"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gazteriaren Epaimahaia 18 eta 25 urte bitarteko 150 gaztek baino gehiagok osatzen dute.
Gazteriaren Epaimahaian sartzea borondatezkoa da, eta, sartuz gero, saria lortzeko hautagai diren film guztiak ikusteko konpromisoa hartzen da. Epaimahaikideek, egunean hainbat bozka egingo dituzte Gazteriaren Sariaren film irabazlea aukeratzeko. Sariaren hautagai diren filmak Horizontes Latinos Saileko zuzendarien lehen eta bigarren lanak, eta New Directors Saileko filmak dira. Beraz, batez – beste gazteek hiru film ikusiko dituzte egunean.
Bozkaketen emaitza egunero iragarriko da Zinemaldiko egunkarian eta Zinemaldiko web orrialde ofizialean, baita Kursaaleko ate ondoan kokaturiko pantailan.
Epaimahaiko gazteek sari-banaketan hartuko dute parte. Sarituari dagokion plaka Kursaaleko Ganbera aretoan antolatutako Gazteriaren Itxiera Ekitaldian ematen da, film irabazlea berriro proiektatu aurretik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu honako telefono zenbaki honetara: 943 481212. Bestela, idatzi helbide elektroniko honetara: juventud@sansebastianfestival.com
Gazteriaren epaimahairako izena emateko epea abuztuaren 1etik 9ra izango da. Izen-ematea online egingo da, formulario bat betez eta motibazio-gutun bat erantsiz.