"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiko bideotekak industriako profesional akreditatuen eskura jartzen ditu streaming bidez Zinemaldiko sail guztietan hautatutako filmak, lehiaketa amaitu eta hilabeterarte (urriaren 28an), baldin eta beren ordezkariek izena eman badute. Zinemaldiko bideoteka CinandoVL-k kudeatzen du, Cannes zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenak sortutako zinema industriako profesionalentzako plataforma.
Zinemaldian aukeratutakoez gain, urteko film espainiarrek eta latinoamerikarrek ere eman ahal izango dute izena Bideotekan. Enpresa bakoitzak gehienez hiru film inskribatu ahal izango ditu, baldintza hauek betetzen badituzte:
Zinemaldiko bideotekan inskribatutako film luze bakoitzeko tasa honako hau da:
Film bat bideotekan inskribatu dezakezu esteka honen bidez.
Izena emateko azken eguna 2024ko irailaren 16a da, astelehena.
videoteca@sansebastianfestival.com
Tel.: (+34) 943 481 217
www.sansebastianfestival.com
Industria Saila ondorengoen babesarekin