Michael Haneke
Alemania-Austria-Frantzia-Italia
145 min.
Herri protestante bat Alemania iparraldean. 1913-1914. I. Mundu Gerraren bezperan. Irakasleak zuzentzen duen ikastetxeko eta elizako koruko haurren eta nerabeen istorioa, eta haien familiena: Baroia, arduraduna, medikua, emagina eta baserritarrak. Gauza arraroak gertatzen hasiko dira, eta pixkanaka, zigor erritual bateni txura hartzen joango dira. Nor dago horren guztiaren atzean?
Sherry Hormann
Hamahiru urterekin Waris-ek bere aitak gizon heldu baten laugarren emaztea izateko ezkondu nahi duela jakingo du, eta alde egitea beste erremediorik geratzen ez zaiola konturatuko da. Lana aurkituko du, urruneko senide batzuei esker, Somaliako enbaxadan, Londresen. Zenbait urte geroago, gerra zibila lehertuko da Somalian eta enbaxada itxi egingo dute. Waris emakumea da dagoeneko, eta deportatzeko arriskuaren aurrean, berriz ere alde egiteko erabakia hartuko du.
Quentin Tarantino
Frantziako okupazioaren lehenengo urtean, Shosanna Dreyfus bere familiaren exekuzioaren lekuko izango da, Hans Landa koronel naziaren eskuetan. Shosannak Parisera alde egitea lortuko du. Han, nortasun berri bat hartuko du zinema areto bateko jabe gisa. Europako beste leku batean, Aldo Raine tenienteak AEBetako soldadu judutar talde bat antolatuko du helburu zehatzen kontra errepresalia bortitz eta azkarrak gauzatzeko. Arerioak "Bastartak" izenarekin ezagutzen dituen Raineren gizonak Bridget von Hammersmark aktore alemaniarrari batuko zaizkio. Emakumea aliatuentzat lan egiten duen agente sekretua da. Taldearen helburua Hirugarren Reicharen liderrak eroraraziko dituen misioa betetzea da. Patuak zinema areto bateko markesinaren azpian bilduko ditu guztiak; han, Shosanna egongo da, mendekua hartzeko gertu.
Johnnie To
Costello sukaldari frantsesa iraganean hiltzailea zen. Bere alaba eta haren familia hil egin dituztela jakitean, haien heriotzak mendekatuko dituela zin egingo du. Hong Kongeraino iritsiko da hiltzaileen bilaketan, eta han soldatapeko bertako bi hiltzaile kontratatuko ditu lagun diezaioten. Dena den, Costellok erronka handiago bati egin beharko dio aurre, buruan duen balak eragiten dion memoria galtze progresiboari, alegia. Gai izango al da agindutakoa betetzeko, beranduegi izan baino lehen?
Oliver Hirschbiegel
Britainia Handia-Irlanda
90 min.
Belfasteko biolentzia garaiaren erdi-erdian, gazte protestante batek Ulster Volunteer Force elkartean sartu ahal izateko misio bat beteko du, proba gisa, zenbait lagunekin batera. Helburua familia katoliko bat izutzea izango da, protestanteen auzotik alde egin dezaten. Plana gaizki aterako zaie eta familia katolikoaren seme zaharrena hil egingo da. Zenbait urte geroago, telebista programa bat hiltzailea eta biktimaren anaia "adiskidetzen" saiatuko da, Irlanda berriaren bilakaera positiboa erakusteko.
Terry Gilliam
Britainia Handia-Kanada
122 min.
Parnassus doktoreak besteen irudimena gidatzeko gaitasun zoragarria dauka, baina bestalde, madarikazio ilun eta sekretu bat jasan behar du. Jokalari amorratua izaki, duela milaka urte Mr. Nick deabruarekin apustu bat egin zuen eta hilezkor izatea irabazi zuen. Zenbait mende geroago bere egiazko maitea ezagutu zuen eta Parnassus doktoreak beste tratu bat egin zuen deabruarekin; hala, hilezkortasuna gaztetasunagatik aldatu zuen, bere alabak 16 urte betetzean hura Mr. Nicki ematearen truke. Valentina egun horretatik gero eta hurbilago dago eta Parnassus doktorea erotzen ari da ez baitaki zer egin alaba patu horretatik askatzeko. Mr. Nick hura eramateko aurkeztuko da, baina, beti bezala, apustu berri bat egiteko prest, eta berriz negoziatuko dute eskaintza. Valentinarekin geratuko da bost pertsona limurtzen dituen lehenengoa.
Bahman Ghobadi
Bi musikari gazte -bata gizona eta bestea emakumea- kartzelatik irten berri dira eta talde bat sortzea erabaki dute. Elkarrekin Teherango mundu ezkutuan barrena ibiliko dira beste musikari batzuen bila. Agintariek Iranen abestea debekatzen dietenean, beren bizi klandestinotik ateratzeko plan bat osatuko dute Europan jotzeko ametsa bete ahal izateko. Baina, dirurik eta pasaporterik gabe ez da erraza izango?
Jim Jarmusch
AEB-Espainia-Japonia
116 min.
Izenik gabeko gizon bakarti bat Espainiako paisaietan barrena ari da bidaiatzen. Bidean, jende misteriotsua ezagutuko du eta haiekin kafeak hartu eta informazioa bilduko du. Guztiz legez kanpoko jardueratan sarturiko pertsona arrotza da. Lan bat amaitzera etorri da, ez du inorengan konfiantzarik eta ez dio inori bere helburuen berri ematen. Zeintzuk dira haren asmoak? Zer idazten du hartzen dituen oharretan?
