"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
New Yorken finkatutako Michel Camilo dominikar pianojolea karreran zeharreko ibilbidea. Zenbait musikagai jotzen ikusteaz gainera, bakarlari gisa, seikotean, big band edota orchestra sinfoniko baten laguntzaz, jazz latinoaren gora-beheren erakustaldi historiko argigarria gauzatzen du Michel Camilok, fusioaren lehen jardunaldietatik hasi eta gaur egun arte. On Fire eta Caribe kanten bertsio argitara gabeak barne ditu, baita Two Much filmeko amodiozko gaiaren inprobisazio ederra ere; berau baita, ezan ere, apaitu filmeko soinu-bandaren egilea.
Fernando Trueba