Alain Tanner
Suitza - Frantzia - Alemania
110 min.
Jonas et Lila, à demain filmea 2000, urteko lehen sei hilabeteetan gertatzen da. Hala ere, ez da aurrera begirako kontakizna, Alain Tannerrek 1975ean filmatu zuen Jonas qui aura vingt-cinq ans en l'an 2000 pelikularen jarraipena baizik. Halaxe da, jonasek 25 urte bete ditu jada, zine-ikasketak burutu ditu eta lila izeneko neska afrikar batekin ezkondu da. Izan ere, istorioa ez da batere ohikoa: kontakizuna 60 eszenatan banatzen da, zeinetan, pitinka, bi pertsonaia nagusiak osatuz doazen, beraien arteko eta beste pertsonaiekiko harremanen bitartez. Mundu aldakorrak ahuldu dituen pertsonaia hauek guztiek "datorren sasoira begirako ipuin laburra" ehotuko dute gertakarien harian.
Scott Elliott
Alice eta Howard bere bi alabekin bizi dira Wisconsingo landa herriska batean. Bizilagunek ez dituzte erabat onartzen eta beste bikote baten adiskidetasuna besterik ez dute, Dan eta Theresarena, hauek ere bi alaba dituztelarik. Alice eta Theresa lagun minak egingo dira eta bien alaben zainketan bata-besteari lagunduko diote. Behin alicek urmaelera eramaten ditu lau alabak. Une batez oharkabetu eta Theresaren alaba txikiena ur gainean geldo ikusten du. Hura suspertzen saiatu arren, neska txikia hil egiten da. Alice erruduntasun sentimendu sakon batek lur jota uzten du eta ezbeharraren erantzukizuna berari egozten diote. Hori gutxi balitz, alice lanean ari den eskilako mutil batel sexu-abusuak leporatzen dizkio. Harrigarria dirudien arren, Theresa da haren defentsan aterako dena.
François Dupeyron
Nekazariaren semea den Nicolasek oso bizitza aspergarri eta gogorra darama bere guraso eta aiton-amonekin. Egun batean, Maria ezagutzen du, muinoetan bizi den eta bera baino zaharragoa den emakume bat. Nicolas erabat txunditzen du. Etxean, gauzak, gero eta okerrago doaz eta bere aitak, etsitua, bere buruaz beste egiten du. Etxaldea eta familia gainbeheran datoz: amak supermerkatu batean kutxazain moduan hasi beharko du, aiton-amonak zaharraren egoitzara eramango dituzte eta Nicolasek lan bila hasi beharko du. Azkenik, bere aiton-amonek utzio dioten muinetako etzalde abandonatua ustiatzea erabakitzen du. Bertara joaten da bizitzera, aiton-amonak zaharren egoitzatik atera eta, piskanaka, nicolas berarentzat eta bere familiarentzat berezko mundu bat berreraikitzen saiatuko da. Gainera, badu bizitzeko beste arrazoi bat: Maria.
Gracia Querejeta
Espainia - Frantzia
97 min.
Bolada batez elkar ikusi gabe egon ondoren, hiru ahizpa -Gloria, Ana eta lidia- hil berri zaien maren inguruan elkartzen dira. Adela amak azken hogeita hamar urteak hitzik esan gabe pasa zituen arren, bere azken nahia idatzita utzi du paper batean: errautsak hiru zatitan banatzea eta zati bakoitza pertsona ezberdin batek gorde ditzala. Gloria -47 urte, ezkongabea eta boleroak dantzatzea gustuko duena-, Ana -luxuzko prostituta, inork ez luke esango 40 urtetik gora dituenik- eta Lidia -haurdun lehenengoz 34 urterekin- hiru alabek itsasertzean amaituko den ibilbidea hasiko dute. Berebilaren maletategian Adelaren errautsak gordetzen dituzten hiru anforak daramatzate. Bidaia familiako sekretu zaharrak agerian utziko dituen giltza bihurtuko da.
