"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Culinary Zinema Basque Culinary Centerrekin batera antolatzen den sail bat da, eta zinemaren eta gastronomiaren gaineko informazioa trukatzeko sortu zen, baita hezkuntzan, zientzian eta nekazaritzan elikadurarekin lotutako zenbait jarduera egiteko ere.
Hautatutako film guztiak Culinary Zinema Film Onenaren Saria irabazteko hautagaiak dira. Sari horrek 10.000 euroko diru-hornidura izango du.