MANUEL PALACIOS
Three women travel to Santiago de Compostela: Ana, the producer of a report on fashion, has hired Mireia, a rather special photographer, and Paula, a model who finds herself caught in the midst of their quarrels. The mysterious, legendary city offers an ideal setting for the story. Acted by Marta Belaustegui, Paulina
RICARDO FRANCO, FERNANDO BAULUZ
Pelikula honek bi izen propio ditu. Bata, Ricardo Francorena, berea baita filma nahiz eta bukatu baino lehenago hil zen. Bestea, Ariadna Gilena. Berak ematen dio tonu hilkorra, doinu zauritua. El Retiroko Piztien Etxean gertatzen den eszena fantastikoa da film honetako hirugarren zutabea. Baita hondartzan izango den bukaera hori ere, amaierarik onartzen ez duena.
MARIA RIPOLL
Espainia - Frantzia - Erresuma Batua - Alemania - AEB
90 min.
Ez da nolanahikoa Maria Ripollek bere ingurura ekarri duen izarren sorta. Hona hemen film delizios eta maltzur honen errepartua, non kasik aktore guztiak estatubatuarrak diren: Douglas Henshall, Lena Headey, Penelope Cruz, Gustavo Salmerón, Elizabeth McGovern... Maria Ripollek eskarmentu handia du irudiaren munduan, telebistan zein ikuslegoak saritutako laburretan.
JOSE LUIS VALENZUELA
Publizitateak esanda, Luminarias komedia erromantikoa, pelikula berri berria, bero beroa, benetan independientea da. Zer kontatzen du? Los Angeleseko lau neska latinarren bizitza. Ederrak dira. Azkarrak dira. Maiatatzeko prest daude eta maitasunaren bila hasten dira Sleeping Giant Productionesek aurkeztutako lan borrokalari eta engaiatu honetan.
NICOLAS SAAD, MARIANO DE ROSA, SALVADOR ROSELLI, RODRIGO MORENO
Gaur egungo Buenos Aires dugu Saad, De Rosa, Roselli, eta Moreno zinegile gazteen aitzakia, zio, helburu, begiko. Buenos Aireseko Zine Unibertsitateko ikasleak izanik, bertako ikaskide askoren laguntza estimagarria jaso dute argazkian zein ekoizpen lanetan. Bigarren aldiz bihurtzen da Unibertsitatea ekoizle. Lehendabizikoan, Moebius handia kaleratu zuten.
Dolores Payás
Alejandriako Zinemaldian irabazi zuen Dolors Payasen lanak merezi zuen saria. Alejandriako ikusleak eta epaileak lehenak izan ziren Elvira Minguezen lana goraipatzen. Dolorsek pantailara dakar bizi bizirik, borboka, kexu, borrokan dagoen emakumea. Alboan, alde, aurka, tira, dituen beste gizakiak bizitza, mundu, belaunaldi honetako, hartako, horretako eredu garbiak dira.
MANSUR MADAVI
Begiak itxita, gizon batek pantailara dakartza haurtzaroko oroitzapenak Azerbaijanen jaiotako Mansur Madavi zuzendariaren luzemetraia honetan. Madavi Austrian bizi da duela 40 urte eta bertan hamaika laburrmetraia, dokumental eta zinema lan industrialak burutu ditu. Bost luzemetraiaren egile, 9 urtez ez du zinemarik egin. Indarberriturik dator Zinemaldira.
ALEX DE LA IGLESIA
Azken boladan, zinema espainiarraren estrenoak, instant mundialak, disdiratsuak, espezial-espezialak dira. Alex de la Iglesiak eta bere koadrilak Muertos de risa plazara ekarri zutelarik, mundua une batez, gune batez, geratu zela eman zuen. Jende guztia filma ematen zuten zinematokietan bildu zen ostiral batean eta takila marka guztiak hautsi.
SEBASTIAN CORDERO
contemplado a través de los ojos de un joven que pierde la inocencia y destruye en el camino lo que más quiere.
MARTIN REJTMAN
Martin Rejtman zinegilea izateaz gain (bere lehendabiziko luzea, Rapado, Rotterdamen, Locarnon, eta beste zinemaldi garrantzitsutan aukeratu zuten) , ospe handiko idazlea dugu. "Velcro y yo" kontakizun-bilduma Lengua de Trapo argitaletxeak kaleratu du gurean eta "Treinta y Cuatro Historias-Un libro sobre Kuitca" Valenciako IVAM Arte Institutuak atera zuen plazara.
BENITO ZAMBRANO
Espainia - Canada
98 min.
1999an Espainiako Zinemak munduratu zuen lehendabiziko harribitxi ustekabekoa. Berlingo Zinemaldian, otsailean, atera zen plazara eta bertako ikuslegoak txaloz eta ohorez estali zuen bizitza bezain gazigozoa den ipuin hau, bakardadeak, barrukoa, aspaldikoa, kanpokoa, egungoak estu eta ezti besarkatzen dituen kontakizuna, Hegoaldearen samina dakarrena.
GONZALO JUSTINIANO
Txiletik dator herioak besarkatzen duen istorio hori. Bertan, gizon batek bere oreka osoa somatzen du hautsia emakume eder baten aurrean. Heriotzaren kontrako amodiozko ipuina non gure segurantza osoa hankaz gora jartzen den.