"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(…) Artistak ezingo du inoiz malenkonia baztertu. Utopia, agian, sexua eta gero, denik eta gauzarik malenkoniatsuena. Bai malenkonia sexuala baita malenkonia utopikoa ere, ezinbestekoak dira artista baten lanerako. Orain artista kontzentratu agingo da: papera, lapitza eta gitarrra ditu lanabez. Hitz baten bila, ajetibo baten atzetik doala, aurrez aurre denborarekin egingo du topo. Behin artistak heldutasuna lortu duenean, bakoitzaren izakerak baino gehiago bakoitzak bere baitan duen bizi-kemenak osatuko du lana. Jakinduriak denboraren aurka daraman betiko erronkara iristen gara hartara. Baina gauza gehiegi jakiteak ere badu arriskurik. Jakin nahi ez diren gauzak ereiteko txoko bat gordetzen behar-beharrezkoa da, utopia ezinezko egiten duten honek laboratzeko, alegia,. Aitzitik, txoko horretatik sortzen da gris kolorea, eta grisak argitzalen kolore-paleta mugagabea dauka bere baitan, malenkonia, jakinduria eta utopia apur baten laguntzaz. (…) Gure artistaren lanak, alabaina, ezohiko lotsagabekeria agertzen du. Badaki agortu ezinezko gauza misteriotsuak badirela hor nonbait. Artista kontraesanean eroriko da. Horrek ez dio axola, Nietzschek zioenaren arabera, izar iragankor bat erditzeko nahitaezko kaoesan murgilduta badago.
Jaime Chávarri