Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honako helbide honetan dago:
DONOSTIA ZINEMALDIA
Tabakalera
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: 34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com
Webgune ofizialean (www.sansebastianfestival.com), informazio xehatua ageri da eta, horrez gain, Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ematen ditu.
FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE DONOSTIA SAN SEBASTIAN SA Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate Eneko Goia du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.
Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF - www.fiapf.org) onartuta dago, lehiazko zinema-jaialdien kategoriaren barruan.
1. ARTIKULUA
Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi die kulturari eta zinema-industriari.
2. ARTIKULUA
Donostia Zinemaldiaren 72. edizioa Donostian egingo da, 2024ko irailaren 20tik 28ra bitartean.
3. ARTIKULUA
Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan aurkeztuko dituzten film guztiak hautaketa-batzordeak aukeratuko ditu. Batzorde horretako buru Zinemaldiaren zuzendaritza izango da, eta zinemaren munduan eta zinema-jaialdietan adituak diren profesionalez osatutako nazioarteko ordezkarien sare baten laguntza izango du.
4. ARTIKULUA
72. edizioan hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.
5. ARTIKULUA
Culinary Zinema Basque Culinary Centerrekin batera antolatzen den sail bat da, eta zinemaren eta gastronomiaren gaineko informazioa trukatzeko sortu zen, baita hezkuntzan, zientzian eta nekazaritzan elikadurarekin lotutako zenbait jarduera egiteko ere.
Hautatutako film guztiak Culinary Zinema Film Onenaren Saria irabazteko hautagaiak dira. Sari horrek 10.000 euroko diru-hornidura izango du filmaren banatzaile espainiarrarentzat (eta, halakorik ez badago, filmaren enpresa ekoizleentzat), eta urtebete baino lehen estreinatu beharko du, saria ematen den unetik aurrera.
Zinemaldiko hautaketa-batzordeak eskubidea izango du aukeratzeko Culinary Zinema saileko zer film lehiatuko diren Culinary Zinema Film Onenaren Sarirako. Beraz, sail horren barruko film batzuk lehiaketatik kanpokoak izan daitezke.
6. ARTIKULUA
Culinary Zinema Film Onenaren Saria Donostia Zinemaldiak hori erabakitzeko berariaz osatu eta aukeratutako epaimahai batek erabakiko du.
Epaimahaiak ondoko baldintza hauek beteko ditu:
7. ARTIKULUA
Saria ezingo da eman gabe utzi, ezta film bati baino gehiagori eman ere.
8. ARTIKULUA
Saria Culinary Zinema sailaren amaierako galan jakinaraziko da eta Zinemaldiaren Amaiera Ekitaldian emango da.
9. ARTIKULUA
Sari bat jaso duten filmen ekoizleek edo ordezkariek film horiei buruzko publizitate eta prentsarako material denetan saria aipatzeko, epaimahaiak erabakian idatzitakoa hitzez hitz errespetatzeko eta Zinemaldiaren logotipoa erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Logotipoa eskuragarri egongo da hainbat hizkuntzatan Zinemaldiaren webgune ofizialean: www.sansebastianfestival.com.
10. ARTIKULUA
Culinary Zinema saileko lehen hautaketarako izena emandako film luzeen onarpena 2024ko ekainaren 17ean amaituko da. Zinemaldiaren zuzendaritzak eskubidea izango du epez kanpo izena emandako filmak onartzeko.
11. ARTIKULUA
Culinary Zinema sailean parte hartu ahalko dute baldintza hauek betetzen dituzten telesailek eta film luzeek:
12. ARTIKULUA
Zinemaldiak aukeratutako film guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira.
Filmen azpitituluak gaztelaniazkoak edo ingelesezkoak izan ahalko dira.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dute kopiari azpitituluak jartzeaz.
Zinemaldiak bere kargura egingo du gaztelaniazkoaren edo ingelesezkoaren osagarri izango den azpititulazio elektronikoa, jatorrizko bertsioa ingelesezkoa edo gaztelerazkoa ez den filmentzat. Horretarako, filmaren behin betiko jatorrizko bertsioko DVD edo esteka bat beharko da, ingelesezko edo gaztelerazko azpitituluekin, eta azpititulu horien zerrenda.
Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.
13. ARTIKULUA
Saria onartzeak honako hau esan nahi du:
Erregelamendu hau onartzea.
Filmen sareko izen-emate formularioa behar bezala beteta izatea. Formularioa honako web orri honetan dago: www.sansebastianfestival.com.
Izen emandako film luze bakoitzaren tasa ordaindu izana. Tasa hori eurotan ordaindu beharko da izena emateko unean, kreditu txartel bidez (Visa, American Express, Mastercard) edo paypal bidez. Espainiako filmek ez dute tasa hori ordaindu beharko.
14. ARTIKULUA
Zinemaldiaren zuzendariak filma ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmaren ekoizleek edo ordezkariek izen-emateko formularioa berretsi beharko dute eta, behar bezala beteta, Zinemaldiaren aurretik bidali, gehienez, 2024ko abuztuaren 1a baino lehen.
Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte hartu duten beste enpresen edo pertsonen gainetik.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek eginiko baieztapenak berekin dakar Zinemaldiko zuzendaritzak exijituriko arau guztiak onartzea, eta horren arabera, ezingo dute, inola ere, gonbidaturiko filma Zinemaldiaren programaziotik kendu.
15. ARTIKULUA
Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki iragartzen duen arte.
Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza-batzordea soilik arduratuko da.
16. ARTIKULUA
Prentsa-buletinak, Zinemaldiko katalogoa eta webgune ofiziala dokumentatzeko behar den materiala (sinopsia, fitxa tekniko-artistikoa, zuzendariaren biofilmografia eta argazkia, filmaren argazkia eta trailerra) izena emateko sareko formulariotik hartuko da. Horretarako, formularioa behar bezala beteta egon beharko da, 2024ko abuztuaren 1a baino lehen.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldiko sailek eskatzen dieten hautatutako filmen sustapen-materiala bidali beharko dute unean-unean.
17. ARTIKULUA
Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen aleak jaialdia hasi baino 15 egun lehenago bidali beharko dizkiote filmen sailari, Zinemaldiaren egoitza nagusira:
DONOSTIA ZINEMALDIA
Filmen saila
Tabakalera
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: 34 943 481212
ciclos@sansebastianfestival.com
Filmen ekoizleek edo ordezkariek erabakiko dute gehienez zenbat ale bidali Zinemaldiari.
Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.
18. ARTIKULUA
Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.
Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.
DCPen kasuan, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu DKDMa egiteko kostuak.
Zinemaldiak hautaturiko filmen itzulketa parte-hartzaileak ordainduko du, eta ez da klausuraren aurretik egingo.
Zinemaldian zehar filma hondatuko balitz, horren erantzukizunak ez du gaindituko ale berri bat prestatzearen kostua, ale estandarrak inprimatzeko laborategien indarreko tarifen arabera.
19. ARTIKULUA
Zinemaldiaren industria-saila arduratuko da akreditazioa duten zinemako industriaren profesionalez. Adierazitako saila koordinatzeaz arduratzen den profesional taldeak akreditaziodun horien eskura jarriko ditu haien lana errazteko bitarteko guztiak, filmak bideotekan ikusteko aukera barne, betiere ekoizleek horretarako baimena eman ondoren.
20. ARTIKULUA
Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.
Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.
Araudi honen interpretazioak sorraraz dezakeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.