"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Giza harremanen sufrimendu, estuasun eta bortizkeriari aurre egin behar dien herriko mediku baten eguneroko bizitza kontatzen digu; azken finean, jendea gaixotzen duen guztia du hizpide. Bere errukiak, estamentu medikuaren harrokeriaren aurkako errebeldiak eta bere gabeziez jabetzeak berezko sindrome bat sortaraqziko dute medikuarengan: "Sachs-en gaixotasuna". Pazienteen gaitzak entzun eta oharrak hartu besterik ez du egiten medikuak. Idaztea da bere terapia edo, nolanahi ere, bere analgesikoa. Pauline ezagutzen duen arte. Honekin sufrimendua (halabeharrezkoa dena) eta zoriontasuna (hau lortzea posible baita) onartzen ikasiko du.