António-Pedro Vasconcelos
Luxenburgo - Portugal
111 min.
Jaime dut izena. Nire amak nire aita abandonatu zuen eta nire aitak bere lana galdu zuen, eta ez dut uste hori bidezkoa denik. Horregatik lan egin nahi dut, horregatik eta nire aitari motoa ostu diotelako, eta berak lan berri bat aurkitzeko beharrezkoa duelako. Baina nik hamahiru urte besterik ez ditut, eta inork ez dit lanik eman nahi, eta ez dut uste hori bidezkoa denik. edonon lan mordoa dago neska-mutikoentzat, eta benetan debekatuta balego, ez luke inon lanik egon behar. Hortaz, nire amak ez dit lan egitea debekatuko, ezta lan-ikuskatzaileak ere. Eta debekatu izan balute, gu hirurak oraindik elkarrekin geundekeen, eta nire ama ez zen botagurea ematen didan gizon horrekin ibiliko. Familiarik ez badut, ezerk ez du zentzurik.
José Luis Cuerda
1936ko hasiera,. Galiziako herriska batean, Moncho, zortzi urteko mutiko bat, eskolan hastera doa. Beldur da. Maisu-maistrek jo egiten dutela entzun baitu. Don Gregorio berak, inor jotzen duen maisuak, etxera haren bila joan beharko du. Don Gregoriok bere ikasleei funtsezkoak baina batere akademikoak ez diren ezaguerak irakasten dizkie: patataren jatorri amerikarra edo tximeleten mihia kiribila izatearen beharra. Udaberria iristean, Don Gregoriok eskolak mendialdean emango ditu. Izadiaren behaketak orduak eta orduak etxe barruan irakurtzen emateak baino gehiago erakus diezaieke bere ikasleei. Uztailaren 18an dena hautsiko da ordea. Erakutsitako balore eta oinarriak alde batera utzi eta ilaslearen eta maisuaren arteko harremana etengo da.
Lehiaketatik kanpo
Michel Deville
Giza harremanen sufrimendu, estuasun eta bortizkeriari aurre egin behar dien herriko mediku baten eguneroko bizitza kontatzen digu; azken finean, jendea gaixotzen duen guztia du hizpide. Bere errukiak, estamentu medikuaren harrokeriaren aurkako errebeldiak eta bere gabeziez jabetzeak berezko sindrome bat sortaraqziko dute medikuarengan: "Sachs-en gaixotasuna". Pazienteen gaitzak entzun eta oharrak hartu besterik ez du egiten medikuak. Idaztea da bere terapia edo, nolanahi ere, bere analgesikoa. Pauline ezagutzen duen arte. Honekin sufrimendua (halabeharrezkoa dena) eta zoriontasuna (hau lortzea posible baita) onartzen ikasiko du.
Mike Figgis
AEB - Erresuma Batua
110 min.
San Joan bezpera bero batez, konde zaharra bere lursailetik udako solstizioa ospatzera abiatzen da, Miss Julie bere alaba ederra zerbitzariekin bakarrik utziz. Miss Julie jota dago bere ezkontza-konpromisoaren haustura dela eta; etxeko morroeiekin dantzan eta edaten hasten da, baina hauek, jakina, ez dute beraietakotzat hartzen. Txispatuta dagoela, Jean lekaioarekin bakarka geldituko da. Jean guapoa da eta anrkista samarra, klase-sistemarekin erreta dago; halere bizitzan arrakasta erdietsi nahi du. Aspalditik Miss Julie gaztea behatu eta desiratzen du. Edanean eta hitz-aspertuan jardungo dute Jeanek azkenean neska sseduzitu arte. Tragedia zelatan dago ordea: Jeanek Miss Julie makurrarazi eta bere buruari kalte egitera bultzatuko du.
