"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Argazkilari ibiltari baten lan-eguna, kasu honetan gainera, gitarradun poeta denarena; Erregistro Zibilean Joaquín Martínez Sabina izenduna eta orain urte mordoska Ubedan (Andaluzia) jaioa. Aldika Madrilen bizi ohi da; Madrilgo hirigunean. Pelikulan kontatzen denez, isileko ehiztariak gauaren ilunean lortzen ditu bere ehizakiak (irudiak) ehiza urratuz, pazientzia amaigabez eta bizi-baliabideen bidez, animaliek gizakia dela ohar ez daitezen. Begiak bizia behar du izan edertasunaren basapiztia iheskorregia baita, eta tiroa bat-batean bota behar zaio. (…) Eguna aritzean, bere gordelekuan, gauez aurkitutako hilotzak disekatzen (kantua egiten) ditu argazkilariak. Jaiotzez andaluziarra izanagatik, artisautzarako joera du; bere literatur barrunbeak egingo du gainerakoa. Gure kantautoretako argalenak –eta onenak baita ere, zer arraio!- kamera aurrean paseatu, pentsatu, begiratuz, gogoeta egin eta lan egiten du ordu erdiz.
José Luis García Sánchez