Jaime Chávarri
Espainia
30 min.
Film laburra
(…) Artistak ezingo du inoiz malenkonia baztertu. Utopia, agian, sexua eta gero, denik eta gauzarik malenkoniatsuena. Bai malenkonia sexuala baita malenkonia utopikoa ere, ezinbestekoak dira artista baten lanerako. Orain artista kontzentratu agingo da: papera, lapitza eta gitarrra ditu lanabez. Hitz baten bila, ajetibo baten atzetik doala, aurrez aurre denborarekin egingo du topo. Behin artistak heldutasuna lortu duenean, bakoitzaren izakerak baino gehiago bakoitzak bere baitan duen bizi-kemenak osatuko du lana. Jakinduriak denboraren aurka daraman betiko erronkara iristen gara hartara. Baina gauza gehiegi jakiteak ere badu arriskurik. Jakin nahi ez diren gauzak ereiteko txoko bat gordetzen behar-beharrezkoa da, utopia ezinezko egiten duten honek laboratzeko, alegia,. Aitzitik, txoko horretatik sortzen da gris kolorea, eta grisak argitzalen kolore-paleta mugagabea dauka bere baitan, malenkonia, jakinduria eta utopia apur baten laguntzaz. (…) Gure artistaren lanak, alabaina, ezohiko lotsagabekeria agertzen du. Badaki agortu ezinezko gauza misteriotsuak badirela hor nonbait. Artista kontraesanean eroriko da. Horrek ez dio axola, Nietzschek zioenaren arabera, izar iragankor bat erditzeko nahitaezko kaoesan murgilduta badago.Jaime Chávarri
Pilar Miró
Espainia
30 min.
Film laburra
El cobarde, bere bigarren singlearen aurkezpenean ezagutu nuen, bereziki maite dudan kantua berau, Víctor bezalaxe, bereziki maiten dudan persona hau ere. (…) Ia hogeita hamar urte gazteaggoak ginen, baina ez dut uste gehiegi aldatu garenik. Diktadurako azken urteak elkarrekin bizitu genituen, manifestapenak, grebak, errepresaliak eta zerrenda beltzak, zenbaitetan, oso beltzak zirenak. (…) 1977an TVErako programa berezi bat filmatu genuen, Anarekin, nik manifestu politikoa bihurtu nuena. Oviedotik Adolfo Suárezek PC legeztatu baino laupabost egin lehenago itzuli ginen. Hilabete asko igaro ziren programa emititu zen arte. Hogei urte geroago, jarraipena eman nahi izan diego, Víctorren eta herri honen bizitzan zeharreko ibilaldian abiatuz. Marcelino Camacho, Dolores Ibárruri, Manuel Llaneza, Horacio Fernández Inguanzo oroimenera ekarri… gaur egun eraiki dugun ispiluan Begira gaitezen. Vitorín: hogei urte barru elkar ikusiko dugu.Pilar Miró
Dana Ranga
Europako lehengo herrialde sozialistak ardatz dituen dokumentala, bereziki bertan burututako eta munduan ezezagunak diren film musikalei buruzkoa. Nekazariak kantuz, marinelak dantzan, etzekoandre alaial, langileak oporrtean eta ezinbesteko traktore-gidariak agertzen dira bertan. Bigarren zatian, albistegiak eta riagarkiak erakusten dira, baita Altzairuzko Oihalaren bestealdean zeuden herrialdeetako arduradun politico eta masa-idoloen agerraldiak ere. Dokumentalak errealismo sozialista komedia musikalaren bidez erretrata ote zitekeen galderari erantzun nahi dio, genero kapitalista huts batez baliatuta gainera.
José Luis García Sánchez
Espainia
30 min.
Film laburra
Argazkilari ibiltari baten lan-eguna, kasu honetan gainera, gitarradun poeta denarena; Erregistro Zibilean Joaquín Martínez Sabina izenduna eta orain urte mordoska Ubedan (Andaluzia) jaioa. Aldika Madrilen bizi ohi da; Madrilgo hirigunean. Pelikulan kontatzen denez, isileko ehiztariak gauaren ilunean lortzen ditu bere ehizakiak (irudiak) ehiza urratuz, pazientzia amaigabez eta bizi-baliabideen bidez, animaliek gizakia dela ohar ez daitezen. Begiak bizia behar du izan edertasunaren basapiztia iheskorregia baita, eta tiroa bat-batean bota behar zaio. (…) Eguna aritzean, bere gordelekuan, gauez aurkitutako hilotzak disekatzen (kantua egiten) ditu argazkilariak. Jaiotzez andaluziarra izanagatik, artisautzarako joera du; bere literatur barrunbeak egingo du gainerakoa. Gure kantautoretako argalenak –eta onenak baita ere, zer arraio!- kamera aurrean paseatu, pentsatu, begiratuz, gogoeta egin eta lan egiten du ordu erdiz.José Luis García Sánchez
Mike Figgis
Flamenko-dantzariei buruzko saiakuntza-dokumental honek emakume dantzarien emozioa eta energia harrapatu eta dantza beraren zailtasun fisikoak xeheka aztertu nahi izan ditu. Filmaketa-taldeak Madrilen jardun zuen elkarrekin sekula lane gin gabeko artista konpainia txiki batekin etaemanaldia prestatzeko sei egun berterik ez zituzten izan. Figgisek teknika eta maila desberdineko zortzi dntzari aukeratu zituen, eta ondorioz ezinbesteko tirabirak sortu ziren. Britaniar zuzendariak flamenkoaren mugak zenbateraino behartu zitezkeen azteru nahi zuen eta artistak beraien ideiekin saiakuntzak egin zitzaten adoretu zituen.
