"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Rita Page, Las Vegasko dantzari bat eta Franchesca bere alaba, talent artistikorik gabea, Broadwayen gailendu nahian dabiltza. Franchesca komedia musical baterako ordezko izendaru izanak denak harritzen ditu, antzezpen-prba oso gaizki egin baitzuen; orduan, emakume sadiko eta bihotzgabea den Veronica ekoizleak ikuskizuna dirua kobratzekoasmatutako iruzur bat besterik ez dela ohartuko dira. Melba beren adiskidearen laguntzat, ama-alabak Veronicaren asmoen aurka ekiten dute eta Franchesca musikaleko izar bihurtzen saiatuko dira. Estreinaldi gauean beren usteak zeinen alferrikako diren ohartzen dira, Franchescak, bere mugez jabeturik, ez baitu eszenategira agertu nahi, eta hartara, Ritak alabaren ordez atera beharko du.