"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Flamenko-dantzariei buruzko saiakuntza-dokumental honek emakume dantzarien emozioa eta energia harrapatu eta dantza beraren zailtasun fisikoak xeheka aztertu nahi izan ditu. Filmaketa-taldeak Madrilen jardun zuen elkarrekin sekula lane gin gabeko artista konpainia txiki batekin etaemanaldia prestatzeko sei egun berterik ez zituzten izan. Figgisek teknika eta maila desberdineko zortzi dntzari aukeratu zituen, eta ondorioz ezinbesteko tirabirak sortu ziren. Britaniar zuzendariak flamenkoaren mugak zenbateraino behartu zitezkeen azteru nahi zuen eta artistak beraien ideiekin saiakuntzak egin zitzaten adoretu zituen.