72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Aaron Sorkin
Francisco Ramos
Ted Hope
Marc Orts

Moderatzailea: Elisabet Cabeza (Screen International)

Aaron Sorkin (New York, AEB. 1961) gidoilari, ekoizle, antzerkigile eta aktore estatubatuarra da. Sorkinek berak sortutako izen bereko antzezlanean oinarrituriko A Few Good Men (1992) filmarekin debutatu zuen zineman, eta lan horretan jada ikusten ziren Sorkinen lanak etorkizunean izango zituen ezaugarrietako batzuk: botere-mekanismoetan ardaztutako amarruak, erakundeen barneko tirabirak, eta harreman pertsonalak lan-presio handiko inguruneetan. Hori guztia, halaber, pertsonaien arteko elkarrizketak bizkor eta adimentsuak direla.

Harrez geroztik, Sorkinek nola zinemarako hala telebistarako egin du lan, eta obra arrakastatsu ugariren atzean dago: The Social Network (2010) filma, Facebook sare sozialaren sorrerari buruzkoa, David Fincherrek zuzendua, eta Gidoi Egokitu Onenaren Oscarra lortu zuena; Moneyball (Bennett Miller, 2012); Steve Jobs (Danny Boyle, 2015), egileari gidoi onenaren bigarren Golden Globe saria eman ziona; The West Wing (1999-2006) fikziozko telesail politiko arrakastatsua; eta Sports Night (1998-2000) eta The Newsroom (2012-2014) telesailak, kazetaritzaren munduan zentratuak.

Sorkinek Donostia Zinemaldian emango duen masterclassa eta bere azken filmak Netflixen izango duen estreinaldia aldi berean gertatuko dira; izan ere, The Trial of the Chicago 7, Sorkinek berak idatzi eta zuzendutako filma, 2020ko urrian estreinatuko da. Hasiera batean baketsua izan behar zuen protesta bat 1968ko konbentzio nazional demokratan, poliziaren eta Guardia Nazionalaren arteko borrokaldi bihurtu zen. Protestaren antolatzaileei. -Abbie Hoffman, Jerry Rubin, Tom Hayden eta Bobby Seale barne hartuta. matxinada pizteko konspirazioa leporatu zieten, eta geroago egin zitzaien epaiketa historiako ezagun eta tamalgarrienetako bat izan zen.

 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: