BERTRAND TAVERNIER
Frantzia - Italia
14 min.
Film laburra
Georges de Beauregardek eman zion Tavernier zinezale amorratuari bere lehendabiziko aukera eta eskarmentua kamera atzean. Nouvelle Vaguen ibiliak ziren Godard, Chabrol, Rivette, Rohmerren lanen ekoizlea, Georgek prentsa buru hartu zuen Bertrand eta gero, beste gazteekin batera, Les baisers izenburuko luzemetraian parte hartzeko gonbitea luzatu zion.
BERTRAND TAVERNIER
Kritikak ez zuen ondoegi hartu Tavernierren estraineko luzea, baina segituan lortu zuen Louis Delluc sari preziatua eta segituan jaso zuen ikuslegoaren onespena. Kreditu tituluetan badirudi akziozko lan bat dela, baina aurki somatuko dugu bestelako erritmoa, bestelako izaera duela gizaki baten barruko bidaian sar gaitezen aukera eskaintzen digun film honek.
BERTRAND TAVERNIER
Louis XV.ak 9 urte zitueneko pasadizo, mixeri, mentura eta kalenturak azaltzen dizkigu Tavernierrek bere bigarren saioan. Izugarri landu izan zituen pertsonaiak Bertrandek bertan. Denak dira benetakoak, hunkigarriak, gizaki berdaderoak. Dumasekin berarekin konparatu zuten hainbat eta hainbat kritikarik Tavernierren abilezia Historia azaltzeko.
BERTRAND TAVERNIER
Hemengo gertakizuna XIX. mendeko egunkarietako hizki handietan agertu zen. Maitasunak jota den hiltzaile basak amodiozko gutunak idazten dizkio hiltzen saiatu den bere maiteari, Tavernierrek potere guztien, gehiegikeria ororen kontra egiten duen bitartean. Era probokatzaile batez, zera esaten digu: "Munstroak ez dira beti egiten dituzten sarraskien kulpante bakarrak".
BERTRAND TAVERNIER
Komediaren bidea hartzen du Tavernierrek duela bi hamarkadako Parisen inguruko eta une hartako paristarren gaineko erretratu fin eta burlatia egiteko. Film honetan, emakume bi dira pertsonaiarik garrantzitsuenak. Beraiek eta gidoi bat bakardadean idatzi nahi duen zuzendari aberats eta ospe handikoa. Aurreko lubakian, eskuindar horiek, burokrata horiek, etxe jabe horiek...
BERTRAND TAVERNIER
Frantzia - Mendebaldeko Alemania
128 min.
Pantaila luzea (Panavision) eta kamera mugimendu zabal zabalak darabilzki oraingoan Tavernierrek. Berak esanda, efektu bereziak izango ez zituen zientzia fikziozko filma egin nahi zuen, pertsonaiengan pega-pega eginda izango zen lana. Horrez gain, zinemaren beraren metafora ikaragarria sortu zuen Bertrandek eta zinegile guztien eginkizunaz itaun zuen gogor.
BERTRAND TAVERNIER
Bere lanean konfidantza handia ez zuten ekoizleen kontra jo ta ke ibiltzeaz nekaturik, etsiturik, Tavernier bere hirira, Lyon, aldera abiatzen da lur jota dagoen irakasle baten sufrikarioa kontatzeko asmoz. Zinema liburuek esanda, Bertrandek eskolak filmatzeko dauden betiko manerak gainditu zituen. Oraingoan, ikasleak eta maisua maila berean daude kamera aurrean.
BERTRAND TAVERNIER
Jim Thompsonek idatzi zuen Zinemaldian estrenatu zen film honetarako oinarria den nobela. Thompsonen izkribuak denetan beltzenak, burlatienak, basatienak dira. Berea da ere Stephen Frearsen Los timadoreseko inspirazio iturria izan zen kontakizuna. "Infernuzko dantza ikaragarria" deitu zioten Coup de torchon honi eta Tavernier, Hustonekin konparatu zuten.