Lawrence Kasdan
Psikologo batek hiri txiki batean kontsultagegia ireki eta bertako pertsonaia bitxiei zentzuzko aholkuak ematen hasiko da. Lau hilabete eskaxetan, eskualdeko psikologo ezagunena bihurtuko da. Entzuteko gaitasun handia erakusten du, pazienteen arazoetan engaiatzen da eta modurik ustekabekoenean laguntzen ditu. Bere paregabeko terapia estiloak eragin harrigarria izango du herritarrengan, ezin susmatuzko lekuetan ere maitasuna piztuz. Baina berak, besteen sekretuak aditzen dituen horrek, isilean gordetzen du berea, agian denetan izugarriena dena.
Roland Suso Richter
Josef Mengele, nazien garaiko Alemaniako gerra-kriminalik gorrotatuenetako, estez hilik dagoena, Argentinatik itzuliko da 40 urtez ezkutatuta egon ondoren, bere burua agintatien esku jarri eta hil aurretik historiaren bere bertsioa kontatzeko. Mengeleri buruz liburu bat idazteko ikerketa-lanetan urteak daramnatzan Peter Rohm abokatu gazte eta handizalea honen lege-aholkuari bihurtuko da. Pertsona bezala Mengelek eginiko basatikeriak guztiz arbuiatzen dituen arren, abokatu bezala, bere bezeroari epai zuzena bermatzeko ahal duen guztia egitera behartuta dago Rohm. Prozesuaren bilakaerak arriskuan jarriko du Rohmen ezkontza eta iraganeko zenbait egia ikaragarriez ohartuko da.
Martha Fiennes
Erresuma Batua - AEB
105 min.
Evgeny Oneginek San Petesburg ustekabean abandonatu beharko du lursail bat oinordetza hartzeko. Bertan, mendialdean, Vladimir Lensky auzokoaren adiskide egingo da. Lenskyren Olga andregaiaren Tatyana ahizpak sutsuki agertzen dio bere maitasuna Onegini, eta honek, harriturik, adeitasunez errefusatuko du. Tatyanari ezezkoa argi gera dakion, Onegin Olgarekin flirteatzen hasiko da, eta Lenskyk, hartara, duelurako erronka botako dio. Oneginen tiroak bete-betean jotzen du eta Lensky hil egingo da. Onegin, lur jota, bere kabuz erbestera joango da. Sei urteren buruan, San Petersburgera itzuli eta Tatyana topatuko du, orain Nikitin printzearekin ezkonduta dagoena. Iraganean egindako okerra zuzendu nahaian, Onegin Tatyana berreskuratzen saiatuko da, eta neskak bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartu beharko du.
Lehiaketatik kanpo
Carlos Diegues
Orfeuk, samba-eskola bateko zuzendariak, Iñauteri desfilerako prestaketak azkentzen ari denean, Eurípides ezagutuko du; Riora iritsi berri da eta aita hil zitzaionetik gelditzen zaion senide bakarraren bila dabil. Ezinbestean maiteminduko dira, eta inguruko guztien zeloak piztuko dituzte. Sambodromoan ospatzen den desfile nagusiaren gauean, Orfeu konpainiako buru dabilen bitartean, haurtzaroko Lucinho bere lagunak tiro egindako bala galdu batek Eurídice joko du. Etsita eta oinazeak jota, orfeu Hausterre-egunean hilko da, telebistak bere eskolaren garaipena iragartzen duen une berean.
Christina Andreef
Familia bateko lau seme-alaba, hiru neska eta mutil bat, gurasoen etxean biltzen dira hamabost urtez bananduta egon ondore. Horren arrazoia da beren ama, Patsy, hgaixo dagoela. Bo, semea, baldintzapeko askatasunean atera berri da kartzelatik; hiru alabak elkarren lehian ari dira ama zeinek hobe zainduko, baina Patsyk ez du nahi irnork bere bizitza antolatzea, ez eta denak denbora guztian bere gainean egotea ere. Eta aitak, Vicek, berak bakarrik emaztea zaintzea nahiago zukeen. Vic gaizki konpontzen da Borekin, hiru ahizpek ezin dute elkar ikusi, baina ezta elkarrengandik bananduta bizi ere. Patsyk bake piska bat eta lasaitasuna besterik ez ditu eskatzen, baina horixe da preseski bere familiak eman ezin diona.
