"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mikel Laboa bera eta bere lanaren esanahia ordu erdiko pelikulan laburbiltzea ia ezinezko eginkizuna da, jeinu bat botilan sartzearen pare, nik behintzat sumo hori izan nuen. Eta ziur naiz baita ere, behin pelikula egin ondore, botila horren barruan lurrina destilatzea lortu dugula, bizitasun handiko usain gozoa. Honako aventura ezinezkoa zitekeen Mikel Laboa eta bere ingurukoek proiektu honekiko erakutsi zuten gogo eta iluiorik ezena, eta hura gauzatzeaz arduratu zen lantalde aparta gabe; nabarmen dira Xabier Aguirresarobek soiltasunaren alde eginiko apustu kategorikoa eta gu guztion ispilu ezan den Bernardo Atxagaren hitz samur eta zehatzak.
Imanol Uribe