"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Espainiako Lankidetzaren Saria, honako hiru alderdiei ekarpen handiena egiten dien Iberoamerikako (espainiarrak eta portugaldarrak barne) filmaren ekoizleari emango zaio: giza garapena, pobreziaren desagerraraztea eta giza eskubide guztien bermea.
Sail Ofizialean, zein Zuzendari Berriak eta Horizontes Latinos sailetan parte hartzen duten Iberoamerikako film guztiak izango dira sarirako hautagai, eta irabazlea hiru pertsonak osaturiko epaimahai espezifiko batek erabakiko du. Sari hau 10.000 Euroz hornituta dago.
Donostia Zinemaldia eta Nazioarteko Garakuntza Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) arteko hitzarmen honek dituen helburuak ondorengoak dira: bi alderdiek, Iberoamerikako ikus-entzunezkoen industriarekin batera hartutako lankidetza konpromisoa indartzea talentu berriak bultzatzeko, zinematografiako proiektuen ekoizpena dinamizatzea eta filmen merkaturatzea eta nazioartekotzea indartzea.