"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Glenn Close aktoreak bertan behera utzi behar izan du azken unean Donostiarako bisitaldia, larrialdi familiar bat dela eta. Matías Mosteirín ekoizle argentinarra izango da epaimahaiburu.
Closek bere atsekabea adierazi dio Zinemaldiari, oso konpromiso handia zion eginbehar bat ezingo duelako bete. Joan den astean, hain zuzen ere, Fatal Attraction eta Dangerous Liaisons filmetako protagonistak bideo bat argitaratu zuen bere sare sozialetan, Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko buru izateko irrikan zegoela adierazteko, "inoiz izan ez duen abentura berri bat izaki". "Asko gustatzen zait Donostia, hango jendea zoragarria baita, film zoragarri batzuk ikusteko gogo handia dut eta oso hunkituta nago nire epaimahaikideak ezagutuko ditudalako", esan zuen.
Aurten ez da posible izango, Zinemaldiarekin eta hango ikus-entzuleekin partekatu nahi duen komunikatuan adierazi duen bezala:
Honako hauek dira Epaimahai Ofizialeko kideak: Antoinette Boulat casting-zuzendari eta gidoigilea (Frantzia), Tea Lindeburg zuzendari eta gidoigilea (Danimarka), Rosa Montero idazle eta kazetaria (Espainia), Lemohang Jeremiah Mosese zinemagile eta artista bisuala (Lesotho), Hlynur Pálmason zuzendari eta gidoigilea (Islandia) eta Matías Mosteirín ekoizlea (Argentina), epaimahaiburu gisa jokatuko duena.
Matías Mosteirinek (Buenos Aires) ekoitzitako lehen film luzea Bolivia (Adrian Caetano, Made in Spanish saria) izan zen eta Cannesko Semaine de la Critique ataleko Gazteen Kritikaren Saria jaso zuen 2001ean. Lita Stantic ekoiztetxearekin lankidetzan aritu da Mundo Grúa (Pablo Trapero, 1999), La ciénaga (Lucrecia Martel, Perlak, 2001), La niña santa (Lucrecia Martel, 2004) eta Un oso rojo (Adrián Caetano, Made in Spanish, 2002) filmen (besteak beste) ekoizpen exekutiboan.
Hauek zuzendu ditu K&S Films etxeko zuzendari gisa: Días de pesca (Carlos Sorín, Sail Ofiziala, 2012), Los Marziano (Ana Katz, Sail Ofiziala, 2011), El último Elvis (Armando Bo, 2012ko Horizontes Saria), Séptimo (Patxi Amezcua, 2013), Relatos salvajes (Damián Szifron, Perlak, Publikoaren Saria Europako film onenari, 2014ean; Oscarretarako izendatua eta Iberoamerikako film onenaren Goya sariaren irabazlea), El clan (Pablo Trapero, 2015; Urrezko Lehoia zuzendari onenari Venezian eta Iberoamerikako film onenaren Goya saria), La cordillera (Santiago Mitre, Donostia Sariaren Emanaldi Berezia, 2017), Acusada (Gonzalo Tobal, 2018), El Ángel (Luis Ortega, Perlak, 2018), El Pepe (Emir Kusturica, 2018) eta La odisea de los giles (Sebastián Borensztein, Sail Ofiziala - Emanaldi berezia, 2019). Cien años de perdón (Daniel Calparsoro, 2016), Mientras dure la guerra (Alejandro Amenábar, Sail Ofiziala, 2019) eta beste film batzuen filmen ekoizlea ere izan da.
Duela gutxi Marcelo Piñeyroren El Reino (2021) Netflixerako telesailaren ekoizle exekutiboa izan da. 2021ean Platinozko Konex Sari ospetsua jaso zuen bere ibilbideagatik.