Kelley Sane
Rita Page, Las Vegasko dantzari bat eta Franchesca bere alaba, talent artistikorik gabea, Broadwayen gailendu nahian dabiltza. Franchesca komedia musical baterako ordezko izendaru izanak denak harritzen ditu, antzezpen-prba oso gaizki egin baitzuen; orduan, emakume sadiko eta bihotzgabea den Veronica ekoizleak ikuskizuna dirua kobratzekoasmatutako iruzur bat besterik ez dela ohartuko dira. Melba beren adiskidearen laguntzat, ama-alabak Veronicaren asmoen aurka ekiten dute eta Franchesca musikaleko izar bihurtzen saiatuko dira. Estreinaldi gauean beren usteak zeinen alferrikako diren ohartzen dira, Franchescak, bere mugez jabeturik, ez baitu eszenategira agertu nahi, eta hartara, Ritak alabaren ordez atera beharko du.
Imanol Uribe
Espainia
30 min.
Film laburra
Mikel Laboa bera eta bere lanaren esanahia ordu erdiko pelikulan laburbiltzea ia ezinezko eginkizuna da, jeinu bat botilan sartzearen pare, nik behintzat sumo hori izan nuen. Eta ziur naiz baita ere, behin pelikula egin ondore, botila horren barruan lurrina destilatzea lortu dugula, bizitasun handiko usain gozoa. Honako aventura ezinezkoa zitekeen Mikel Laboa eta bere ingurukoek proiektu honekiko erakutsi zuten gogo eta iluiorik ezena, eta hura gauzatzeaz arduratu zen lantalde aparta gabe; nabarmen dira Xabier Aguirresarobek soiltasunaren alde eginiko apustu kategorikoa eta gu guztion ispilu ezan den Bernardo Atxagaren hitz samur eta zehatzak.Imanol Uribe
Arturo Ripstein
Espainia
30 min.
Film laburra
Laburmetraiak neurritasunez egin izan ditut. Ez da filme luzeak egitea baino lan errazagoa. Ezta interez gutxiagokoa. Durrunboldearen aldean, nahiago izan nuen barne-isiltasuna. Inguratzen gaituzten irudien zalapartaren aldean, gelditasun sekretua hautatu nuen. Laburmetraiaren subjektua zorionekoa zela zumatu nuen. Honek gezurretan barrera nabigatzera ahalbidetzen ninduen. Zer sinesgarriagorik apaindutako gezurra baino. Prisma batean bilakatzen da. Anizkuna egiten. Egi bilakatzen. Hori izan zen nire eginahala. Historiaren eta mitologiaren artean aukeratzekotan, mitologian sinesten dut.Arturo Ripstein
Ventura Pons
Espainia
30 min.
Film laburra
María del Mar Bonetek Bartzelonako etxean bere akuarela-koadernoa gainetik begiratzen du eta orrialdeak pasa ahala, bere lurreko kolore, itxura eta bazter kuttunenak iradokitzen zaizkigu. apurka-apurka, koadernoa bere oroimenetko barne-bidaian oroimen kolektiboan barneratzen da. Itsasoak, lurraren koloreak, bertako argiak Mallorcaren eta María del Mar Boneten funtsezko izakeraren testigantza aparta balikatzen dute bidaia: "Mediterraneoko berezkotasunarena". Hasiera sakratu batetik abiatuz (Cant de la Sibla) Irletako kultur legatua gainbegiratzen da Cançons de Traball izenekoen bidez, María del Mar Bonetek herri pagano batez bukatzeko (Jota marinera). Ventura Pons
Fernando Trueba
Espainia
30 min.
Film laburra
New Yorken finkatutako Michel Camilo dominikar pianojolea karreran zeharreko ibilbidea. Zenbait musikagai jotzen ikusteaz gainera, bakarlari gisa, seikotean, big band edota orchestra sinfoniko baten laguntzaz, jazz latinoaren gora-beheren erakustaldi historiko argigarria gauzatzen du Michel Camilok, fusioaren lehen jardunaldietatik hasi eta gaur egun arte. On Fire eta Caribe kanten bertsio argitara gabeak barne ditu, baita Two Much filmeko amodiozko gaiaren inprobisazio ederra ere; berau baita, ezan ere, apaitu filmeko soinu-bandaren egilea.Fernando Trueba
Rigoberto López
Historia eta ikuskizuna nahasten dituen dokumentala da, son kubatarren hastapenatik abiatuz, gaurregun New York, san Juan Habana eta Caracasen egiten den salsa musikaraino garamatzana. Film honek mundo zabaleko jendea dantzarazi duenmusika-mota honen aspaldiko gora-beherak biltzen ditu bere protagonisten ahotsetan. Narratzaile lanetan Isaac delgado salsajolearen partaidetza berezia. Cachao, tito Puente, Oscar D’León, el Gran Combo de Puerto Rico, Celia Cruz, Chucho Valdés, Juan Formell, Eddie Palmieri eta Johnny Pachecoren testigantzak barne.