"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Alice eta Howard bere bi alabekin bizi dira Wisconsingo landa herriska batean. Bizilagunek ez dituzte erabat onartzen eta beste bikote baten adiskidetasuna besterik ez dute, Dan eta Theresarena, hauek ere bi alaba dituztelarik. Alice eta Theresa lagun minak egingo dira eta bien alaben zainketan bata-besteari lagunduko diote. Behin alicek urmaelera eramaten ditu lau alabak. Une batez oharkabetu eta Theresaren alaba txikiena ur gainean geldo ikusten du. Hura suspertzen saiatu arren, neska txikia hil egiten da. Alice erruduntasun sentimendu sakon batek lur jota uzten du eta ezbeharraren erantzukizuna berari egozten diote. Hori gutxi balitz, alice lanean ari den eskilako mutil batel sexu-abusuak leporatzen dizkio. Harrigarria dirudien arren, Theresa da haren defentsan aterako dena.