Perlak saileko filmak ikusleen saria jasotzeko lehiatuko dira. Donostia Hiria Publikoaren Saria saileko film bakoitzaren lehendabiziko emanaldi publikoan diren ikusleek emango dute.
Donostia Hiria Publikoaren Sariak bi sari biltzen ditu: Film Onenaren saria, 50.000 euroz hornitutakoa; eta Europako Film Onenaren saria, 20.000 euroz hornitutakoa.
Donostia Hiria Publikoaren Saria filmaren Espainiako banatzaileari emango zaio.
Perlak: Espainian argitaratu gabeko urteko film luze nabarmenen aukeraketa. Sail honetako filmek kritikaren txaloak nahiz sariak jaso dituzte nazioarteko beste zinemaldi batzuetan.