"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
WIP Europan hautatutako filmek WIP Europa Industria Saria jasotzeko aukera izango dute. Best Digital, BTeam Pictures, Deluxe Content Services Spain, Dolby Labs., Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez eta gaztelaniaz azpititulaturiko DCP kopia egin arte- eta filmaren banaketa Espainian.
WIP Europa saria emango da ere. WIP Europa Industria Sariaren film irabazlearen produktore gehiengodunarentzako 10.000 euroko saria da.
Ekimen hau honako hauen lankidetzari esker da posible: Best Digital, BTeam Pictures, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido.