"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
SIDERAL Sariaren helburua Ikusmira Berriak programan hautatutako proiektuetako bat amaitzen laguntzea da eta 10.000 euroko saria emango du, nazioarteko banaketarako gutxieneko berme gisa.
Casa Wabi-Escine Saria bost asteko egonaldi artistiko batean datza, Mexikoko Puerto Escondido hirian kokatutako Casa Wabi egoitzan; Ikusmira Berriak ekimenean edo Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatutako zuzendari baten lehen edo bigarren film luze baten garapenean oinarrituta dago egonaldi hori.