"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostiako Zinemaldiak antolatuta, foroa elkargunea da dokumental-proiektuak finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko. Sektorean dokumentalen alorrean diharduten profesionalentzako topagune bat da.
Foroaren hurrengo edizioan parte hartuko duten hamalau proiektuak hautatu dira. Osasun-krisiaren ondorioz, aurtengo edizioa birtuala izango da, eta 2020ko irailaren 24 eta 25ean ospatuko da, Donostiako 68. Zinemaldiaren esparruan
Informazio gehiago: http://www.ibaia.org/eu/foroa/
Kontaktua: lauhaizetara@ibaia.org