BERTRAND TAVERNIER
Surrealismoaren gaineko hausnarketa luze honetan, Tavernierrek hasiera-hasieratik bila ibili zen gidoigilearen laguntza estimagarria izan zuen. Beste belaunaldi batekoa zen Jean Aurenchek idatzi zuen, Pierre Bostenekin batera, L' Horloger de Saint-Paul eta beste bi filmatan hartu zuen parte, dokumental honetaz gain.
BERTRAND TAVERNIER, ROBERT PARRISH
"Mississippi Blues kantua da, bere sustraiei, bere historiari, bere iraganari gogor heltzen dion lur batean barna egindako ibilaldia", zioen Tavernierrek Cannesen zabaldu zen prentsarako bilduman. "Robert Parrish eta biok Hegoalde sakoneko musika berdaderoa entzutera joan ginen. Jaio zen lekuetara abiatu ginen...".
BERTRAND TAVERNIER, ROBERT PARRISH
Robert Parrish zuzendariaren esanetan, zineman ez da Estatu Batuetako Hegoaldea Renoirren The Southerner filmak baino hobeki azaltzen duen zeluloide puskarik. Askoren esanetan, Renoir eta gero, Tavernier izan zen, alegiazko lur berdadero hori hobekien ulertu zuen europarra. Froga gisa, Mississippi Blues eta gero telebistarako dokumento hau.
BERTRAND TAVERNIER
Frantzia
17 min.
Film laburra
Telebistarako lanak onartu eta gero, Tavernier, irudiaren langilea, zinema industrialaren tripetan sartu zen eta errobotak sortzen zituen lantegi baterako labur hau filmatu zuen.
BERTRAND TAVERNIER
Airoso, sotil, mugitzen da kamera pelikula honetan, Tavernierrek ez baitzituen ondo, dotoreegi, tajututako planoak nahi. Un dimanche à la campagne denbora eta herioari buruzko filma dugu. Aitaren eta alabaren arteko hartu-emanen gainean gogoeta konplize egiten duen lana ere bada, eta baita ere besteen mina, ondoeza, ederki ulertzen duen baten begirada epela.
BERTRAND TAVERNIER
Hona hemen jazzari eta adiskidetasunari omenaldia egiten dion film honetan parte, esku hartu zuten musika eta zinemaren izar handien zerrenda amaiezina: Alexander Trauner maisu dekoratzailea, Irwin Winkler ekoizle ausarta, Martin Scorsese, Dexter Gordon, Lonette MacKee, Herbie Hancock, John Berry, Chet Baker jazzmen eta jazzwomen....
BERTRAND TAVERNIER
Frantzia - Italia
131 min.
Hona hemen Bèatriceren eta aitaren arteko azken topaketaren dialogoak Bèatricek kondairazko labana eskuan duelarik: Cortemart: "Zure zain nengoen". Bèatrice: "Jainko nerea, gorroto zaitut". Cortemart: "Nora joango zara?" Bèatrice: "Jerusalen aldera " Cortemart: "Inoiz maite izan al nauzu?" Bèatrice: "Inoiz ez". Cortemart: "Sar ezazu bihotzean"...
BERTRAND TAVERNIER
Tavernierrek John Ford bera omentzen du film honetan plano zabal eta luzetan. Tavernierrek Robert Altman ekartzen digu sarri gogora pelikula honetako hainbat une eta gunetan, 20 lagun baino gehiago agertzen baitira plano bakar batean. Tavernierrek orbainak sendatu behar direla dio. Orbainak sendatu, bizirik dirautenak zaindu, laztandu, arimak berpiztu...
BERTRAND TAVERNIER
Colo O'Haganek, Tavernierren alabak, sinatzen du film malenkoniatsu honen gidoia. Colok hainbat aldiz lan egin du aitarekin, Une semaine de vacances, Un dimanche à la campagne, Autour de minuit eta La passion Bèatrice pelikuletan, hain zuzen ere. Bertranden eta Coloren sekretu eta barneko sentimendu ugari agerian daude Daddy nostalgie delizios honetan.