Nora Hoppe
Herbehereak - Alemania - Danimarka - Belgika
85 min.
Bâbakek bere jaioterritik aldegin zuen, Afganistandik, duela ia hogei urte eta Bruselara joan zen bizitzera, eta bertan iragana, familia, kaligrafo ofizio aintzitetsia eta bere lurraldea ahazten ahalegindu zen. Orain, trenbideetako bagoien garbitzaile lanetik erretiroa hartu duenean, bere ostatu xumeko sukaldean goiz batez azaltzen den Sârbân izeneko ezezaguna Bâbak bakartiaren bidean gurutzatuko da. egun horretan Bâbakek bere iraganaz eta bere bizitza hautsi zuen amesgaiztoari buruz gogoeta egin beharko du.
Tinieblas González
Espainia
16 min.
Film laburra
Gauerdi goibel batean, Poek bele dotore baten ustekabeko bisita izango du. Atsekabetu egingo du beleak eta aingeruek Leonor deritzoten bere maite galdua berreskuratzeko itxaropena kenduko dio beleak.
Lehiaketatik kanpo
Ebrahim Hatamikia
Hego Irango bere etxaldera lasai bizitzera itzuli nahi duen neska gaztea da Mahbube. Baina Qasem, gerra bitartean eskualde hartan jarri zituzten minak indargabetzeaz arduratzen da gune arriskutsuak zinta gorriz mugarrituz, eta es dio Mahbuberi bere etxe zaharrera itzultzen utziko.
Colin Nutley
Ama hil zitzaionetik Olof nekazari analfabetoa bakarrik bizi da bere familiaren etxaldean eta gauza askotarako bere lagun Erik gaztearen laguntza behar du. Hori dela eta, Olofek iragarki bat jarrio du egunkarian neskame baten eske. Iragarkiari hiriko erdi-hlaseko Ellen iragan misteriotsuko emakumeak erantzungo dio; etxaldea gobernatzen hasiko da eta, uda igarotzen den heinean, baita Olofen bihotza ere. Ellenen edertasunarekin liluratuta, erik ere neska maitemintzen saiatuko da, baina honek behin eta berriz ezezkia ematen dio.
Bigas Luna
Espainia - Frantzia
108 min.
1802ko uztailaren 23an, Doña María del Pilar Teresa Cayetana de Silva y Álvarez de Toledo, bere garaiko emakume eder, aberats eta liberatuenak, Albako dukesa gisa ezagunagoa zenak, galako afari bat eskaintzen du, eta hara gizarte maila altueneko jendea bertaratzen da. Biharamunean, Albako dukesa ohean hilik agertzen da egoera misteriotsuan. 40 urte ezkas zituen. Haren heriotzak Francisco de Goya, Manuel de Godoy eta Pepita Tudóri dukesarekin izandako harremana ekarriko die gogora. Hiru pertsonaia hauen aitormenek dukesaren hiltzailea agerian utziko dute, nahiz eta ikerketa ofizialak Albako dueksa heriotz naturalaz hil zela aldarrikatu.
Zhang Yang
Aita baten eta bere bi semeen arteko istorioa da. Seme zaharrena ggarapen ekonomiko handiko Shenzhen aldera aberasteko asmoz joaten den bitartean, aita Pekinen gelditzen da bainu-etxe tradizional bateko bokaziozko arduraduna den seme gazteena zaintzen, atzeratu samarra baita. Ustez aita hil delakoan, seme zaharrena Pekinera itzultzen da eta bainu-etxearen magiaz eta honek komunitatean daukan garrantziaz konturatuko da. Bezero zaharrez inguratuta eta bainu komunitarioaren kulturak liluratuta, semeak familiaren eginbeharrez arduratu eta modernizazioak dakartzan arazoei aurre egin beharko die, hauek beregan eragina izango baitute.