Rachid Bouchareb
Aljeria-Frantzia-Britainia Handia
87 min.
Ousmane Frantzian bizi den musulmana da. Sommers andrea, Mantxako kanaleko Britainia Handiko irla batean bizi den emakume kristau eta gerrako alarguna da. Elkar ezagutzen ez badute ere, eta heziketa erlijioso desberdinak jaso dituzten arren, bi arrotz hauek Londreseko hirian elkartuko dira biei eragiten dien tragedia bat dela-eta: biek galdu dute beren seme-alabekin zuten kontaktua Londreseko garraio publikoak 2005eko uztailaren 7an jasan zituen erasoen ondoren. Sommers andreak bere alaba Janerekin eta Ousmanek Ali semearekin. Elkarrekin hirian barrena ibiliko dira maite dituztenen bila eta haiek bizirik aurkitzeko esperantzagatik elkartuta.
Bong Joon-ho
Hye-ja ama ezkongabea da. Haren 27 urteko semea Do-joon bere bizitzeko arrazoia da. Do-joon, heldua izan arren, inuzente hutsa da eta amarekiko mendetasun handia du. Gainera, askotan, modu inozoan edo arriskutsuan jokatzen du. Etengabeko buruhaustea da beste guztientzat. Egun batean, neska gazte baten gorpua aurkituko dute abandonaturiko eraikin batean eta haren heriotza leporatuko diote. Abokatuaren ezgaitasuna eta kasua azkarregi artxibatzen duen poliziaren axolagabekeria dela-eta, amak arazoa bere kabuz konpontzea erabakiko du. Ama-senaz baliatuta eta inori kasurik egin gabe, hiltzailearen bila hasiko da bere semea errugabea dela frogatzeko.
Lee Daniels
Filma 1987. urtean dago girotua eta Claireece "Precious" Jonesen istorioa kontatzen digu; inork beretzat nahiko ez lukeen giroan jaio eta bizi den 16 urteko neskatila. Bere aita absenteak bigarren aldiz utzi du haurdun, eta etxean, saminez beterik dagoen amaren esklaboa da ia-ia, eta harengandik etengabeko abusu fisikoak eta emozionalak jasaten ditu. Neskatilaren institutuan kaosa da jabe, baina bigarren hezkuntza amaitzen ari da, emaitza onekin eta sekretu ulertezin batekin: ez daki irakurtzen ezta idazten ere.
Jacques Audiard
Malik El Djebena-k sei urteko kartzela zigorra jaso du eta ez daki irakurtzen eta idazten. Kartzelara bakar-bakarrik iritsiko da, eta gainerako presoak baino gazteagoa eta ahulagoa dirudi. Hemeretzi urte ditu. Espetxean agintzen duten korsiarren bandako buruak alde batera uzten du. Indartsuago egiteko eta liderraren konfiantza irabazteko bete beharreko zenbait "misio" aginduko dizkiote. Baina Malik ausarta da, eta azkar ikasten du, eta bere planak egitera ere ausartzen da.
Ang Lee
1969. urtea da. Elliot Tiber izeneko New Yorkeko Greenwich Village auzoko dekoratzaile bat, zorte txarreko bolada igarotzen ari da. Ondorioz, iparraldera joan beharko du bizitzera gurasoek Catskills eskualdean duten El Monaco motel kalamastran laguntzera. Gertuko herri batek musika jaialdi hippie bat antolatzeko baimena lortu duela jakiten duenean, ekoizleei deituko die motelarentzat zenbait bezero erakarri ahal izango dituelakoan. Hiru aste geroago, Elliot bere bizitza eta herri kultura betiko aldatuko duten esperientzia batean murgilduko da.
Nobuhiro Suwa, Hippolyte Girardot
Bederatzi urteko Yuki-k gurasoak banandu egingo direla jakingo du. Aita frantsesa da eta ama japoniarra. Yukik amarekin joan beharko du Japoniara eta Paris atzean utzi, baita bere lagun onena Nina ere. Yuki eta Ninak hainbat trikimailu imajinatuko dituzte berriz ere elkar ikusteko eta Yukiren gurasoak berriz ere elkarrekin egoteko. Azkenean, etxetik alde egiteak dirudi konponbide bakarra. Basoa bilakatuko da haien helmuga berria.
Woody Allen
Boris Yellnikoff erretxinaren karrerak porrot egin du, baita haren ezkon-bizitzak ere, eta hainbat aldiz bere buruaz beste egiten saiatu da. Haren ustez, bera da gizakiaren aspirazio guztien zentzu falta eta unibertsoaren kaos iluna behar bezala ulertzen dituen pertsona bakarra. Gau batean Melody izeneko Mississippiko neska inuzente batek bere etxean har dezan erregutuko dio. Goseak eta hotzak akabatzen dagoela ikusita, Borisek sartzen utziko dio, gogo txarrez. Boris eta Melody ezkondu egingo dira, eta haien arteko adin-tartea handia bada ere, bientzat zoriontsua izango den bizitza hasiko dute elkarrekin. Handik urte betera, zoriontasun hori hautsi egingo da Melodyren ama ustekabean etortzen denean. Marietta koitadua New Yorkera joan da Melodyren bila eta bere senar desleialarengandik ihesi. Amak izugarrizko aldaketa jasango du, Melodyren aita eta Mariettaren senarrak egiaztatuko duenez, New Yorken azaltzen denean haiengatik galdezka.