BERTRAND TAVERNIER
Tavernierrek esanda, Argeliako gerra bukatu eta 30 urte geroago, gudu horrek zer nolako eragina izan zuen jendearen oroimenean jakin eta azaldu nahi zuen. Testigantza ematen duten horiek guztiek hitz egiteko beharra sentitu zuten urtetan zehar. Lan bortitz honek aukera eman zien. Pelikula honetan, hitza zinemaren tresna, zinemaren zio eta giltzarri bihurtzen da.
BERTRAND TAVERNIER
Tavernieren ustetan, film honek ez du ezer mankomunean French Connection harekin eta bai La guerre sans nom pelikularekin. "Hemen ez da Fernado Reyen segizioan den Gene Hackman. Protagonistak ez ditu droga tratalari handiak harrapatuko, gamelu txikiak baizik. Amaierarik gabeko infernuan gaude, Argelian borrokatu zuten horiek ere ez zuten bukaerarik ikusten".
BERTRAND TAVERNIER
Tavernierrek Riccardo Freda, beldurrezko eta fantasiazko zinezaleek gur egiten dioten egilea, bultzatzaile, lagun eta aholkulari izan zuen beti. Freda gabe, La passion Bèatrice lanean dauden hainbat plano, momentu eta kamera-mugimendu ez lirateke existituko. Hala ere, kasu honetan, opari pozoindua eskaini zion Tavernierri Riccardok. Dena dela, Bertrandek ederki zekien zer kontatu behar zuen: mosketeroak lur jota daude honez gero.
BERTRAND TAVERNIER
Oraingoan Tavernierrek Zanuck ekoizle handiak aspaldian emandako aholkuari eutsi zion: "Bila itzazue zuen gaiak egunkarietako lehendabiziko orrian, har itzazue krimen gertakizunak, erakutsi beren barrenetan datzan gizakion izaera, gizartearen arima. Eta horren guztiaren gainetik, zoazte agudo, azaldu ezazue istorioa ziztu batean, presaka, pertsonaia horiek bizi diren bezala".
BERTRAND TAVERNIER
Tavernierren hitzetan, Conan kapitainaren odiseak gerrak hiltzaileak nola sortzen dituen erakusten du. Gudak inor harrapatzen badu, pozoinaz beteko dizkio arima eta gorputza. Pelikularen eszenarik hunkigarrienetarikoa, harrigarrienetarikoa, Conan kapitainak beldurra zer den Erlane mutikoa epaituko duten horiei erakusten dienekoa da. Jean Renoirrekin gertatu zen legez, Frantziako eskuindarrek muzin eta burla egin zioten Capitaine Conan honi.
BERTRAND TAVERNIER, NILS TAVERNIER
Bizi duen munduarekiko gizon eta sortzaile engaiatua da Tavernier. Gerrari ez lioke inoiz ameto emango. Ezta ustez mundu hobe batera salto egin duten horien kontra egindako aldrebeskeriei ere. Mila salaketa agiri sinatu du Tavernierrek. Baita kamera arma eta lekuko erabili ere. Oraingoan, konplize ezin hobea du argazkian zein gidoian, Nils Tavernier semea.
BERTRAND TAVERNIER
Frantzia
4 min.
Film laburra
BERTRAND TAVERNIER
BERTRAND TAVERNIER
Berlingo Zinemaldia astindu eta harrotu zuen filma. Askoren lasaitasuna hankaz gora jarri zuena. Arerioak bazituen ere, gehiengoak urrea eskatu zuen Zinemaldiak estrenatuko duen lan honentzako. Ez zuen urrea eskuratu, baina pantaila guztietako bazterrak nahastu zituen bizitzaren isla garratza den lan honek. Hemen heroirik ez da. Daniel Lefebvre irakasleak ere baditu bere debilidadeak, bere beldurrak, bere sekretu aipaezinak...