"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
IKUSMIRA BERRIAK ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren elkarlanaren ondorioa da. 2018tik kide berriarekin: Elías Querejeta Zine Eskola.
IKUSMIRA BERRIAK programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, bere programa bi ardatz hauen inguruan eratuta: PRESTAKUNTZA, GARAPERNA ETA EGONALDI PROGRAMA
Ikusmira Berriak ekimenak proiektuak garatzea helburu duen erresidentzia programa hartzen du bere gain, baita berrikuntzan oinarritzen diren ikusentzunezkoak garatzeko diru laguntza-plana ere.
Erresidentziak sorkuntzarako espazioa, testuingurua eta denbora eskaintzea du xede. Partehartzaileek euren egitasmoak borobiltzeko zortzi astez jardungo dira, euren lanekin lotura duten ekimenetan parte hartuz. Hala bada, hautatuak izan diren proiektuen araberako lantegiak antolatuko dira eta parte hartzaileek profesionalen aholkua izango dute.
2021eko EDIZIOA:
Egoiliarrek beren proiektuak sei astetan garatuko dituzte. Denbora horretan, ekoizle eta zinemagileen tailerretan parte hartuko dute eta adituen batzordeko kideen aholkuak jasoko dituzte.
Irailean, berriz, Donostiara itzuliko dira, egonaldiko azken bi asteak osatzera. Itzulera horretan, proiektua garatuago ekarriko dute, zinemaren industriarekin partekatu ahal izateko. Azken fase horretan, pitching saio baterako prestatuko dira (proiektuaren aurkezpena), Zinemaldian egongo diren industriako profesionalekin bilerak adostu ditzaten.
2021eko edizioa: zabalik egongo da 2020ko uztailaren 1tik abuztuaren 31ra arte
IKUSMIRA BERRIAK programaren egonaldian burututako proiektuak Donostia Zinemaldiaren zenbait sailetan programatuko dira.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, halaber, lanak esparru espezializatu batean proiektatzeko konpromisoa hartzen du.
Informazio gehiago: ikusmira@sansebastianfestival.com eta ssiff@sansebastianfestival.com